[itzul] Biderkatu

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.eus
As, Ots 8, 12:18:06, CET 2022


 Euskaltzaindiarenarekin ez dut zalantzarik; "nire"arekin ere ez ;-)

Alfontsok bilatu dituen *zatitu *eta *biderkatu* aditzen kasuez gain,
aldeak alde, EIMAren "Morfosintaxiaren inguruko..." horretan bertan
esplizituki jaso genuen beste kasu hau ekarri dit gogora (5.4.3, 117. or.):

*Hasi *eta bukatu *aditzekin*, soziatiboa ere zuzena da, baina instrumental
mugagabea hobesten dugu [*52. oin-oharra*].

(573) a. 87.750 zenbakia zortziz hasten da.
         b. 87.750 zenbakia zortzi(a)rekin hasten da.
(574) a. 87.750 zenbakia zeroz bukatzen da.
         b. 87.750 zenbakia zero(a)rekin bukatzen da.

[*52. oin-oharra*] JAGONET zerbitzuan Gramatika batzordeak emandako
erantzun batean (2006-05-08), «zortziz» instrumental mugagabearekin batera,
soziatiboa ere ontzat ematen da: mugatuan, Hegoalderako («zortziarekin»),
eta mugagabean, Iparralderako («zortzirekin»). Zenbait hiztunek «zortzian»
ere esaten dute. Forma horien guztien artetik, instrumentala hartzen dugu
lehen aukeratzat ikasmaterialetarako.

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2022 ots. 8, ar. (12:14)):

Bai, bietara,
> *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an bertan, badituzu hauek ere:
> karratu
>
> *3* iz. *Mat.* Zenbaki batez mintzatuz, zenbaki hori bere buruarekin
> biderkatzean lortzen den emaitza. Ik. *erro karratu
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=erro%20karratu#azp_erro%20karratu>*.
> *2ren karratua 4 da, eta 3rena, 9*.
> anizkoitz
>
> *1* iz. *Mat.* Zenbaki oso batentzat, zenbaki hori beste zenbaki oso
> batekin biderkatuz lortzen den zenbakia. Ik. *multiplo
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=multiplo>*.
> *7ren anizkoitza da 21. 5en anizkoitzak. Biren anizkoitz guztiak bikoitiak
> dira. Zenbaki baten anizkoitzak eta zatitzaileak*.
> baina baita hau ere:
> biderkakizun
>
> iz. *Mat.* Biderketan, beste batez (biderkatzaileaz) biderkatu behar den
> atala edo zenbakia.
>
> Eta *zatitu *aditzarekin:
>
> zatitu, zati/zatitu, zatitzen
>
> *2* *du* ad. *Mat.* Zatiketa egin. *Bakoitia da bi zenbakiaz zatitzean
> zenbaki osoa ematen ez duena*.
>
> bikoiti
>
> adj. Bi zenbakiaz zatitzean zenbaki osoa ematen duena. Anton. *bakoiti
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=bakoiti>*.
> *Zenbaki bikoitiak. Laua bikoitia da; bosta, ez*.
>
> Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2022 ots. 8, ar. (11:49)):
>
>> Egun on:
>>
>> «Zenbaki bat beste batez biderkatu» dakar Elhuyar hiztegiak; beraz, «hiru
>> lauz biderkatu» (edo «hiru bider lau egin») egiten dugu, ezta?
>>
>> Patxi Petrirenaren Morfosintaxia lanean ere, forma horixe ageri da (121.
>> or.):
>>
>> Biderketen kasuan, esaterako, «biz biderkatu» («2z biderkatu», «biko
>> kopuruz biderkatu») esan ohi da, baina aski da zenbaki hitza aposizioan
>> eranstea mugatzailea agertzeko («bi zenbakiaz biderkatu»).
>>
>> Euskaltzaindiaren Hiztegiak, aldiz, adibide hau dakar: «zazpi laurekin
>> biderkatu».
>>
>> Beraz, bi joskerak dira zilegi? *-z biderkatu *eta *-(r)ekin biderkatu*?
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Amaia
>>
>>
>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Virus-free.
>> www.avast.com
>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>> <#m_6177403625215271610_m_-5367043948742841068_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>
>

-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Patxi Petrirena Altzuguren*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216

p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 
* <https://www.elhuyar.eus/>*


**PRIBATUTASUN-POLITIKA* 
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220208/0c5a6331/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago