[itzul] Urtegiak
Patxi Petrirena Altzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.eus
As, Uzt 5, 14:12:43, CEST 2022
Gehienetan *-ko* erabiltzen dela esan behar nuen, eta hara,
Euskaltzaindiaren EODA
<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=bilaketa&Itemid=471&lang=eu&query=urtegia&ordena=score&mota=lekuak>n
halaxe datoz (*urtegi *bilatuta 14 edo ateratzen dira): "Añarbeko urtegia",
"Artikutzako urtegia" (dagoeneko hustua), "Eugiko urtegia"...
Bilaketa hori dela medio, zalantza hau sortu zait (behin ere pentsatu
gabeko gauza bat, ustez "Domikoko urtegia" entzun baitut beti): EODAn
"Domiko urtegia" jaso da; ez dakit horrek esan nahi duen lekua "Domi" dela,
ala salbuespen bat egin den kasu horretan). Seguru badagoela zerrenda
honetan hori dakienik.
Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2022 uzt. 5, ar. (13:55)):
> Kaixo.
>
> Interneteko zenbait orrialdetan begiratuta, ez dakit nola jokatu urtegien
> izenekin:
>
> Urkulu urtegia
> Urkuluko urtegia
>
> Izan ere, orrialde berean ere bi modutara ikusi izan dut (eta Urkulu edo
> beste edozein)
>
> Horretarako irizpiderik bai?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Patxi Petrirena Altzuguren*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
p.petrirena a bildua elhuyar.eus | <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
* <https://www.elhuyar.eus/>*
--
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220705/cbca8ca8/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago