[itzul] ideación tanática
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Al, Urt 10, 10:05:42, CET 2022
Kaixo, egun on:
“Ideación” kontzeptua bai 5000 hiztegian bai Elhuyar hiztegian
“ideiagintza” gisa badator psikologiaren eremuari atxikia. Ez dakit, bada,
gogorregia egiten bazait, egintza mota bat izanda ere. Gainera, izan
daiteke pasiboa, egituratu gabea, ez dago aurrez aurretiko planik; baino
hori kontzeptuak bere gain hartzen duen errealitatearen zati bat baino ez
omen da. Beraz, hortik, testuinguru zehatz eta jakin baterako, beharbada
“burutazio” izanen zen egokiena: *Burura datorren ideia, hausnartzearen
ondorio ez dena. *Psikiatrian eta psikologia alorretan sartzen gara. Orduan
kontzeptu orokorragoa da: “ideación autolítica/heterolítica, tanática”.
Honako dokumentuan:
Euskadin suizidioa prebenitzeko estrategia. Donostia: Eusko Jaurlaritzaren
Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2019.
“Ideia autolitiko” itzultzen dute, besterik gabe.
Aukerarik? Edo hori eta kitto?
Mila esker, Bitor
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220110/27ba7556/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago