[itzul] trastarabuela, trastatarabuelo

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Al, Maiatza 30, 08:37:40, CEST 2022


Eskerrik asko, Antton. Hala dakar Eguzkitzak ere, bai.

Ongi izan,

Amaia

Hau idatzi du Antton Olano (anttonolano a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
mai. 28, lr. (01:40)):

> Kaixo, Amaia:
>
> "Laurdenaitona-amonak" ikusi dut pare bat tokitan.
>
> Markos Zapiainek honela dio artikulu batean:
>
> "Marianaren amak 16 urte ditu, amonak 38, birramonak 60, herenamonak 77
> eta *laurdenamonak *azkenik 95"
>
>
>
> El 27/5/2022 a las 9:21, Amaia Apalauza escribió:
>
> Egun on:
>
> Inork badaki nola esaten diren euskaraz gaztelaniazko *trastatarabuela *eta
> *trastatarabuelo*? Herenamona-aitonen gurasoak izango lirateke, hau da,
> bosgarren belaunaldi atzeragoko ahaideak. *Bosgarren mailako
> aitite-amamak* ikusi dut sarean, behin aipaturik, baina besterik ez.
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220530/05fd31cb/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago