[itzul] kausa

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Ira 22, 19:28:22, CEST 2022


Manu Lopez Gasenik aipatu duen zuzenbideko hiztegiari gainbegiratu bat egin
diot (EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoa, 2022), eta beste
noizbait ere aipatu izan dudan gai bat hona ekartzeko tentazioa sentitu
dut, eta nire arrazoibidearen ondorioa aipatuko dut lehenik, atera
daitezkeen ondorioen artean txikiena, hori onartuta beste ondorio
handixeago batzuk aipatzeko bidea irekiko dudalakoan: *kausa *hitza (edo
termino ere izan daitekeena batzuetan) baztertuta samar daukagu euskarazko
hizkera juridikoan.

Honek abiarazi du nire gogoeta:

EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoa:
  *arrazoi *[causa] ♦ Zuz. T. Zerbaiten arrazoi edo jatorria. Sin. kari.

Ez dago, ordea, hiztegi horretan, *kausa *sarrera, bera hutsik.
Bai, ordea, hitz elkarketa bateko osagai moduan:
 * jaraunsgabetze kausa*, seniparte, senipartedun.
*jaraunsgabetze-arrazoi *[causa
de desheredación] ♦ Zuz. Zib. Ik. jaraunsgabetze-kausa
Eta sinonimotzat jotzen ditu *jaraunsgabetze kausa *eta *jaraunsgabetze
arrazoi.*


Hiztegi arruntetan, RAErenean eta Euskaltzaindiaren hiztegian:

Ezin uka sinonimoak izan daitezkeela kasurik gehienetan,
RAEn:

*razón*

4. f. Argumento o demostración que se aduce en apoyo de algo.

5. f. motivo <https://dle.rae.es/?id=PwDYZFz#B6vh6Hf> (‖ causa).

7. f. Justicia, rectitud en las operaciones, o derecho para ejecutarlas.

*causa*:

1. f. Aquello que se considera como fundamento u origen de algo.

2. f. Motivo o razón para obrar.

6. Der. En los negocios jurídicos, razón objetiva determinante de las
obligaciones que se asumen en ellos y que condiciona su validez.


Esan liteke, *razón *sarrerako 5. adiera eta *causa *sarrerako 1. adiera
bat datozela, eta *razón *sarrerako 5. adiera eta *causa *sarrerako 2.
adiera, orobat.

Euskaltzaindiaren Hiztegian:
arrazoi

*1* iz. Zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen
gauza. Ik. *zergatiko
<https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=zergatiko>*.
*Bere jokaeraren arrazoiak ezagutzeko. Euskaltzaindiak hori gomendatzeko
dituen arrazoiak. Erabakiaren arrazoiak emateko. Arrazoi gabe zigortuak.
Baina asmazio hori ez zen arrazoi gabekoa. Hizkuntza bi horiek bereizten
eginahalak egin zituen; zuzen eta arrazoiz, nik uste. Jaun mera bera,
harritua zegoen, arrazoirekin*.

*2* iz. Zerbait frogatzeko argudioa. *Arrazoi berririk azaltzen ez den
bitartean. Egia hau anitz arrazoiz froga daiteke*. *Gortea jaikiz gero,
bilauaren arrazoiak* (esr. zah.).

*3* iz. Adimena, arrazoimena. *Arrazoiak izan behar duela gizonaren gidari.
Arrazoiaz baliatuz. Arrazoiaren legea. Pentsa daiteke gaurko egunez ezin
dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta
arrazoibide soilen indarrean. —Zer da horditzea? —Arrazoia galtzerainokoan
edatea*.
kausa

*1* iz. *Batez ere* *Ipar.* Zergatikoa, zioa, arrazoia. *Haren heriotzaren
kausa*.

*2* iz. *Fil.* Zerbaitek bere izatea zor dion printzipioa; ondorio bat
eragiten duen gertaera edo ekintza; gertaera edo ekintza batez mintzatuz,
hura eragiten duen gertaera edo ekintza. *Munduak lehen kausa bat
galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Kausa lehena. Kausa hurkoak ezin du
inola ere kausa azkenaren tokia bete. Kausen eta ondorioen arteko lotura.
Hipotesi erakargarria izanagatik, bi fenomenoak denboran bat etortzea ez da
aski kausa-efektu erlazioa frogatutzat emateko*.

Hemen ere, esan liteke arrazoi sarrerako 1. adiera eta kausa sarrerako 1.
adiera bat datozela, sinonimo erabatekotzat jotzen direla.


RAEk, bestalde, adiera hau bereizten du causa sarreran.

*causa*:

1. f. Aquello que se considera como fundamento u origen de algo.

Eta pareka liteke Euskaltzaindiaren hiztegiak kausari ematen dion bigarren
adierarekin, nahiz eta Filosofiaren erabil eremuaren marka duen:

*kausa*:

 iz. *Fil. *Zerbaitek bere izatea zor dion printzipioa; ondorio bat
eragiten duen gertaera edo ekintza; gertaera edo ekintza batez mintzatuz,
hura eragiten duen gertaera edo ekintza. *Munduak lehen kausa bat
galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Kausa lehena. Kausa hurkoak ezin du
inola ere kausa azkenaren tokia bete. Kausen eta ondorioen arteko lotura.
Hipotesi erakargarria izanagatik, bi fenomenoak denboran bat etortzea ez da
aski kausa-efektu erlazioa frogatutzat emateko*.


Adiera horren gainean dut kezka, zergatik ote daraman Euskaltzaindiaren
hiztegian Filosofia erabil-eremuaren marka, RAEn adiera horri berorri
eransten ez zaiona. Hain zuzen, uste dut zuzenbideko termino askotan hori
dela dagokion adiera, eta nahastu egiten dugula beste gainerako adierekin,
gaztelaniaz baino maizago eta sistematikotasun gutxiagorekin, eta hori
litzateke, nire ustean, gogoetatxo honen ondorio handixeagoa, "kausa"
dagokion lekuan, "arrazoi" ematen dugula sarri euskarazko adminsitrazio-
eta zuzenbide-testu askotan.


Esaterako, Euskaltermen:


 extinción del contrato de trabajo por causas objetivas (Zuzenbidea -
Zuzenbide prozesala - Lan-arloko zuzenbide prozesala)

   - eu arrazoi objektiboengatik lan-kontratua azkentze (4)
   - arrazoi objektiboengatik lan-kontratua amaitze (3)


Nire ustean, "kausa objektiboengatik lan-kontratua amaitze edo azkentze",
litzateke egokiagoa, bai Euskaltzaindiaren Hiztegian *kausa *sarrerari
(filosofia erabil-eremuaren markarekin, ene ustean desegokiro) , bai
RAEn  *causa
*sarrerari ematen zaien adiera horren arabera.

Beraz, ondorio xumea: arrazoi, zergatiko, kari eta abarren ondoan badugu *kausa
*ere, izen moduan bera bakarrik ez ezik, esapideetan ere  bai(...dela
kausa"), zuzenbidean ere baliatu daitekeena. Eta bigarren ondorio,
handixeagoa: RAEk causari eta EHk kausari ematen dioten adiera bat bazter
uzten dugu zuzenbidean, nire ustean espezifikoa dena, lehen aipatutako
l*an-kontratua
azkentzeko kausa *terminoan zuzenago izan daitekeena... (eta berdin
"kontratua desegiteko kausa" eta gisako terminoetan...).







*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220922/0d73e6c8/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago