[itzul] Plano de varas
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Lar, Ots 18, 15:22:06, CET 2023
Porru, bai erantzun zehatz eta argia!!
Eta bide batez antzokiez ere zer edo zer ikasi!!
Oso eskertua naukazu, benetan!
Ona iruditzen zait "haga-planoa" ("hagen planoa" ere bai). Nik ere ezertxo
ere ez topatu, ez gaztelaniaz, ez IATen, ez euskaraz...
Hori, bada, mila-mila esker!
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak
Hau idatzi du Porrumentzio | RiseUp (porrumentzio a bildua riseup.net)
erabiltzaileak (2023 ots. 18, lr. (13:09)):
> Iepa Oskar:
>
> Argi-ekipoa zintzilikatzeko hagen planoa da hori. Adibide bat ikus
> dezazu(e)n, honelakoak izaten dira:
> http://teatroalfil.es/wp-content/uploads/2016/03/ILUMINACION-ALFIL-ENERO-16.jpg
>
> Plano horretan antzokikoek antzokian dauden hagen kokalekua eta
> ezaugarriak ematen dituzte (eskuzkoak edo motordunak diren, adibidez, igo
> eta jaitsi egiten direlako).
>
> Azken galderari erantzunez, "haga-plano" erabiliko nuke, nahiz eta ez
> dudan terminologia-baliabideetan topatu.
>
> Egun ona izan,
> Porru
>
> oskar arana <oskar.arana a bildua gmail.com>(e)k or., ots 17 2023, 17:59:52
> +01:00:00(e)an idatzita:
>
> Antzoki baten ezaugarrien inguruko testu batekin nabil, eta ez dut inon
> ere aurkitzen "plano de varas" terminoaren ordainik.
> Badaki inork zer den zehazki?
> Ezagutzen duzue horren euskarazko ordainik?
>
> Eskerrik asko
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Leiren, harriz loreak
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230218/7c7daf53/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago