[itzul] FW: El sorprendente motivo del parón de 20 minutos en el Pleno de las Juntas Generales de Álava (gaurko Diario de Noticais de Álava))

Urkia Galartza, Joseba joseba-urkia a bildua ivap.eus
Or, Eka 30, 11:14:00, CEST 2023



Hemendik: Urkia Galartza, Joseba
Bidaltze-data: 2023(e)ko ekaina 30, ostirala 09:34
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: RE: [itzul] El sorprendente motivo del parón de 20 minutos en el Pleno de las Juntas Generales de Álava (gaurko Diario de Noticais de Álava))

Egun on.

Atzo gertatutakoaren inguruabarren kronika laburra, ahal den neurrian.

Ahaldun nagusia aukeratzeko saioa zenez eta hautagaiek azalpenak emateko ordubeteko tartea izango zutela jakitun, asteartean idatzi nien EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemosekoei, ezer irakurri behar bazuten mesedez aldez aurretik pasatzeko eskatzeko (Batzar Nagusietako posta elektronikoetara). Hau da, bi egun lehenagotik bazuten eskaera, interpreteak egina, idatziz. Asteazkenean Podemosekoen erantzuna, idatziz: guk gaztelaniaz hitz egingo dugu. Behar al duzu?. Ez, lasai. Euskaratik gaztelaniarakoa egin behar dut nik. Asteazken eguerdian, beste biek erantzuten ez zutela ikusita, Batzar Nagusiei telefono-zenbakiak eskatu eta Bildu eta EAJko ordezkariekin hitz egitea lortu nuen; betiko azalpenak eman nizkien, eta betiko erantzunak: gertatzen ari gara oraindik, ahal badugu pasako dizugu arratsaldean (EH Bilduk). EAJk oraindik ez zutela, beste norbaitek zuela…

Nire telefono-zenbakia eta posta elektronikoa ere bazuten asteartetik. Asteazkenean arratsaldeko 20:00etan jaso nuen EHBildukoen testua, baina nik gaueko 23:00etan ikusi nuen. Eguneroko lanaz gainera, bestelako zereginak ere baditugu denok. Dena den, irakurtzeko aukera behintzat baneukan. Inprimatu ezin, baina irakurrita behintzat bai. Ostegun goizean, osoko bilkuraren egunean, 7:50ean Batzar Nagusietara iritsi, hango bati testua inprimitzeko eskatu, eta EH Bilduko testua paperean irakurri nuen (15 orri, euskaraz eta gaztelaniaz; euskaraz ez erdia baina puxka ederrak). Saioa 8:30etan zen hastekoa. Denbora gehiegi ere ez.

Egia esanda, EAJkoek testua ostegun goizean saioa hasi aurretik behintzat ekarriko zidatela pentsatu nuen, baina ez. Lehen hizlaria EHBildukoa zen. Hautagaiak esandakoa ahal bezain txukun interpretatu nuen. Horren atzetik EAJko hautagaia hasi zen, gaztelaniaz hasieran. Ni lasai, eta testurik ez; hala biheko jok. Halako batean norbait kabinara: 12 folio pasako testua, letra txikia, aurretik eta atzetik idatzitako orrietan, euskara eta gaztelania non hasi eta bukatzen den bereiztu gabe. Haserre-edo egiten hasi nintzaion, batzarkideren bat zelakoan, baina hark bitartekaria baino ez zela, niri pasatzeko esan ziotela…

Ez neukan ezer egiteko denborarik; hautagaiaren lehen euskarazko puska, gaztelaniazkoan tartekatua, interpretatu nuen, bigarrena ere bai. Hirugarrenean esaldi batean informazioa galdu nuela ohartu nintzen. Entzumena esaten ari zen horretan, begiak testuan esaldi hori non zegoen aurkitu nahian, eta gogoa bi egun lehenago idatziz egindako eskarian eta aurreko egunean telefonoz izandako elkarrizketan…

“…oraintxe bertan pasa didate testua eta ez dut interpretatzen jarraituko; ez dut izan prestatzeko denborarik”. Halako zerbait esan nuela uste dut.

Egia esanda, ez nuen uste izan saioa etengo zutenik. Kabinara norbait estu eta larri; ea zer gertatzen zen; ezin dela halakorik egin. Ea zenbat denbora behar nuen testua lantzeko. Bost minutu eskatu nizkion, hamar behar nituela berak telefonoz beste aldean zuenari. 20 bat minutuko etena izan omen zen.

Eta horrela goaz aurrera…

Joseba Urkia Galartza, IZOko interpretea.

(Batzuetan Arabako Batzar Nagusietara joateko eskatzen digute, bertakoak ezin duenetan, eta gustura joaten gara).

Ondo izan



Hemendik: Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>>
Bidaltze-data: 2023(e)ko ekaina 29, osteguna 20:01
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Gaia: Re: [itzul] El sorprendente motivo del parón de 20 minutos en el Pleno de las Juntas Generales de Álava (gaurko Diario de Noticais de Álava))


>behar bada arduradun batzuk konturatuko lirateke zerbitzuaren atzean pertsonak daudela, eta ez makinak.

Idoia, ez esan (idatzi) ozenegi hori, ea "arduradun batzuk" horiek konturatzen diren makinak ere hor daudela eta ez dituztela pertsonak behar :`(

Ni ez nago aipatu duzuen egoera horretan, baina erabat ados idatzi dituzuen argudioekin.

Izan ongi
Joxemari
2023/6/29 19:44(e)an, Idoia Noble igorleak idatzi zuen:
Zorionak eta eskerrik asko Arabako lankideei. Denok indar pixka bat egiten hasiko bagina, behar bada arduradun batzuk konturatuko lirateke zerbitzuaren atzean pertsonak daudela, eta ez makinak.

Besarkada bana.

Idoia 🌸
Enviado desde mi iPhone

El 29 jun 2023, a las 14:59, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com><mailto:allurritza a bildua gmail.com> escribió:

Koldo Bigurik dioenari gehitzen diot: idatzizko testuek  "besteak beste segmentu askoz luzeagoak eta lexiko espezializatuagoa eta gehienetan "garbiagoa" (edo "garbizaleagoa") erabiltzen dutelako", bai eta aditz-atzerakarga artifizialak eta ezinezkoak ere.

Hau idatzi du Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>) erabiltzaileak (2023 eka. 29(a), og. (14:52)):
Arrazoia du Mariok, eta, ez hori bakarrik, harrigarria eta negargarria dena da oraindik erakundeetan protokolo bat ez egotea interpretazio jarduna arautzeko: euskarazko interpreteak ezin du inola ere idatzitako testu baten irakurketatik tajuzko interpretazioa egin, testua prestatzeko astirik izan gabe edo, gutxienez, testua aurrean izan gabe. Nolanahi, interpretearen lanaren barruan sartzen da hori argi uztea erakundeen arduradunei legealdi hasiera bakoitzean, politikariek jakin dezaten interpretazioa ezinezkoa dela baldintza horiek bete gabe. Kontuan izan behar baita testu idatziak askoz ere zailagoak direla ahozko berbaldi arruntak baino, besteak beste segmentu askoz luzeagoak eta lexiko espezializatuagoa eta gehienetan "garbiagoa" (edo "garbizaleagoa") erabiltzen dutelako.

Koldo Biguri


En jueves, 29 de junio de 2023, 14:46:54 CEST, Mario Unamuno , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>> escribió:



    Hauxe argitaratu du, duela gutxi, Diario de Noticias de Álava egunkariak:


Corrían las 9.48 horas cuando, por sorpresa, la nueva presidenta de la mesa de las Juntas Generales de Álava, Irma Basterra, interrumpía el discurso de Ramiro González cuando al todavía candidato a la reelección como diputado general le restaban al menos 22 minutos en el estrado.

Nadie sabía el motivo, pero en ese momento varias personas han comenzado a concentrarse alrededor del puesto del traductor.

Según ha podido saber DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA, la persona encargada de la traducción se ha negado a continuar traduciendo el discurso de Ramiro González al no haber recibido de forma previa el texto que el candidato iba a leer desde el estrado.

A las 9.55 horas, Basterra ha anunciado un receso de diez minutos para tratar de solucionar el entuerto. Finalmente han sido 20 minutos de parón, puesto que el Pleno no se ha reanudado hasta las 10.09 horas.
     Gurean, Gasteizko Udalean, egoera hori oso-oso arrunta den aldetik ("sorprendente"tik ezer gutxi), zorionak eta, batez ere, ESKERRIK ASKO Arabako Batzar Nagusietako interpreteari, lan-baldintza duinak aldarrikatzeagatik!!!!    Bejondeizula!!!!!


                          Mario Unamuno





[Bidaltzaileak irudia kendu du. Logotipo Ayuntamiento                                      Vitoria-Gasteiz]<https://www.vitoria-gasteiz.org/>
Unamuno, Mario
Itzultzailea / Traductor
Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz Euskara Zerbitzua
Tel: work945 16 6477
traductores.14407 a bildua vitoria-gasteiz.org<mailto:traductores.14407 a bildua vitoria-gasteiz.org> | www.vitoria-gasteiz.org<http://www.vitoria-gasteiz.org/>
[Bidaltzaileak irudia kendu du. Logotipo Green Capital]<https://www.vitoria-gasteiz.org/>
________________________________
KONFIDENTZIALTASUNA

Komunikazio honen edukia eta honi erantsitako dokumentazio osoarena konfidentziala da eta adierazitako jasotzaileari beste inori ez dagokio.
Zeu jasotzaile ez bazina, jakinaraz iezaguzu, mesedez, eta eskatu nahi dizugu edukiaren berri inori ez esan eta mezua ezaba dezazula.

CONFIDENCIALIDAD

El contenido de esta comunicación, así como el de toda la documentación anexa, es confidencial y va dirigido únicamente al destinatario del mismo.
En el supuesto de que usted no fuera el destinatario, le solicitamos que nos lo indique y no comunique su contenido a terceros, procediendo a su destrucción.

CONFIDENCIALITY

The content of this communication and any attached information is confidential and exclusively for the use of the addressee.
If you are not the addressee, we ask you to notify to the sender and do not pass its content to another person, and please be sure you destroy it.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230630/306bbc21/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ~WRD000.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230630/306bbc21/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago