From allurritza a bildua gmail.com Mon Oct 9 12:35:45 2023 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Mon, 9 Oct 2023 12:35:45 +0200 Subject: [itzul] Movilidad Message-ID: Badakit borroka galdua izango dela. Baina, esan gabe behintzat, ez naiz geldituko. Toki guztietan, "movilidad"en euskarazko ordain gisa "mugikortasun" ikusten dut. Eta, nire ustez, gehiago bereizi beharko genuke. Egia da Euskaltzaindiaren Hiztegiak berak hiru adiera onartzen dizkiola "mugikor" adjektiboari: "Movilidad eléctrica", "movilidad ciudadana", "director/a de movilidad"... itzultzeko, nire ustez -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Mon Oct 9 12:40:47 2023 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Mon, 9 Oct 2023 12:40:47 +0200 Subject: [itzul] Aurrekoa osatzeko Message-ID: Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela, tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe. Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen dizkiola "mugikor" adjektiboari: 1.- Mugitzeko joera duena. 2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena. 3.- Telefono mugikorra Baina honakoetarako: Movilidad eléctrica Movilidad ciudadana Director/a de movilidad egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza, gauzak egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun bezala: Ikusmena Entzumena Ahalmena Bereizmena Horixe besterik ez. Xabier Aristegieta -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From trslbrr a bildua gmail.com Mon Oct 9 19:37:21 2023 From: trslbrr a bildua gmail.com (Aitor Salaberria) Date: Mon, 9 Oct 2023 19:37:21 +0200 Subject: [itzul] Aurrekoa osatzeko In-Reply-To: References: Message-ID: Kaixo, Xabier: Hor dago, baina, antza, ez da ia erabiltzen, zoritxarrez. Gehienez jota, zientzia arloan. Berreskuratu beharko! https://www.ehu.eus/etc/gordean?bila=mugimen https://www.mindomo.com/es/mindmap/mugimen-portaerak-haurtzaroan-eta-nerabezaroan-612439ae2c4807ff74b87e7b7dea42d7 Ongi izan, Aitor El lun., 9 oct. 2023 13:57, Xabier Aristegieta escribió: > Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela, > tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe. > > Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen > dizkiola "mugikor" adjektiboari: > > 1.- Mugitzeko joera duena. > 2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena. > 3.- Telefono mugikorra > > Baina honakoetarako: > > Movilidad eléctrica > Movilidad ciudadana > Director/a de movilidad > > egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza, gauzak > egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun bezala: > > Ikusmena > Entzumena > Ahalmena > Bereizmena > > Horixe besterik ez. > > Xabier Aristegieta > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Tue Oct 10 13:47:00 2023 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Tue, 10 Oct 2023 13:47:00 +0200 Subject: [itzul] Aurrekoa osatzeko In-Reply-To: References: Message-ID: Asko eskertzen dizut informazioa, Aitor, ez zaidalako inoiz suertatu "mugimen" hitzarekin topo egitea eta, zure ekarpenari esker, hitz horretan lehenago pentsatu duenik badagoela ikusten dudalako. Ea "mugimen"aren alderantz pixka bat onbideratzen dugun egoera! Ondo-ondo izan. Xabier Aristegieta Hau idatzi du Aitor Salaberria (trslbrr a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023 urr. 9(a), al. (19:37)): > Kaixo, Xabier: > > Hor dago, baina, antza, ez da ia erabiltzen, zoritxarrez. Gehienez jota, > zientzia arloan. Berreskuratu beharko! > > https://www.ehu.eus/etc/gordean?bila=mugimen > > > https://www.mindomo.com/es/mindmap/mugimen-portaerak-haurtzaroan-eta-nerabezaroan-612439ae2c4807ff74b87e7b7dea42d7 > > Ongi izan, > Aitor > > El lun., 9 oct. 2023 13:57, Xabier Aristegieta > escribió: > >> Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela, >> tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe. >> >> Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen >> dizkiola "mugikor" adjektiboari: >> >> 1.- Mugitzeko joera duena. >> 2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena. >> 3.- Telefono mugikorra >> >> Baina honakoetarako: >> >> Movilidad eléctrica >> Movilidad ciudadana >> Director/a de movilidad >> >> egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza, >> gauzak egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun >> bezala: >> >> Ikusmena >> Entzumena >> Ahalmena >> Bereizmena >> >> Horixe besterik ez. >> >> Xabier Aristegieta >> > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From josuzabaleta a bildua gmail.com Tue Oct 10 14:27:23 2023 From: josuzabaleta a bildua gmail.com (Jesus Zabaleta) Date: Tue, 10 Oct 2023 14:27:23 +0200 Subject: [itzul] Aurrekoa osatzeko In-Reply-To: References: Message-ID: Lukreziok ere badarabil "mugimen" hitza, X. Amurizak itzulita: "Eta irakatsi ondoren gauza guztien lehenkiak nolakoak eta zein forma ezberdinekoak diren eta nola hegatzen diren berez, mugimen eternalak eraginda, eta nola euretatik gauza guztiak sor daitezkeen, orain nire bertsoei gogoaren eta arimaren izaera argitzea dagokiela uste dut eta Akerontearen beldur amilgarri hura erauztea, zeinak giza bizitza barren-barrenetik asaldatzen duen, dena heriotzaren beltzean bilduz, eta inolako atsegin garden eta garbirik izaten uzten ez duen" El mar, 10 oct 2023 a las 14:12, Xabier Aristegieta () escribió: > Asko eskertzen dizut informazioa, Aitor, ez zaidalako inoiz suertatu > "mugimen" hitzarekin topo egitea eta, zure ekarpenari esker, hitz horretan > lehenago pentsatu duenik badagoela ikusten dudalako. > Ea "mugimen"aren alderantz pixka bat onbideratzen dugun egoera! > Ondo-ondo izan. > > Xabier Aristegieta > > Hau idatzi du Aitor Salaberria (trslbrr a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023 > urr. 9(a), al. (19:37)): > >> Kaixo, Xabier: >> >> Hor dago, baina, antza, ez da ia erabiltzen, zoritxarrez. Gehienez jota, >> zientzia arloan. Berreskuratu beharko! >> >> https://www.ehu.eus/etc/gordean?bila=mugimen >> >> >> https://www.mindomo.com/es/mindmap/mugimen-portaerak-haurtzaroan-eta-nerabezaroan-612439ae2c4807ff74b87e7b7dea42d7 >> >> Ongi izan, >> Aitor >> >> El lun., 9 oct. 2023 13:57, Xabier Aristegieta >> escribió: >> >>> Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela, >>> tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe. >>> >>> Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen >>> dizkiola "mugikor" adjektiboari: >>> >>> 1.- Mugitzeko joera duena. >>> 2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena. >>> 3.- Telefono mugikorra >>> >>> Baina honakoetarako: >>> >>> Movilidad eléctrica >>> Movilidad ciudadana >>> Director/a de movilidad >>> >>> egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza, >>> gauzak egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun >>> bezala: >>> >>> Ikusmena >>> Entzumena >>> Ahalmena >>> Bereizmena >>> >>> Horixe besterik ez. >>> >>> Xabier Aristegieta >>> >> -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Tue Oct 10 15:50:44 2023 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Tue, 10 Oct 2023 15:50:44 +0200 Subject: [itzul] Aurrekoa osatzeko In-Reply-To: References: Message-ID: Hara! Eskerrik asko zuri ere, Jesus! Xabier Aristegieta Jesus Zabaleta erabiltzaileak hau idatzi du (2023 urr. 10(a), ar. (14:27)): > Lukreziok ere badarabil "mugimen" hitza, X. Amurizak itzulita: "Eta > irakatsi ondoren gauza guztien lehenkiak nolakoak eta zein forma > ezberdinekoak diren eta nola hegatzen diren berez, mugimen eternalak > eraginda, eta nola euretatik gauza guztiak sor daitezkeen, orain nire > bertsoei gogoaren eta arimaren izaera argitzea dagokiela uste dut eta > Akerontearen beldur amilgarri hura erauztea, zeinak giza bizitza > barren-barrenetik asaldatzen duen, dena heriotzaren beltzean bilduz, eta > inolako atsegin garden eta garbirik izaten uzten ez duen" > > El mar, 10 oct 2023 a las 14:12, Xabier Aristegieta () > escribió: > >> Asko eskertzen dizut informazioa, Aitor, ez zaidalako inoiz suertatu >> "mugimen" hitzarekin topo egitea eta, zure ekarpenari esker, hitz horretan >> lehenago pentsatu duenik badagoela ikusten dudalako. >> Ea "mugimen"aren alderantz pixka bat onbideratzen dugun egoera! >> Ondo-ondo izan. >> >> Xabier Aristegieta >> >> Hau idatzi du Aitor Salaberria (trslbrr a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023 >> urr. 9(a), al. (19:37)): >> >>> Kaixo, Xabier: >>> >>> Hor dago, baina, antza, ez da ia erabiltzen, zoritxarrez. Gehienez jota, >>> zientzia arloan. Berreskuratu beharko! >>> >>> https://www.ehu.eus/etc/gordean?bila=mugimen >>> >>> >>> https://www.mindomo.com/es/mindmap/mugimen-portaerak-haurtzaroan-eta-nerabezaroan-612439ae2c4807ff74b87e7b7dea42d7 >>> >>> Ongi izan, >>> Aitor >>> >>> El lun., 9 oct. 2023 13:57, Xabier Aristegieta >>> escribió: >>> >>>> Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela, >>>> tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe. >>>> >>>> Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen >>>> dizkiola "mugikor" adjektiboari: >>>> >>>> 1.- Mugitzeko joera duena. >>>> 2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena. >>>> 3.- Telefono mugikorra >>>> >>>> Baina honakoetarako: >>>> >>>> Movilidad eléctrica >>>> Movilidad ciudadana >>>> Director/a de movilidad >>>> >>>> egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza, >>>> gauzak egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun >>>> bezala: >>>> >>>> Ikusmena >>>> Entzumena >>>> Ahalmena >>>> Bereizmena >>>> >>>> Horixe besterik ez. >>>> >>>> Xabier Aristegieta >>>> >>> -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Mon Oct 16 11:48:48 2023 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Mon, 16 Oct 2023 11:48:48 +0200 Subject: [itzul] Universidad Complutense Message-ID: Hori euskaraz nola eman? a) Bere horretan: "Universidad Complutensean lizentziatua" b) Hitz-ordena euskaratuz: "Complutense Unibertsitatean lizentziatua" c) Grafia bera ere euskaratuz: "Konplutentse Unibertsitatean lizentziatua" Nik ez daukat guztiz argi nola jokatu. Agian, b) aukerara joko nuke. Baina ez nago ziur. Xabier Aristegieta -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From iraianaiz a bildua hotmail.com Mon Oct 16 12:01:35 2023 From: iraianaiz a bildua hotmail.com (Iraia Amundarin Agirrain) Date: Mon, 16 Oct 2023 10:01:35 +0000 Subject: [itzul] Universidad Complutense In-Reply-To: References: Message-ID: Ba Wikipedia ere zure iritzi berekoa da, Xabier! ? https://eu.wikipedia.org/wiki/Madrilgo_Complutense_Unibertsitatea Iraia Amundarain Agirre ________________________________ Nork: Xabier Aristegieta Bidaltze-data: 2023(e)ko urriaren 16(a), astelehena 11:48 Nori: ItzuL Gaia: [itzul] Universidad Complutense Hori euskaraz nola eman? a) Bere horretan: "Universidad Complutensean lizentziatua" b) Hitz-ordena euskaratuz: "Complutense Unibertsitatean lizentziatua" c) Grafia bera ere euskaratuz: "Konplutentse Unibertsitatean lizentziatua" Nik ez daukat guztiz argi nola jokatu. Agian, b) aukerara joko nuke. Baina ez nago ziur. Xabier Aristegieta -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From a.mujika a bildua elhuyar.eus Mon Oct 16 13:24:44 2023 From: a.mujika a bildua elhuyar.eus (Alfontso Mujika Etxeberria) Date: Mon, 16 Oct 2023 13:24:44 +0200 Subject: [itzul] Universidad Complutense In-Reply-To: References: Message-ID: EHUk <* Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea* > erabiltzen du beren dokumentuetan, gutxienez 2005etik. Eta *Berria *egunkariak ere bai (estilo-liburuan). Hau idatzi du Iraia Amundarin Agirrain (iraianaiz a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2023 urr. 16(a), al. (12:01)): > Ba Wikipedia ere zure iritzi berekoa da, Xabier! ? > > https://eu.wikipedia.org/wiki/Madrilgo_Complutense_Unibertsitatea > > > Iraia Amundarain Agirre > ------------------------------ > *Nork:* Xabier Aristegieta > *Bidaltze-data:* 2023(e)ko urriaren 16(a), astelehena 11:48 > *Nori:* ItzuL > *Gaia:* [itzul] Universidad Complutense > > Hori euskaraz nola eman? > > a) Bere horretan: "Universidad Complutensean lizentziatua" > b) Hitz-ordena euskaratuz: "Complutense Unibertsitatean lizentziatua" > c) Grafia bera ere euskaratuz: "Konplutentse Unibertsitatean lizentziatua" > > Nik ez daukat guztiz argi nola jokatu. Agian, b) aukerara joko nuke. Baina > ez nago ziur. > > Xabier Aristegieta > -- *Alfontso Mujika Etxeberria* *Hizkuntza eta Teknologia* Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea 20170 Usurbil (Gipuzkoa) Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217 a.mujika a bildua elhuyar.eus | *www.elhuyar.eus* -- -- Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik. Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From itzuliz a bildua outlook.com Tue Oct 24 14:01:14 2023 From: itzuliz a bildua outlook.com (Itzuliz itzulpen zerbitzua) Date: Tue, 24 Oct 2023 14:01:14 +0200 Subject: [itzul] Parking Arbeltz Message-ID: Kaixo. Urbasa/Andia mendian dago. Nola beharko luke, "Arbelzko aparkalekua" ala "Arbeltzeko aparkalekua"? Mila esker, aurrez Joxemari -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From trslbrr a bildua gmail.com Tue Oct 24 14:24:34 2023 From: trslbrr a bildua gmail.com (Aitor Salaberria) Date: Tue, 24 Oct 2023 14:24:34 +0200 Subject: [itzul] Parking Arbeltz In-Reply-To: References: Message-ID: <30b1b1d1-e838-47b9-90bf-89cc3971434f@gmail.com> Kaixo, Joxemari: Hemen Euskaltzaindiak ematen dituen argibideak: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaIkusi&Itemid=206)=en&lang=en&kodea=71483&mota=lekuak Ongi izan, Aitor El 24/10/2023 a las 14:01, Itzuliz itzulpen zerbitzua escribió: > > Kaixo. Urbasa/Andia mendian dago. > > Nola beharko luke, "Arbelzko aparkalekua" ala "Arbeltzeko aparkalekua"? > > Mila esker, aurrez > > Joxemari > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From a.mujika a bildua elhuyar.eus Tue Oct 24 14:26:06 2023 From: a.mujika a bildua elhuyar.eus (Alfontso Mujika Etxeberria) Date: Tue, 24 Oct 2023 14:26:06 +0200 Subject: [itzul] Parking Arbeltz In-Reply-To: References: Message-ID: Bietara da egokia: Gasteizko zein Gasteizeko, Zarauzko zein Zarautzeko... Arbelzko zein Arbeltzeko Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com) erabiltzaileak (2023 urr. 24(a), ar. (14:01)): > Kaixo. Urbasa/Andia mendian dago. > > Nola beharko luke, "Arbelzko aparkalekua" ala "Arbeltzeko aparkalekua"? > > Mila esker, aurrez > > Joxemari > -- *Alfontso Mujika Etxeberria* *Hizkuntza eta Teknologia* Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea 20170 Usurbil (Gipuzkoa) Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217 a.mujika a bildua elhuyar.eus | *www.elhuyar.eus* -- -- Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik. Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From kbiguri a bildua yahoo.es Tue Oct 24 14:09:16 2023 From: kbiguri a bildua yahoo.es (kbiguri) Date: Tue, 24 Oct 2023 14:09:16 +0200 Subject: [itzul] Parking Arbeltz In-Reply-To: References: Message-ID: <50449990-7013-4103-9C75-E03DB40F4BED@yahoo.es> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: 3072px-Mapcarta.jpg Mota: image/png Tamaina: 257956 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : From itzuliz a bildua outlook.com Tue Oct 24 15:08:34 2023 From: itzuliz a bildua outlook.com (Itzuliz itzulpen zerbitzua) Date: Tue, 24 Oct 2023 15:08:34 +0200 Subject: [itzul] Parking Arbeltz In-Reply-To: References: Message-ID: Mila esker hiruoi Joxemari 2023/10/24 14:26(e)an, Alfontso Mujika Etxeberria igorleak idatzi zuen: > Bietara da egokia: Gasteizko zein Gasteizeko, Zarauzko zein > Zarautzeko... Arbelzko zein Arbeltzeko > > Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com) > erabiltzaileak (2023 urr. 24(a), ar. (14:01)): > > Kaixo. Urbasa/Andia mendian dago. > > Nola beharko luke, "Arbelzko aparkalekua" ala "Arbeltzeko > aparkalekua"? > > Mila esker, aurrez > > Joxemari > > > > -- > > > *Alfontso Mujika Etxeberria* > > *Hizkuntza eta Teknologia* > > > Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea > > 20170 Usurbil (Gipuzkoa) > > Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217 > > a.mujika a bildua elhuyar.eus | *www.elhuyar.eus* > > > > > > Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA > DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta > hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez > zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik. > Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko > honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, > aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen > kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu > edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi > aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian > adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara > datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es Tue Oct 24 15:40:18 2023 From: ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es (Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)) Date: Tue, 24 Oct 2023 13:40:18 +0000 Subject: [itzul] Parking Arbeltz (+Nafarroako toponimia ofizialaren bisorea) Message-ID: <9d90f9a3891048f78c423b2a19b1c498@navarra.es> Argazkiko hori (Arbeltzeko aldapa) esango nuke Ezkurran dagoela (https://tinyurl.com/ywnh42f4), eta ez Urbasan (https://tinyurl.com/yl6lfyna). Bitxikeria modura, Artzibarren eta Araitzen ere badira Arbeltz izeneko toki izenak. Bide batez, hona Nafarroako toponimia ofizialaren bisorea: https://administracionelectronica.navarra.es/toponimia/?lang=eu Hemen bideotutorialtxo bat: https://www.euskarabidea.es/euskara/euskara-nafarroan/toponimia-ofiziala Ander Irizar De: kbiguri , ItzuL-en bidez Enviado el: martes, 24 de octubre de 2023 14:09 Para: ItzuL CC: kbiguri Asunto: Re: [itzul] Parking Arbeltz [3072px-Mapcarta.jpg] Arbeltzeko Aldapa mapcarta.com Koldo Biguri Il giorno 24 ott 2023, alle ore 14:01, Itzuliz itzulpen zerbitzua > ha scritto: ? Kaixo. Urbasa/Andia mendian dago. Nola beharko luke, "Arbelzko aparkalekua" ala "Arbeltzeko aparkalekua"? Mila esker, aurrez Joxemari -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image002.jpg Mota: image/jpeg Tamaina: 10977 bytes Azalpena: image002.jpg URL : From martin-rezola a bildua ivap.eus Wed Oct 25 08:58:23 2023 From: martin-rezola a bildua ivap.eus (=?utf-8?B?UmV6b2xhIENsZW1lbnRlLCBNYXJ0w61u?=) Date: Wed, 25 Oct 2023 06:58:23 +0000 Subject: [itzul] Parking Arbeltz (+Nafarroako toponimia ofizialaren bisorea) In-Reply-To: <9d90f9a3891048f78c423b2a19b1c498@navarra.es> References: <9d90f9a3891048f78c423b2a19b1c498@navarra.es> Message-ID: Ze ona, bisore hori! Eskerrik asko, Ander. Martin From: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) Sent: Tuesday, October 24, 2023 3:40 PM To: ItzuL Subject: Re: [itzul] Parking Arbeltz (+Nafarroako toponimia ofizialaren bisorea) Argazkiko hori (Arbeltzeko aldapa) esango nuke Ezkurran dagoela (https://tinyurl.com/ywnh42f4), eta ez Urbasan (https://tinyurl.com/yl6lfyna). Bitxikeria modura, Artzibarren eta Araitzen ere badira Arbeltz izeneko toki izenak. Bide batez, hona Nafarroako toponimia ofizialaren bisorea: https://administracionelectronica.navarra.es/toponimia/?lang=eu Hemen bideotutorialtxo bat: https://www.euskarabidea.es/euskara/euskara-nafarroan/toponimia-ofiziala Ander Irizar De: kbiguri , ItzuL-en bidez > Enviado el: martes, 24 de octubre de 2023 14:09 Para: ItzuL > CC: kbiguri > Asunto: Re: [itzul] Parking Arbeltz [cid:image001.jpg a bildua 01DA0721.67DA83E0] Arbeltzeko Aldapa mapcarta.com Koldo Biguri Il giorno 24 ott 2023, alle ore 14:01, Itzuliz itzulpen zerbitzua > ha scritto: ? Kaixo. Urbasa/Andia mendian dago. Nola beharko luke, "Arbelzko aparkalekua" ala "Arbeltzeko aparkalekua"? Mila esker, aurrez Joxemari -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image001.jpg Mota: image/jpeg Tamaina: 10977 bytes Azalpena: image001.jpg URL : From itzuliz a bildua outlook.com Wed Oct 25 10:13:31 2023 From: itzuliz a bildua outlook.com (Itzuliz itzulpen zerbitzua) Date: Wed, 25 Oct 2023 10:13:31 +0200 Subject: [itzul] Parking Arbeltz (+Nafarroako toponimia ofizialaren bisorea) In-Reply-To: <9d90f9a3891048f78c423b2a19b1c498@navarra.es> References: <9d90f9a3891048f78c423b2a19b1c498@navarra.es> Message-ID: Kaixo, Ander. Ez nekien ziur non zen 'Arbeltz' hori eta horregatik jarri nuen Urbasa/Andia. Bigarren horretan omen: Badirudi beste lekuetan ere badela. Mila esker Joxemari 2023/10/24 15:40(e)an, Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) igorleak idatzi zuen: > > Argazkiko hori (Arbeltzeko aldapa) esango nuke Ezkurran dagoela > (https://tinyurl.com/ywnh42f4 ), eta ez > Urbasan (https://tinyurl.com/yl6lfyna). > > Bitxikeria modura, Artzibarren eta Araitzen ere badira Arbeltz izeneko > toki izenak. > > Bide batez, hona Nafarroako toponimia ofizialaren bisorea: > https://administracionelectronica.navarra.es/toponimia/?lang=eu > > Hemen bideotutorialtxo bat: > https://www.euskarabidea.es/euskara/euskara-nafarroan/toponimia-ofiziala > > Ander Irizar > > *De:*kbiguri , ItzuL-en bidez > *Enviado el:* martes, 24 de octubre de 2023 14:09 > *Para:* ItzuL > *CC:* kbiguri > *Asunto:* Re: [itzul] Parking Arbeltz > > 3072px-Mapcarta.jpg > > *Arbeltzeko Aldapa * > > *mapcarta.com * > > Koldo Biguri > > > > Il giorno 24 ott 2023, alle ore 14:01, Itzuliz itzulpen zerbitzua > ha scritto: > > ? > > Kaixo. Urbasa/Andia mendian dago. > > Nola beharko luke, "Arbelzko aparkalekua" ala "Arbeltzeko > aparkalekua"? > > Mila esker, aurrez > > Joxemari > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: 2tjpqNVjgmz0dnXn.png Mota: image/png Tamaina: 162493 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image002.jpg Mota: image/jpeg Tamaina: 10977 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : From mila a bildua eizie.eus Fri Oct 27 10:15:14 2023 From: mila a bildua eizie.eus (EIZIE Mila) Date: Fri, 27 Oct 2023 10:15:14 +0200 Subject: [itzul] =?utf-8?q?=C2=ABNola_erabili_corpusak_modu_eraginkorrago?= =?utf-8?q?_batean=C2=BB_ikastaroa=2C_Iru=C3=B1ean?= Message-ID: <612DA9F9-8D51-4EC6-A545-587306BC423A@eizie.eus> Euskarazko corpus nagusiak aurkeztuko ditugu bi saiootan (Ereduzko Prosa Gaur , Egungo Testuen Corpusa , Elhuyarren Dabilena , Zientzia eta Teknologiaren Corpusa , Zuzenbide Corpusa ), eta bakoitzaren bilaketa-aukerak eta trikimailuak arakatuko ditugu, corpus bakoitzari ahalik eta etekin handiena atera nahian. Irakaslea: Isabel Etxeberria Ramirez Noiz: 2023ko azaroaren 20an eta 23an Ordu-kopurua: guztira, 4 ordu Ordutegia: 09:30 - 11:30 Non: Iruñean, Euskaltzaindiaren egoitzan Informazio gehiago eta izen ematea, hemen. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From nestor.atxikallende a bildua bizkaia.eus Fri Oct 27 10:55:15 2023 From: nestor.atxikallende a bildua bizkaia.eus (ATXIKALLENDE BILBAO, Nestor) Date: Fri, 27 Oct 2023 08:55:15 +0000 Subject: [itzul] =?utf-8?q?=C2=ABNola_erabili_corpusak_modu_eraginkorrago?= =?utf-8?q?_batean=C2=BB_ikastaroa=2C_Iru=C3=B1ean?= In-Reply-To: <612DA9F9-8D51-4EC6-A545-587306BC423A@eizie.eus> References: <612DA9F9-8D51-4EC6-A545-587306BC423A@eizie.eus> Message-ID: Egun on, Mila: Etxe barrukoek ezin dute joan egun horretan, lanez lepo baikabiltza. Badago aukerarik saio bera beste hiriburu (bizkaitarrago edo ez) batean errepikatzeko? Eskerrik asko. Nestor De: EIZIE Mila Enviado el: viernes, 27 de octubre de 2023 10:15 Para: ItzuL Asunto: [itzul] «Nola erabili corpusak modu eraginkorrago batean» ikastaroa, Iruñean Euskarazko corpus nagusiak aurkeztuko ditugu bi saiootan (Ereduzko Prosa Gaur, Egungo Testuen Corpusa, Elhuyarren Dabilena, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, Zuzenbide Corpusa), eta bakoitzaren bilaketa-aukerak eta trikimailuak arakatuko ditugu, corpus bakoitzari ahalik eta etekin handiena atera nahian. Irakaslea: Isabel Etxeberria Ramirez Noiz: 2023ko azaroaren 20an eta 23an Ordu-kopurua: guztira, 4 ordu Ordutegia: 09:30 - 11:30 Non: Iruñean, Euskaltzaindiaren egoitzan Informazio gehiago eta izen ematea, hemen. LEGEZKO ABISUA.- Mezu elektroniko honetako informazioa jasotzaile gisa ageri den(ar) entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari erantsitako fitxategietako informazioa isilpean eduki behar da edota jabetza intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago. Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik hitzartu ezean. Errakuntzaren bat dela-eta mezu hau jasotzen baduzu, bertan jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren bidaltzaileari, mesedez (lantik a bildua bizkaia.eus) eta gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati bat. AVISO LEGAL - La información contenida en este correo electrónico es para el uso exclusivo de la/s persona/s mencionadas como destinataria/s. Este correo electrónico y los archivos adjuntos, en su caso, contienen información confidencial y/o protegida legalmente por leyes de propiedad intelectual o por otras leyes. Este mensaje no constituye ningún compromiso por parte de la persona remitente, salvo que exista expreso pacto en contrario, previo y por escrito entre la persona destinataria y la remitente. Si usted no es la persona destinataria designada y recibe este mensaje por error, por favor, notifíquelo a la persona remitente con la mayor brevedad posible a la siguiente dirección:(lantik a bildua bizkaia.eus) y proceda inmediatamente a su total destrucción. Así mismo, le informamos de que no debe, directa o indirectamente, usar, distribuir, reproducir, imprimir o copiar, total o parcialmente este mensaje si no es la persona destinataria designada. DISCLAIMER - The information contained in this email is for the exclusive use of the person(s) mentioned as addressee(s). This email and the attached files, where appropriate, contain confidential information and/or information legally protected by intellectual property laws or other laws. This message does not constitute any commitment on the part of the sender, except where there exists prior express agreement to the contrary in writing between the addressee and the sender. If you are not the designated addressee and receive this message by mistake, please notify the sender as soon as possible at the following address (lantik a bildua bizkaia.eus) and then delete it immediately. We also inform you that you may not use, distribute, print or copy this message, either directly or indirectly or totally or partially, if you are not the designated addressee. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From antton a bildua urretxindorra.eus Fri Oct 27 12:19:19 2023 From: antton a bildua urretxindorra.eus (Antton Irusta) Date: Fri, 27 Oct 2023 12:19:19 +0200 Subject: [itzul] =?utf-8?q?=C2=ABNola_erabili_corpusak_modu_eraginkorrago?= =?utf-8?q?_batean=C2=BB_ikastaroa=2C_Iru=C3=B1ean?= In-Reply-To: <612DA9F9-8D51-4EC6-A545-587306BC423A@eizie.eus> References: <612DA9F9-8D51-4EC6-A545-587306BC423A@eizie.eus> Message-ID: Eguerdi on, lagunok: Bilbon inoiz gai honen inguruan saioren bat egingo bazenute, jakinarazi, mesedez. Eskerrik asko. ANTTON IRUSTA El vie, 27 oct 2023 a las 10:15, EIZIE Mila () escribió: > Euskarazko corpus nagusiak aurkeztuko ditugu bi saiootan (Ereduzko Prosa > Gaur , Egungo > Testuen Corpusa , Elhuyarren Dabilena > , Zientzia eta Teknologiaren Corpusa > , Zuzenbide Corpusa > ), eta bakoitzaren bilaketa-aukerak > eta trikimailuak arakatuko ditugu, corpus bakoitzari ahalik eta etekin > handiena atera nahian. > > *Irakaslea:* Isabel Etxeberria Ramirez > > > *Noiz:* 2023ko azaroaren 20an eta 23an > > *Ordu-kopurua:* guztira, 4 ordu > > *Ordutegia:* 09:30 - 11:30 > > *Non:* Iruñean, Euskaltzaindiaren egoitzan > > Informazio gehiago eta izen ematea, *hemen.* > > -- *Mezu hau adierazitako pertsonentzat da. URRETXINDORRA IKASTOLAri buruzko isilpeko informazio legala edo pertsonala izan dezake. Nahiz eta mezua oker transmititu, ez zaio konfidentzialtasunari uko egiten. Mezua irakurtzen duena hartzailea edo aipatu pertsonari entregatzeaz arduratzen dena ez bada, mesedez, berehala jakinarazi eta bidali jatorrizko mezua adierazitako helbidera. Berariaz debekatuta dago jakinarazpen honen edozein kopia egitea edo hori banatzea.*** Este mensaje va dirigido a la(s) persona(s) indicada(s). Puede contener información confidencial de carácter legal o personal de URRETXINDORRA IKASTOLA. La transmisión errónea del presente mensaje en ningún momento supone renuncia a su confidencialidad. Si el lector del mensaje no es el destinatario indicado, o el encargado de su entrega a dicha persona, por favor, notifíquelo inmediatamente y remita el mensaje original a la dirección indicada. Cualquier copia o distribución de esta comunicación queda estrictamente prohibida. Mezu hau inprimatu aurretik, mesedez, beharrezkoa den pentsa ezazu. Ingurumena zaindu dezagun. /_Por favor, antes de imprimir este mensaje, asegúrate de que es necesario. Ayudemos a cuidar el medio ambiente._ -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Mon Oct 30 15:32:43 2023 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Mon, 30 Oct 2023 15:32:43 +0100 Subject: [itzul] Batzordea talde horietako kide "banaK" osatua da Message-ID: Behin baino gehiagotan sortzen zait zalantza hori: -NA atzizkiari kasu-markarik jar ote dakioke? Eskerrik asko. Xabier Aristegieta -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From inaki.luzuriaga a bildua gmail.com Mon Oct 30 16:09:07 2023 From: inaki.luzuriaga a bildua gmail.com (=?UTF-8?Q?I=C3=B1aki_Lopez_de_Luzuriaga?=) Date: Mon, 30 Oct 2023 16:09:07 +0100 Subject: [itzul] Batzordea talde horietako kide "banaK" osatua da In-Reply-To: References: Message-ID: Egun on, Xabier: Orotariko Euskal Hiztegian , baietz. Gainera, kasu bat du, gutxienez, ergatiboan: "Kolorez beltzak izana gatik heiek ere ama banak, / bertzek bezala sofriturikan, mundu huntarat emanak." -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Mon Oct 30 16:41:45 2023 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Mon, 30 Oct 2023 16:41:45 +0100 Subject: [itzul] Batzordea talde horietako kide "banaK" osatua da In-Reply-To: References: Message-ID: Ene, egia da! Eskerrik asko, Iñaki. Eta pozten naiz erantzuna baiezkoa izateaz! Xabier Aristegieta Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023 urr. 30(a), al. (16:09)): > Egun on, Xabier: > > Orotariko Euskal Hiztegian > , > baietz. Gainera, kasu bat du, gutxienez, ergatiboan: > > "Kolorez beltzak izana gatik heiek ere ama banak, / bertzek bezala > sofriturikan, mundu huntarat emanak." > > > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From josuzabaleta a bildua gmail.com Mon Oct 30 20:12:08 2023 From: josuzabaleta a bildua gmail.com (Jesus Zabaleta) Date: Mon, 30 Oct 2023 20:12:08 +0100 Subject: [itzul] Batzordea talde horietako kide "banaK" osatua da In-Reply-To: References: Message-ID: Adibide batzuk: Ibaia igaro zutenean Josuek agindu zuen, amabi Tribuetako gizon banak Apaizen o?etatik arri gogor bana artu, eta jendea zegoan aldera eraman zitzatela (Lardizabal - TESTAMENTU ZARREKO KONDAIRA) Egur banak epai bi dituan ezkero, / bana dute zotzean aldiz epaitzeko (Orixe - EUSKALDUnak) Aiek eta gu izkuntza banaren jabe gera (Akesolo - Idazlan guztiak) Elizaren maldan gelditu ginen, edateko eta ogi puska banaren jateko (Itxaro Borda - BIZI NIZANO MUNDUAN) Ahantziak ziren geroztik Madrilat biltzen ziren andreak, gorthean zigarrotto banaren erretzeko, arratsean Bordelerat ere zioazenak, komedia eta bertze josteta agerietarat! (Hiribarren - Eskaraz egia) eldu, eldu, alaba, / makilla banari, / ederrak emateko / mozkor txar oneri (Azkarate, Ramos - Galtzaundi eta beste bertso asko) Erretinako hartzaile bakoitza nerbio-zelula banari lotuta dago sinapsi deitzen den errele baten bidez (Aumont, Jacques - Irudia) Eta beste adibide asko, idazle zeharren eta ez hain zaharren idatzietatik hartuak. El lun, 30 oct 2023 a las 17:06, Xabier Aristegieta () escribió: > Ene, egia da! > Eskerrik asko, Iñaki. > Eta pozten naiz erantzuna baiezkoa izateaz! > > Xabier Aristegieta > > Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com) > erabiltzaileak (2023 urr. 30(a), al. (16:09)): > >> Egun on, Xabier: >> >> Orotariko Euskal Hiztegian >> , >> baietz. Gainera, kasu bat du, gutxienez, ergatiboan: >> >> "Kolorez beltzak izana gatik heiek ere ama banak, / bertzek bezala >> sofriturikan, mundu huntarat emanak." >> >> >> -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Tue Oct 31 09:51:22 2023 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Tue, 31 Oct 2023 09:51:22 +0100 Subject: [itzul] Batzordea talde horietako kide "banaK" osatua da In-Reply-To: References: Message-ID: Primeran! Eskerrik asko zuri ere, Jesus/Josu!!!!! Hau idatzi du Jesus Zabaleta (josuzabaleta a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023 urr. 30(a), al. (20:12)): > Adibide batzuk: > Ibaia igaro zutenean Josuek agindu zuen, amabi Tribuetako gizon banak > Apaizen o?etatik arri gogor bana artu, eta jendea zegoan aldera eraman > zitzatela (Lardizabal - TESTAMENTU ZARREKO KONDAIRA) > > Egur banak epai bi dituan ezkero, / bana dute zotzean aldiz epaitzeko > (Orixe - EUSKALDUnak) > > Aiek eta gu izkuntza banaren jabe gera (Akesolo - Idazlan guztiak) > > Elizaren maldan gelditu ginen, edateko eta ogi puska banaren jateko > (Itxaro Borda - BIZI NIZANO MUNDUAN) > > Ahantziak ziren geroztik Madrilat biltzen ziren andreak, gorthean > zigarrotto banaren erretzeko, arratsean Bordelerat ere zioazenak, komedia > eta bertze josteta agerietarat! (Hiribarren - Eskaraz egia) > > eldu, eldu, alaba, / makilla banari, / ederrak emateko / mozkor txar oneri > (Azkarate, Ramos - Galtzaundi eta beste bertso asko) > > Erretinako hartzaile bakoitza nerbio-zelula banari lotuta dago sinapsi > deitzen den errele baten bidez (Aumont, Jacques - Irudia) > > Eta beste adibide asko, idazle zeharren eta ez hain zaharren idatzietatik > hartuak. > > El lun, 30 oct 2023 a las 17:06, Xabier Aristegieta () > escribió: > >> Ene, egia da! >> Eskerrik asko, Iñaki. >> Eta pozten naiz erantzuna baiezkoa izateaz! >> >> Xabier Aristegieta >> >> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com) >> erabiltzaileak (2023 urr. 30(a), al. (16:09)): >> >>> Egun on, Xabier: >>> >>> Orotariko Euskal Hiztegian >>> , >>> baietz. Gainera, kasu bat du, gutxienez, ergatiboan: >>> >>> "Kolorez beltzak izana gatik heiek ere ama banak, / bertzek bezala >>> sofriturikan, mundu huntarat emanak." >>> >>> >>> -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From mila a bildua eizie.eus Tue Oct 31 11:04:05 2023 From: mila a bildua eizie.eus (EIZIE Mila) Date: Tue, 31 Oct 2023 11:04:05 +0100 Subject: [itzul] 'Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak' solasaldia, Errenterian Message-ID: <7ED5112A-6278-4A66-9884-D2B2CC2584B4@eizie.eus> Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak solasaldia antolatu du EIZIEk. Itzultzaileon lana oro har ikusezina izaten da, baina ikus-entzunezkoen itzultzaileena beste alor batzuetakoa baino ezezagunagoa da beharbada. Filmak eta telesailak itzultzen dituzula esan eta sarri galdetzen dizute: «Hara! Eta zer aktore bikoizten duzu?». Solasaldi honetan, ikus-entzunezkoen itzulpengintzak barne hartzen dituen diziplinez arituko gara. Halaber, itzultzaileen lanaren nondik norakoak ere jorratuko ditugu: lan-baldintzak, helburuak eta borrokak, euskarazko ikus-entzunezkoen egoera? Parte-hartzaileak: Ane Garmendia, Maider Lizoain eta Ion Zubizarreta. Eguna: 2023ko azaroak 15 Ordua: 18:00 - 19:30 Lekua: Lekuona Fabrika, Errenteria Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da (aurrerago jarriko dugu esteka webgunean). -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: