[itzul] Sostenibilización/ambientalización
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Mar 30, 15:50:29, CEST 2023
Arratsalde on, lagunok:
Bi termino horiek itzuli behar ditut, eta galduta nabil. Esanahiari
dagokionez, esparru batean (eskola-curriculumean, adibidez) iraunkortasun-
edo jasangarritasun-irizpideak (*sostenibilización*) eta
ingurumen-irizpideak (*ambientalización*) ezartzea izango litzateke,
gaingiroki azalduta. Erabili dituzue inoiz? Parafrasia erabiltzea da aukera
bat (*curriculumean iraunkortasun-/ingurumen-irizpideak ezartzea,
aplikatzea*), baina ba ote termino finkaturik?
Eskerrik asko,
Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230330/c6d8c50d/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago