[itzul] Hitz elkarketa eta letra larriak/xeheak
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Ast, Eka 1, 10:46:53, CEST 2023
Estimatua oso zure ekarpena, Alfontso. Eskerrik asko.
Ander Irizar
De: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Enviado el: martes, 30 de mayo de 2023 19:41
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Hitz elkarketa eta letra larriak/xeheak
Oso galdera interesgarria. Esango nuke noizbait agertu dela antzeko zalantzaren bat foru honetan, baina ez nago ziur.
Uste dut bi kontu nahasten zaizkigula hemen: estetikoa eta morfosintaktikoa.
Batetik, Anderrek dioen moduan, natura-erreserba idatzi zein natura erreserba idatzi, hitz‑elkarte bat da, unitate bat da, eta, esanahiari erreparatuta, erreserba-mota bat da. Dena delakoagatik letra larriz hasita idatzi behar bada (adibidez, erakunde baten izenaren parte delako), nola jokatu?
Guk, Elhuyarren, honela jokatzen dugu:
Erakunde baten izen ofiziala bada, ez dugu marratxoa jartzen aukerakoa denean. Adibidez:
Zein dira egungo foru-aldundien zuzeneko aurrekariak? idazten dugu, hor ez baitago izen berezirik, baina:
Gipuzkoako Foru Aldundia
eta ez: Gipuzkoako Foru-Aldundia
Alegia, hitz-elkarte baten bi osagaien artean ez dugu marratxorik jartzen biak letra larriz hasita idazten badira, baldin eta marratxoa aukerakoa bada. Nahitaezkoa bada, bai, jakina. Adibidez:
Lasarte-Oriako Udala
Eta dena delakoagatik aukerako marratxoa jartzekoa balitz, lehenengo hitzean bakarrik jarriko genuke marratxoa. Adibidez:
Lasarte-Oriako Odol-emaileen Elkartea
Eta ez honela: Lasarte-Oriako Odol-Emaileen Elkartea
Zergatik? Bada, estetikagatik esan nezake, baina uste dut estetika baino zerbait gehiago dagoela hor: mendekotasunezko elkarteak (behi-esnea) burubakarrak dira (behi-esnea esnea da), ez dira bi burukoak, dvandva-elkarteak bezala (Bilbao-Bizkaia Kutxa) (Bilbao-Bizkaia ez da Bizkaia, Bilbao eta Bizkaia baizik); orduan, marratxoa jarriz gero, lehenengoari bakarrik jartzen zaio, hitz-elkartea bi hitzez osatutako hitz bakarra delako:
Ez Dakit Nongo Odol-emaileen Elkartea
Baina aukerako marratxo hori jartzen ez bada, estetikoki arraro gelditzen da:
Ez Dakit Nongo Odol emaileen Elkartea
Horregatik:
Ez Dakit Nongo Odol Emaileen Elkartea
Eta dena letra larriz idazten bada, berdin jokatzen dugu:
ZEIN DIRA EGUNGO FORU-ALDUNDIEN ZUZENEKO AURREKARIAK?
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
LASARTE-ORIAKO UDALA
LASARTE-ORIAKO ODOL-EMAILEEN ELKARTEA
Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es<mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>) erabiltzaileak (2023 mai. 30(a), ar. (16:33)):
Kaixo:
Aspalditik, tarteka berritzen zaidan zalantza bat. Hitz elkartu bat maiuskulaz hasita ematea egokitzen bada, bigarren osagaiak larriz ala xehez joan behar du?
Esango nuke elkarketarekin bi hitzak hitz bakarra izatera pasatzen direla. Hala bada, honela beharko luke, ezta?:
- Ez Dakit Nongo Natura-erreserba.
Eta logika hori bada, marratxo gabe ere, berdin ez al luke beharko?: Ez Dakit Nongo Natura erreserba. Bai, bitxia gertatzen da, baina...
Besterik da interpretatzea bi izen direla, elkarketa gorabehera, eta, beraz, honela jokatu behar dela ondorioztatzea: Ez Dakit Nongo Natura-Erreserba nahiz Ez Dakit Nongo Natura Erreserba.
Bila ibili naiz, baina ez dut argibiderik aurkitu.
Antzeko zerbait hemen, baina ez da kasu bera: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=71
EIMAren letra larriak erabiltzeko irizpideetan ere ez dut ezer aurkitu: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/letra_larriak.pdf
Ander Irizar
--
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/ELH_RGB_CLAIM.png]<https://www.elhuyar.eus/>
Alfontso Mujika Etxeberria
Hizkuntza eta Teknologia
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus> www.elhuyar.eus<https://www.elhuyar.eus/>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/bannerra2023.jpg]
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus<mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230601/6f95d64c/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago