[itzul] La proporción es de dos a tres
Leire
leirearano a bildua outlook.es
As, Maiatza 16, 10:09:48, CEST 2023
Hepa!
Kasu horretan ez da hori, ezta? Gorriak bi bosten eta urdinak hiru bosten izango lirateke, zatikitan ematekotan. Baina kasu honetan gorrien eta urdinen arteko proportzionaltasun-arrazoiaz ari dira; hau da, bi gorriko hiru urdin daudela. Zalantza da nola adierazi hori euskaraz zenbaki hutsez: "bi eta hiru", "biko hiru"...
Dena den, mila esker laguntzen saiatzeagatik. ;-)
leire
– – –
________________________________
Nork: Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net>
Bidaltze-data: 2023(e)ko maiatzakren 16(a), asteartea 09:11
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] La proporción es de dos a tres
Egun on Leire:
Zer iruditzen "bi heren" edo "bi hiruren" da? Azken finean, hala entzun eta irakurri dut nik beti matematiketan eta mezua ondo iristen dela iruditzen zait.
Ondo izan!
2023(e)ko maiatzaren 16(a) 09:07:24 (CEST)-(e)an, Leire <leirearano a bildua outlook.es>-(e)k hau idatzi zuen:
Egun on guztioi:
12 urteko gaztetxoek Matematika lantzeko ikasliburu batean goiko hori ageri zaigu. Proportzionaltasunaz ari dira, eta honela diote: "La proporción entre rojos y azules es de dos a tres" (2:3 litzatekeena).
Nola litzateke hori euskaraz zenbaki hutsetara ekarrita?
– "Gorrien eta urdinen arteko proportzioa bi eta hiru da" ???
– "... proportzioa biko hiru da" ???
– "... proportzioa bitik hiru da" ???
– ...
Eskerrik asko aldez aurretik!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230516/9833a441/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago