[itzul] Zona de Bajas Emisiones (ZBE)

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
As, Ots 28, 15:36:16, CET 2023


Gurean ere hainbat eratara ageri da: "Emisio Baxuko Gune", "Emisio Txikiko
Eremu", "Emisio Gutxiko Eremu", ...
Komeniko litzateke bai, bateratzea, sarri ateratzen zaigu guri ere.
Espainiako Gobernuaren 7/2021 Legean aipatzen da, 15. artikuluan, eta gero
Dekretu bat ere (052/2022 Dekretua) eman omen duberariaz arautzeko gune
horiek. Baina nik dakidala ez daude euskaratuta.

*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak



Hau idatzi du Pello Goikoetxea , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2023 ots. 28(a), ar. (10:36)):

> Egun on:
>
> Toki askotan ari dira horrelako eremuak-edo jartzen, eta oso sarri
> ateratzen zaigu termino hori itzuli behar ditugun testuetan.
>
> Mila eratara ageri da euskaraz. Guk geuk Isuri Maila Txikiko Eremua
> erabili digu orain dela gutxi egin dugun dokumentu handi batean, baina
> beste zortzi mila modutara ere ageri da gurean bertan ere.
>
> Denon artean ordain bat adostea zaila iruditzen zait. Onena, akaso,
> Terminologia Batzordean-edo aztertu eta Euskaltermen-edo zabaltzea izango
> litzateke, nire ustez.
>
> Zer iruditzen zaizue?
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230228/614e9291/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago