[itzul] ostean
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
As, Mar 14, 12:50:31, CET 2023
Atzo zalantzan egon nintzen, "zortziak ostean" esan edo idatzi ote litekeen.
Begiratu nuen Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta "heriotza ostean" adibidea
ematen du. Hortik ondoriozta ote daiteke "Gabonak ostean" "esaminak
ostean", hau da, absolutibo pluralean eman litekeela postposizio horretan
izena?
"Gabonen ostean" errazago ateratzen zaigula aipatu dugu lankideak eta biok.
Orotarikoan ez dago izena absolutibo pluralean daraman adibiderik.
Hala da?
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230314/aeee79a4/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago