[itzul] jatekoan/jatekotan
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Lar, Aza 5, 12:03:18, CET 2022
Kaixo...
Bai, baldintzaren eremukoa da adibidea. Eta uste dut zuzen ari zaretela,
Agurtzane eta Patxi. Zerk tronparazi nauen aztertzera jarrita, zuen
erantzunekin ohartu naiz formaren bariazioak (jatekotan/jatekoan) eta
adibidea ezezkoan ikusteak pentsarazi zidatela funtzioan ere
desberdintaduna izan zezakeela. Baina, bai, adibidean, "ez
jatekoan/jatekotan/jatera edota are ez badugu jan behar, hobe ez erosi"
baliokideak dira.
Barkatu endredoa....aspaldi entzun barik neukan gurean era horretan "ez
jatekoan", eta gogorazi izanaren pozez jo nuen gogoeta horretara, eta
okerreko ondorioa atera.
Zuen erantzunek atera naute okerreko ondorio horretatik, eta eskerrik
asko!!!
Eta Duonisiori ere bai, beste erabilera hori ere gogoraraztearren.
Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>
igorleak hau idatzi zuen (2022 aza. 5, lr. 11:21):
> Egun on denoi!
>
> Irakurri dut Dionisiok dioena eta irakurri dut berriro Oskarrek esaldiaren
> testuingurua. Niri erabat desberdinak iruditzen zaizkit testuinguruak.
> Oskarrena baldintzaren ildokoa ikusten dut. Nik neuk hala erabiltzen dut
> bizkaieraz. Dionisiorena bestelakoa da, "jate kontuan" esan nahi duela
> iruditzen zait eta ematen duen azalpena ere ildo horretatik doala. Ez du
> baldintzarekin zerikusirik. Usteen inguruan gabiltzanez, zelan ikusten
> duzue besteok? Ikasgai ederra jarri diguzu, Oskar, astebururako!
>
> Agurtzane
>
> Dionisio Amundarain <itsasondo9 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2022
> aza. 5, lr. 10:25):
>
>> Ez jatekoan-i beste esanahi bat ikusten diot: ez joatekoan bat egin
>> genuen biok, hau da, ez joatea erabaki genuen biok. Ez joate
>> arazoan/kontuan ados geunden biok. Dionisio Amundarain
>>
>> El vie., 4 nov. 2022 22:52, Patxi Petrirena Altzuguren <
>> petrirena a bildua gmail.com> escribió:
>>
>>> Nik ere "ez jatekotan" erraz esangp nuke hor. Hari berekoa ikusten dut,
>>> Agurtzanek bezala.
>>>
>>> Hau idatzi du Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez (
>>> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2022 aza. 4, or. (22:09)):
>>>
>>>> Gabon denoi!
>>>>
>>>> Ez dakit zein izango zen ikastaroan erabili zenuten testuingurua. Baina
>>>> niri iruditzen zait "ez jatekoan" honen esanahia eta "ez joatekotan" edo
>>>> "jango ez badugu" ildo berekoak direla. Zein desberdintasun dutela esango
>>>> zenuke, Oskar? Nik neuk, Bizkaiko euskaran parekotzat joko nituzke.
>>>>
>>>> Gai interesgarria!
>>>>
>>>> Agurtzane
>>>>
>>>> oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2022
>>>> aza. 4, or. 17:18):
>>>>
>>>>> Oraintsu aztertu dugu *-tzekotan* erako baldintzaren gaia Fernando
>>>>> Reyk eta Patxi Petrirenak emandako ikastaro batean.
>>>>>
>>>>> Eta, uste dut, ondo aditu nuela gai horren funtsa.
>>>>>
>>>>> Hala ere, aste honetan bertan, fidatzekoa den euskaldun baten ahotan,
>>>>> gertatu zait beste erabilera hau entzutea, litekeena dena ez izatea
>>>>> ikastaro hartako gaiaren arlokoa erabat, baina, gertu dagoelako, foro
>>>>> honetara dakardana, beste gai haren antzekoa delako, edo gertu-gertukoa,
>>>>> bai formaz, bai edukiz (nahiz, ene ustean, ez erabat).
>>>>>
>>>>> Solasa:
>>>>> "- Ogia badago, xigortua...eta erosiko dugu egunekoa ere?
>>>>> - Bai, erosi egizu.
>>>>> - Bai? Baina, *ez jatekoan *("ez jatekuen", euskalkian
>>>>> ahoskatuta), hobe ez erosi, ezta?"
>>>>>
>>>>> Ez da "jatekotan" erako baldintza, baina hurbilekoa formaz.
>>>>> Erabilera horretan, ez du haren baliorik. Gehiago du, *"ez jatera*"
>>>>> egituraren balioa.
>>>>>
>>>>> Baina aspaldi entzun gabea nintzen egitura hori, eta gogoratu zait
>>>>> ikastaroko beste hura, eta gertu-gertukoak direlako formaz (baina ez
>>>>> adieraz), iruditu zait egokia litzatekeela hemen aipatzea, eremuak eta
>>>>> balioak zedarritu beharrez, ez beste ezergatik.
>>>>>
>>>>> Ondo izan.
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Oskar Arana Ibabe*
>>>>> [image: Argazkia]
>>>>> Leiren, harriz loreak
>>>>>
>>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221105/79136370/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago