[itzul] Nube pasajera

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Lar, Aza 11, 14:53:04, CET 2023


Gogoan izan badagoela beste aukera guztiz zilegi bat, maizegi nahiko
oharkabean pasatzen dena: Euskaltzaindiaren 25. arauak, hitz-elkarteei
buruzkoak, “jarleku” moduko hitz-elkarteei (hots, aditz-oina gehi
substantiboa, hitz bakarrean) ematen dien oniritzia.

Horri heldurik, hauek ere aintzat hartzeko modukoak dira:

pasahodeiak
iraganodeiak (ados: aski identifikagaitza lehen begi-kolpean)
igarohodeiak

Oker ez banago, zilegi da, horrelako identifikazio-zailtasunak daudenean,
bi hitzetan idaztea:

iragan-hodeiak
igaro-hodeiak

Ea lagungarria zaizun.

Xabier Aristegieta


El El vie, 10 nov 2023 a las 19:04, idoitxu , ItzuL-en bidez <
itzul a bildua postaria.com> escribió:

> Kaixo
>
> Nola esango zenukete "nubes pasajeras"? Hodei igarokorrak?
>
> Mila esker
>
> Sent from Yahoo Mail on Android
> <https://mail.onelink.me/107872968?pid=nativeplacement&c=Global_Acquisition_YMktg_315_Internal_EmailSignature&af_sub1=Acquisition&af_sub2=Global_YMktg&af_sub3=&af_sub4=100000604&af_sub5=EmailSignature__Static_>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231111/e015994e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago