[itzul] Sostenibilización/ambientalización

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Mar 30, 16:39:34, CEST 2023


EHUn <  *Iraunkortasuna curriculumean barneratzea* > erabili dute
erdal < *Sostenibilización
Curricular* > euskaratzeko (
https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/crue-cadep-grupo-sostenibilizacion-curricular).
Egokia da, eta, oraingoz, hori nahikoa izan daiteke, baina, terminoa modan
jartzen bada, noranahiko bihurtuko da, "jasangarritu" eta "jasangarritze"
ate-joka izango ditugu eta, beharbada, haien premia ere izango dugu
(Euskaltermen, adibidez, baditugu lehendik "xaflagarritu" eta
"xaflagarritze").

Bestalde, EHUren orri horretan bertan, < la *ambientalización *de la
comunidad universitaria > euskaratzeko, < unibertsitateko kideen
artean *ingurumenaren
aldeko jarrera *txertatzea> baliatu dute. Kasu horretan, pentsa genezake
nekezagoa izango dela "ingurumendu" aditza eratzea eta, handik,
"ingurumentze" aditz-izenera iristea, baina hor dabil dagoeneko (eta testu
zainduak dira):


*TEORÍA Y PRÁCTICA DE LA SOSTENIBILIDAD EN EL ...*

Oro har, ingurumentze hitzaren bidez honako hau. 76. IRAUNKORTASUNAREN
TEORIA ETA PRAKTIKA UNIBERTSITATEKO CURRICULUMEAN Disziplinarteko Mintegia.



*Gune Babestuetako Ingurumen-hezkuntzako II. Kongresua*

2014(e)ko mar. 18(a) — ... 1.100 ikaslek ikasten dute arrakasta eta onarpen
handiarekin. b) UPCko eskola eta sail bakoitzak barne *ingurumentze *plan
bat egin zuen, ...



*186900 UNESCO XII J. Urdaibai eusk*

b) UPCko eskola eta sail bakoitzak barne ingurumentze plan bat egin zuen,
ikasgaien edukien eta karrera amaierako proiektuen ingurumentzea barne
hartzen ..



*societecivile-paysbasque.com <http://societecivile-paysbasque.com>*

*https://societecivile-paysbasque.com
<https://societecivile-paysbasque.com> › Avis-synth*



*ingurumentze *» jarraiki bati aurre egiten dion presio sozialarekin...
Mutazio edo bilakaera hauek galdera berriak sortzen dituzte, eta iduri luke
erantzunak ...



*TEORÍA Y PRÁCTICA DE LA SOSTENIBILIDAD EN EL ...*

bertako jardueren *ingurumentzea *izan da. Oro har, ingurumentze hitzaren
bidez honako hau. 76. IRAUNKORTASUNAREN TEORIA ETA PRAKTIKA
UNIBERTSITATEKO ...

*Guia Bakeaz EUSK def - Alboan*

turazko ingurumentzea eta CO2 emisioak mu- rrizteko plana? Konpentsazio
boluntarioari dagokion diru- kopurua inberti al dezaket zuzenean klima-.



*Europako Batzordeak nabarmendu du, erosketa publiko ...*



2016(e)ko mai. 10(a) — Ihobe sozietate publikoak erakunde hornitzaileekin
egiten duen informazio-kontraste hori lagungarria izan da merkatua
ingurumentzeko, ...

Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2023 mar. 30(a), og. (15:51)):

> Arratsalde on, lagunok:
>
> Bi termino horiek itzuli behar ditut, eta galduta nabil. Esanahiari
> dagokionez, esparru batean (eskola-curriculumean, adibidez) iraunkortasun-
> edo jasangarritasun-irizpideak (*sostenibilización*) eta
> ingurumen-irizpideak (*ambientalización*) ezartzea izango litzateke,
> gaingiroki azalduta. Erabili dituzue inoiz? Parafrasia erabiltzea da aukera
> bat (*curriculumean iraunkortasun-/ingurumen-irizpideak ezartzea,
> aplikatzea*), baina ba ote termino finkaturik?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager 
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, 
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko 
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi 
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara 
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230330/b5ac4131/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago