[itzul] Ikerketa-ekimena: euskarara egindako itzulpenen ebaluazioa. Laguntza!
Nora ARANBERRI
nora.aranberri a bildua ehu.eus
Al, Abu 28, 13:15:56, CEST 2023
Kaixo:
Nora Aranberri nauzue, UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea (https://www.hitz.eus), itzulpengintzaren arloan diharduena. Gaurkoan, mesede eske natorkizue, esku artean darabilgun ikerketa baten laguntzeko proposamenarekin.
Maltako Unibertsitateko ikertzaile talde batekin elkarlanean gabiltza, baliabide urriko hizkuntzetara egindako itzulpenen kalitatearen ebaluazioan, zehazki, euskararako eta malterarako. Jakina da nazioarteko ikerketan, oro har, hizkuntza handietan jartzen dela arreta, eta, horren aurrean, ekimentxo bat jarri dugu abian, berrikuntzak geurera ere ekar ditzagun, pixkanaka.
Oraingo lana osatzeko, itzulpenen kalitatea zehaztuta duten milaka esaldiz osatutako testu multzo bat sortu behar dugu. Horrela ba, laguntza eske gatoz. Ariketa da, jatorrizko esaldi bat eta haren itzulpen proposamen bat irakurrita, kalitatea 0 eta 100 bitartean zehaztea. Jasotako datu multzoak lagunduko digu etorkizunean itzulpen hobeak proposatzen.
Hementxe ebaluazio-plataformara sartzeko esteka: https://nlpgroup.research.um.edu.mt/translation-eval/
Gure ekimenaz gehiago jakin nahi baduzue, behin esperimentuak bukatuta, bidaliko dut emaitzen laburpentxo bat zerrendara, denok ere izan dezagun teknologiaren nondik norakoen berri.
Ingurukoak ere animatu parte hartzera, ebaluazio kopuru handi-handia behar dugu eta!
Mila esker aurretiaz zuen prestutasunagatik.
Ondo izan,
Nora
<https://nlpgroup.research.um.edu.mt/translation-eval/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230828/a53cea8c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago