[itzul] «Zuzenketa-lana: tipula zuritzen II» ikastaroa, Donostian

EIZIE Mila mila a bildua eizie.eus
As, Urr 11, 10:32:42, CEST 2022


«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen II» ikastaroa antolatu du EIZIE elkarteak, Donostian.

2022ko azaroaren 9an eta 10ean izango dira eskolak, Euskaltzaindiaren egoitzan, 16:00etatik 19:30era.

Irakasleak: Irene Arrarats eta Maialen Berasategi

Helburuak: 2018ko ikastaro gehienbat teorikoan, gogoeta egin genuen testuak zuzentzeko lanaz, aintzat harturik zein izan litezkeen ikuspegi orokor baten oinarriak. Oraingo honetan, lan horren alderdi praktikoari heldu nahi diogu bete-betean, zuzenketaren arazo eta gorabeherarik ohikoenetan nondik jo asmatzeko eta testuak hobetzeko estrategiez jabetzeko.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2022/zuzenketa-lana-tipula-zuritzen-ii>.

EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221011/e972f3bd/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago