[itzul] separación de bienes
JOSE MANUEL LOPEZ
josemanuel.lopez a bildua ehu.eus
Ost, Ira 21, 17:21:42, CEST 2022
UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoan (Alberdi,
Azkarate, Ezeiza, Imaz, Ordeñana, koordinatzaileak, 2019), hauxe
esaten da:
banatze-eraentza [régimen de separación] ♦
Zuz. Zib. Ezkontzaren ondasun-eraentza, zeinaren
arabera ezkontide bakoitzak, ezkondu
aurretik eta ondoren, dituen ondasunen jabetza
zein kudeaketa izango duen. Ik. ezkontza, ezkontza-
kapitulazio, ezkontzaren ondasun-eraentza,
foru-komunikazio, irabazpidezko erkidego,
partaidetza-eraentza.
Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> erabiltzaileak idatzi du:
> Kontua ez da hainbeste "banandu" edo "bereizi" aditzetatik zein
> aukeratzea, baizik eta bai "bananTZE" bai "bereizTE" ekintzak
> direla, ez egoerak. "Separación de bienes", lehen esan dudan bezala,
> ez da "el acto de separar bienes", baizik eta "el estado de
> separación de los bienes". Oker banago esadazue mesedez, baina,
> esate baterako, "rige el régimen de separación de bienes" esaten
> bada, ez da esan nahi ezer banandu behar denik (ekintza), baizik eta
> ondasun batzuk ezkontide batenak DIRELA eta besteak beste
> ezkontidearenak DIRELA.
> Antzeko moduan, "hay división de opiniones" esaten denean, nik
> behintzat ulertzen dudana da "las opiniones están divididas".
>
> Muntazkoa iruditzen zait, zuzenbide kontuetan bereziki, argi
> bereiztea ekintzaz ala ekintzaren emaitzaz ari garen. Adibidez,
> herentziaren banaketari buruzko arauez ari bagara, gauza argia
> dirudi herentzia banatzeaz, herentzia banatzearen ekintzaz, ari
> garela.
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2022 ira. 21, az. (15:57)):
>
>> Nire usterako, "banantzea" eta "bereiztea" adieran oso hurbil
>> dauden hitzak izan litezke kasu horretan, eta biak iruditzen
>> zaizkit onartzekoak.
>>
>> Pentsatu, bestela, nola berdin erabiltzen diren, beste
>> testuinguru batean, "halako eta halako banandu egin dira", edo
>> "halako eta halako bereizi egin dira", bikoteak banantzeaz edo
>> bereizteaz ari garenean.
>> Eta, "ondasunak bananduta dauzkate" eta "ondasunak bereizita
>> dauzkate" esaldien artean, nik neuk ez dut alderik ikusten.
>> Besterik da batetik edo bestetik abiatuta nominalizatu beharra
>> izanik, "ondasun-bereizketako erregimena edo araubidea" eta
>> "ondasun-banaketaren araubide edo erregimena" aukeran izanda, biak
>> ote diren berdin baliodun. Nire ustean, bai, biak dira berdin
>> baliodun. Nahiz eta nominalizazioak berez ekarri ulergarritasunaren
>> aldetik urritze bat, zeren berdin eratu ahal baitziren "ondasunak
>> bananduta edukitzeko araubidea"...edo besterik gabe, ahozko
>> hizketatik gertuago, "ondasunak bananduta" dauzkate....
>>
>>
>>
>>
>> OSKAR ARANA IBABE
>> Leiren, harriz loreak
>>
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com)
>> erabiltzaileak (2022 ira. 21, az. (14:51)):
>>
>>> Eskerrik asko erantzuteagatik, Alfontso.
>>> Ez zait iruditzen "ondasun-bereizketa" ondorio gisa ulertua
>>> denik oro har, eta horren erakusgarri izan liteke Elhuyar
>>> Hiztegian bertan "separación de bienes" "ondasun-banantze
>>> ondasunen banantze" agertzen dela.
>>>
>>> Hots, nire ustez okerreko interpretazio bat legoke
>>> abiapuntuan, /separación de bienes/ "acto de separar bienes" gisa
>>> ulertu duena, ulertu beharrean "estado de los bienes que se
>>> encuentran separados" edo antzeko zerbait.
>>>
>>> Eta, batez ere, kontuan izanik euskaraz badaukagula -tasun
>>> atzizkia, "-keta"ren balio-bitasun hori (/bereizketa/ hitzaren
>>> kasu honetan nahiko teorikoa, nire ustez) saihesten duena, ni hori
>>> erabiltzearen aldekoa naiz.
>>>
>>> Eskerrik asko berriz ere, erantzun bakarra zurea izan da-eta.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria
>>> (a.mujika a bildua elhuyar.eus) erabiltzaileak (2022 ira. 21, az. (12:38)):
>>>
>>>> Ni ez naiz zuenbidean aditua, baina, ezertarako balio badu:
>>>> dirudienez, RéGIMEN DE SEPARACIóN DE BIENES da termino kanonikoa
>>>> egoerari erreferentzia egiteko. Alegia, “separación de bienes =
>>>> régimen de separación de bienes” adierazteko baliatu ohi da
>>>> (ohikoa da era horretako sintagmetan gaztelaniaz izena galtzea;
>>>> adibidez, “los bienes gananciales = los gananciales”).
>>>>
>>>> Euskaraz, ogasun-arloko hiztegietan,
>>>> /ondasun-bereizketako erregimena/ edo /ondasun-bereizketako
>>>> araubidea/ erabili izan da.
>>>>
>>>> (Bestalde, egia da /-keta/ aurrizkiaren ohiko esanahia
>>>> ekintza dela, baina ez bakarra; ondorioa ere adierazten du
>>>> batzuetan. Adibidez, /ikerketa/ ekintzaren emaitza, ondorioa,
>>>> /ikerketa/ da; hau da, /ikerketa/ zera da, /ikertzea/ [ekintza]
>>>> eta /ikerlana/ [ondorioa]. Edo “sartu erosketak kutxa horretan”
>>>> esaten denean, /erosketa/ hori erostearen ondorioa, emaitza, da)
>>>>
>>>> -------------------------------------------------
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> La separación de bienes es un RéGIMEN ECONóMICO
>>>> MATRIMONIAL QUE PERMITE QUE LOS PATRIMONIOS DE CADA UNO DE LOS
>>>> CóNYUGES ESTéN DIFERENCIADOS DURANTE EL MATRIMONIO. De este modo,
>>>> cada cónyuge gestiona y administra sus bienes y derechos.
>>>>
>>>> EL RéGIMEN DE SEPARACIóN DE BIENES ES UN RéGIMEN
>>>> ECONóMICO MATRIMONIAL. En España existen tres, el régimen de
>>>> gananciales, el de participación y uno de los más utilizados, el
>>>> de separación de bienes.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta
>>>> (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022 ira. 21, az. (11:24)):
>>>>
>>>>> Kaixo, lagunok.
>>>>> Euskalterm-en begiratu dut /separación de bienes/,
>>>>> baina, nire harridurarako, ez dut topatu (bidenabar esanda: zer
>>>>> gertatzen zaio bolada honetan Euskaltermi, gaztelaniaz tildez
>>>>> idazten dudanean halakorik ez identifikatzeko?).
>>>>>
>>>>> Beste bilaketa batzuetan, "ondasun-banantze" edo
>>>>> "ondasun-banaketa" aurkitu ditut, baina itzulpen okerrak
>>>>> iruditzen zaizkit, honakoagatik: bai banantzea bai banaketa,
>>>>> ekintza batzuk dira. Baina "separación de bienes", ulertzen
>>>>> dudanez, ez da ekintza bat, egoera bat baizik: ezkontideen
>>>>> ondasunek bereizita irautearen egoera.
>>>>>
>>>>> Horrenbestez, niri itzulpen egokia "bereiztasun"en
>>>>> ildokoren bat bururatzen zait, askatua egotearen egoera
>>>>> "askatasuna" den bezalaxe.
>>>>>
>>>>> Euskaltzaindiaren Hiztegiak gomendatzen du
>>>>> /bereiztasun /ez, baizik eta /berezitasun /erabiltzea... baina,
>>>>> noski, horretaz bestelako esanahi bati buruz ari gara hemen.
>>>>>
>>>>> Zer iruditzen zaizue, beraz, "ondasun-bereiztasun"?
>>>>>
>>>>> Esker mila aldez aurretik.
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>> --
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> [1]
>>>> ALFONTSO MUJIKA ETXEBERRIA
>>>>
>>>> HIZKUNTZA ETA TEKNOLOGIA
>>>>
>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea[2]
>>>>
>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)[2]
>>>>
>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217[2]
>>>>
>>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus | [3]WWW.ELHUYAR.EUS[1]
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> [1]
>>>>
>>>> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA
>>>> DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA.
>>>> [1]DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA[4]
>>>>
Estekak:
--------
[1] https://www.elhuyar.eus/
[2]
[3] mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus
[4] https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220921/3a15681c/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago