[itzul] Judas
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Ira 15, 14:50:18, CEST 2022
Euskaltzaindiaren 177. arauan, 7. orrialdean, argi eta garbi zehazten da
zein diren *Juda* eta zein diren *Judas*:
*Euskara*
Gaztelania
Frantsesa
Ingelesa
*Juda[1] <#_ftn1> *
Judá
Juda
Judah
*Juda[2] <#_ftn2> (Tadeo)*
Judas Tadeo
Jude Thaddée /Judas Thaddée
Jude / Jude of James / Jude Thaddaeus / Judas Thaddaeus
*Judas Galilearra *edo* Judas Gamalakoa*
Judas el Galileo, / Judas de Galilea / Judas de Gamala
Judas le Galiléen / Judas le Gaulanite / Judas de Gamala
Judas of Galilee / Judas of Gamala
*Judas[3] <#_ftn3> Iskariote*
Judas Iscariote
Judas Iscariote
Judas Iscariot
*Judas Makabearra*
Judas Macabeo
Judas Maccabée
Judah Maccabee / Judas Maccabeus
------------------------------
[1] <#_ftnref1> Itun Zaharrekoa, Jakoben laugarren semea.
[2] <#_ftnref2> Euskaltzaindiaren 66. arauan (*Santutegiko izen ohikoenak*),
*Juda* izena agertzen da. Hala arautu zen, hala agertzen delako euskarazko
tradizio zaharrean (*San Simon eta Juda negua eldu da*. E. Garibai,
1591-1592). *Juda* zein *Judas* grafien jatorria grekozko *Ιούδας* izena da
(hebreeraz, יְהוּדָה). *Judas iskariote*ren fama txarra izan liteke
grafia-bereizketaren jatorria (Bibliaren arabera, Jesusi traizio egin
zion); hala gertatzen da, adibidez, frantsesez eta ingelesez. Gaztelaniaz,
berriz, *Judas* grafia erabiltzen da bietarako.
[3] <#_ftnref3> Euskaltzaindiaren 66. arauan (*Santutegiko izen ohikoenak*),
*Juda* izena agertzen da. Izen hori *Juda Tadeo* santuari dagokio. Jesus
Nazaretekoaren apostoluetako bat izan zen. *Judas Iskariote* ere Jesus
Nazaretekoaren apostoluetako bat izan zen, baina ez da santua, eta, hura
izendatzeko, *Judas* grafia nagusi da euskarazko tradizioan, hala
Iparraldean nola Hegoaldean (Idazle hauek guztiek *Judas* grafia erabili
zuten: G. Adéma *Zaldubi*, J. B.Agirre, P. A. Añibarro, E. M. Azkue, A.
Baratziart, C. Beobide, A. Kardaberaz, J. A. Mogel, M. Duhalde, J.
Duvoisin; J. Egiategi, J. Elizalde *Zerbitzari*, K. Enbeita, Etxeberri
apeza, T. Etxebarria, J. I. Gerriko, J. Haraneder, J.Hiriart-Urruti, E.
Intxauspe, D. Intza, P. F. Irigarai, B. Joanategi, J. Kerexeta, P. Lafitte,
E. Lapeyre, F. I. Lardizabal, B. Larregi, Lazarraga, J. Lizarraga
(Elkanokoa), J. M. Lujanbio *Txirrita*, B. Madariaga, S. Mendiburu, J.
Mirande, V. Mogel, N. Ormaetxea *Orixe*, J. F. Petriarena *Xenpelar*, B.
Pradere, J. A. Ubillos, Xarlem, A. Zubikarai).
Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2022 ira. 15, og. (14:32)):
> Kaixo.
>
> Euskaraz, Judas ala Juda?
>
> Euskaltzaindiak "66.- Santutegiko izen ohikoenak (Onomastika)" arauan,
> "Juda".
>
> Josebak bidalitako estekan "Juda (Iskariote)" (
> https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf
> <https://nam12.safelinks.protection.outlook.com/?url=https%3A%2F%2Fwww.euskadi.eus%2Fcontenidos%2Finformacion%2Feima_estilo_liburu%2Feu_def%2Fadjuntos%2Fonomastika%2FIZEN_ZERRENDAK.pdf&data=05%7C01%7C%7C2a253e3c80ad4726469508da926bcb9f%7C84df9e7fe9f640afb435aaaaaaaaaaaa%7C1%7C0%7C637983288913952798%7CUnknown%7CTWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0%3D%7C3000%7C%7C%7C&sdata=2t2zhzy%2BriNMfOwVzvURH%2FgwXr5mZcvChMnW4qsOGVY%3D&reserved=0>
> )
>
> Elhuyarrek "Judas" [Pertsonaia historikoa]
>
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
* <https://www.elhuyar.eus/>*
--
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220915/59d53362/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago