[itzul] "Poesiaren Nazioarteko Eguna"

Fernando Rey fernando.rey a bildua unavarra.es
As, Mar 21, 12:19:26, CET 2023


Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko Eguna".

Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire ustez, Nazioarteko 
Emakumearen Eguna desegokia den bezala (Emakumearen Nazioarteko Eguna 
behar du, ezta?)

Fernando Rey


El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki Inurrieta escribió:
> Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.
> Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:
> Nazioarteko Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna, Poesiaren Mundu 
> Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...
> Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun hori 
> izendatzeko:
> Ingelesez, World Poetry Day
> Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie
> Alemanez, Welttag der Poesie
> Espainieraz, Día Mundial de la Poesía
> Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer deritzozue? 
> Adostuko al genuke izendatzeko modu bakarra?
>
> -- 
> Iñaki Iñurrieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230321/f15a0b89/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago