[itzul] Kontua galdu
Joxe Mari Berasategi
jxmbezu a bildua gmail.com
Ost, Mar 22, 12:04:48, CET 2023
Egun on, Jose Manuel
Niri iruditzen zait testuinguru horretan "zenbat aldiz" horren gainean
diharduela, eta, hala bada, ez diot eragozpenik ikusten "kontua galdu"
erabiltzeari.
Kontaketaz edo kontakizunaz ari bada, egokiago begitantzen zait "haria
galdu".
Ezertarako balio badizu...
Ondo-ondo bizi
Joxe Mari berasategi
Gasteiz
Hau idatzi du JOSE MANUEL LOPEZ (josemanuel.lopez a bildua ehu.eus) erabiltzaileak
(2023 mar. 22(a), az. (11:31)):
> Egun on:
> Esamolde arrunt samarra da, baina bat-batean zalantza piztu zait, egokia
> ote den, norainoko tradizioa duen, kalkoa den... Adibidez, honetan:
> -Zenbat aldiz esan du "nolabait" irakasleak?
> -Uf! Ez dakit. Kontua galdu dut!
> Esan nahi denari eutsita, "kontaketa" galdu edo antzeko zerbait eskatzen
> duela dirudi, baina...
> Eskerrik asko.
> Manu
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230322/34988621/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago