[itzul] Errege-erregina Katolikoak?
Isa Arrigain
iarrigain a bildua gmail.com
Or, Maiatza 27, 10:57:21, CEST 2022
Egun on.
Joxemi, aipatzen duzun marratxo hori dela-eta, garbi dago *kristau-erresuma*
idaztekoa dela EIMAren irizpideen arabera. Beraz, errakuntza da marratxoa
kentzeko eskatzea, eta nik hartzen dut errakuntza horren ardura.
Hitz elkartuetako marratxoari dagokionez, Euskaltzaindiak marratxoa jartzea
aukeran uzten duenetan, EIMAk marraren alde egin du, kategoria- eta
esanahi-anbiguotasuna saihesteko batzuetan, eta, bestetan, elkarketa
garbiago azalduta geratzen delakoan. Kontuan hartuta ikasleentzako
materialak direla, beste inon baino beharrezkoagoa da, EIMAren ustez,
testuak ahalik eta ulergarrienak izatea.
Ondo izan
Hau idatzi du Joxemi Hernandez (joxemiher a bildua euskalnet.net) erabiltzaileak
(2022 mai. 27, or. (08:39)):
> Kaixo
>
> EIMAren zuzenketen harira nabarmendu nahi nuke,inork bestelako ondoriorik
> atera ez dezan, zuzenketa gehienak egokiak izatendirela eta guk benetan
> eskertzen dugula EIMAk ikasliburuak aztertzen egitenduen lana, gure azken
> helburua betetzen laguntzen baitigute: ikasliburuak zuzeneta txukun
> idatzita argitaratzea.
>
>
>
> Horrek ez du kentzen batzuetan zalantzakizatea, eta hemen doa beste bat:
> Historiako liburu bati buruzko EIMAren azken txostenbatean kristau-erresuma
> zuzendu eta kristau erresuma jartzeko adierazi digute,eta ez behin
> bakarrik.
>
> Guk beti izen elkartutzat hartu dugu, eta kristau-ikasbide,kristau-fede
> edo kristau-zibilizazio hitz elkartuen parekoa dela uste izandugu. Gure
> lanetan, izen elkartuen marratxoa aukerakoa denean jarri egitendugunez,
> kristau-erresuma idatzi ohi dugu.
>
>
> Norbaitek zalantza hori argitzen lagunduko?
>
> ----- Mensaje original -----
> De: Joxemi Hernandez <joxemiher a bildua euskalnet.net>
> Fecha: Jueves, 26 de Mayo de 2022, 8:08 pm
> Asunto: Re: [itzul] Errege-erregina Katolikoak?
> A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> CC: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>
> > Oso argigarria, Alfontso, horren bila nenbilen; izan ere, irizpide
> garbia izanez gero, guk txinto-txintxo beteko dugu.
> > Beraz, Antso Jakituna (Jakituna letra arruntez eta larriz) eta
> Errege-erregina katolikoak (katolikoak letra arruntez eta xehez) idaztekoak
> dira.
> > Bigarren horretan zalantza berriz ere, eta garbi gera dadila nire asmoa
> ez dela eztabaida piztea, baizik eta kontu hauek argitzea.
> > EIMAren zuzenketaren arabera, Errege-erregina katolikoak da zuzena
> (katolikoak xehez, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibide batean horrela ageri
> delako, baina zuk Elisabet Katolikoa aipatu duzu (Katolikoa larriz). Eta,
> horrez gain, EIMAren Onomastika laneko izen-zerrendan, halako izengoitiak
> sistematikoki ageri dira letra etzanez eta larriz:
> > Elisabet I.a *Katolikoa*
> > Errege-erregina *Katolikoak*
> > Alfontso X.a* Jakituna*
>
> *> …*
> > Lan honetan dihardugunok asko eskertuko genuke irizpide bateratua eta
> eguneratua duen lan-tresna bat izatea, ikasliburuak txukun joan daitezen.
>
>
> > ----- Mensaje original -----
> > De: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> > Fecha: Jueves, 26 de Mayo de 2022, 6:40 pm
> > Asunto: Re: [itzul] Errege-erregina Katolikoak?
> > A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>
> > > Ea lortzen dudan ondo azaltzea:
> > > Joxemik EIMAko* Letra larriak* liburua aipatu du. Honela ageri da
> liburu horretan:
> > > -----------------------------------------------------------
>
> *> > Letra larriak*, 30. or.
>
> > > 2.2.1.2. Izengoiti eta ezizenak
>
> > > Letra larriz hasita idazten dira izengoiti eta ezizenak.Adibideak:
>
> > > Alexandro *Handia*, Antso *Azkarra*, Joana *Eroa*, Pello *Errota*,
> *Bizargorri* kortsario
>
> > > ospetsua, Altzoko *Erraldoia*, Indalezio Bizkarrondo *Bilintx*...
> > > -----------------------------------------------------------
> > > Izengoitiak zein diren aditzera emateko erabilita dago hor letra
> etzana, baina liburuak esaten du izengoitiak letra larriz hasita idatzi
> behar direla, ez besterik. Alegia, letra etzana adibideak zein diren
> markatzeko baliatu da hor. Eta hortik irakurleak ondorioztatzen badu letra
> etzanez idaztekoak direla, aitortu behar dut nire errua dela hori garbi ez
> uzteagatik, eta barkamena eskatu behar dut hori pentsatzeko bidea
> emateagatik.
> > > Guztiarekin ere, EIMAri buruz ari garenez, kontuan izan behar da
> liburu hori letra larriei buruzkoa dela eta ez letrakerei buruzkoa.
> > > EIMAko *Onomastika *liburuan begiratuz gero, adibidez:
> > > --------------------------------------------------------------
>
> *> > Onomastika*, 42. or.
>
> > > Izengoitien euskarazko ordainak banan-banan erabaki dira (Joana Eroa,
> Filipe I.a Ederra).
> > > --------------------------------------------------------------
> > > Hor ez dira ageri letra etzanez. Nolanahi ere, liburu hori
> onomastikari buruzkoa da eta ez letrakerei buruzkoa.
> > > EIMAko *Ortotipografia *liburuan begiratuz gero (eta liburu hori bada
> letrakerei buruzkoa):
> > > --------------------------------------------------------------
>
> *> > Ortotipografia*, 13. or.
>
> > > Letra arruntez (eta kakotxikgabe) idazten dira honelako izen bereziak:
>
> > > • Izenordeak(goitizenak, ezizenak, izengaiztoak, izen artistikoak...)
>
> > > Bilintx, AntsoJakituna, Orixe, Bernardo Atxaga, Sakabi, Urtain,
> Markinako Lehoia,Argala, Idi Zuria, Oilaloka, Xelebre, Txapas, Cantinflas,
> Bob Dylan...
>
> > > Oharra:
>
> > > Izenarekin batera datorrenean, kakotx artean idaztekoa daizenordea
>
> > > (letrakera etzana ere erabiltzen da horretarako):
> IndalezioBizkarrondo «Bilintx», Nikolas Ormaetxea «Orixe», Jose Manuel
> Lujanbio «Txirrita»renbertsoak...
> > > --------------------------------------------------------------
> > > Alegia, letra arruntez idaztea gomendatzen du EIMAk (Alfontso Jakituna),
> eta, esan dudan bezala, letra larriei buruzko liburukian ageri diren etzan
> horiek izengoitia zein den markatzea dute helburu, ez besterik. Sentitzen
> dut behar bezain argi adierazi ez izana.
>
> > > Bide batez: lanean ari da batzorde bat Euskaltzaindian, iaz hasita,
> euskara batuaren ortotipografiaren irizpideak finkatzeko, eta dagoeneko
> letra etzanen atalaren lehen bertsioa egina dago (batzorde horretan
> eztabaidatze-fasean dago orain, eta, ondo bidean, udazkenean eramango da
> Osoko Bilkurara onartzera). Txostenak, puntu horretan, dio izengoitiak,
> izenordeak, izen artistikoak eta fikziozko pertsonen izenak letra zuzenez
> idaztekoak direla (Antso Jakituna, Elisabet Katolikoa...) eta, dena dela, izengoitiakizen-deiturekin
> batera erabiltzen direnean, jarraian, letra etzanez —edokomatxo artean—
> idazten direla (Dolores Ibarruri *Pasionaria*, Jose Manuel Lujanbio
> *Txirrita...*). Nolanahi ere, txostenaren behin-behineko bertsioa baino
> ez da.
>
> > > Hau idatzi du Joxemi Hernandez (joxemiher a bildua euskalnet.net)
> erabiltzaileak (2022 mai. 26, og. (17:21)):
>
>> > > Kaixo
>> > > Historiako ikasliburu batean, EIMAk egindako zuzenketak sartzen ari
>> naiz, eta honekin zalantza egin dut: Errege-erregina *Katolikoak*
>> zuzentzeko eta Errege-erregina katolikoak jartzeko markatu digute, baita
>> Alfontso *Jakituna* jartzen duen lekuan Alfontso Jakituna idazteko ere.
>>
>> > > Orain arte, EIMAren *Onomastika* liburuko izen-errendan bezala
>> idatzi ditugu horiek (Errege-erregina *Katolikoak*, Alfontso *Jakituna*),
>> eta EIMAren *Letra larriak erabiltzeko irizpideak* liburuan ere
>> antzekoak aipatzen dira:
>> > > "Letra larriz hasita idazten dira izengoiti eta ezizenak. Adibideak:
>> Alexandro *Handia*, Antso *Azkarra*…"
>>
>> > > Laguntzerik bai?
>>
>
>
> > > --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *> > Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> > > Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>
> > > a.mujika a bildua elhuyar.eus | *www.elhuyar.eus* <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
> *> > PRIBATUTASUN-POLITIKA
> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220527/66118faf/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago