[itzul] Aurrekoa osatzeko
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Urr 10, 15:50:44, CEST 2023
Hara! Eskerrik asko zuri ere, Jesus!
Xabier Aristegieta
Jesus Zabaleta <josuzabaleta a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2023
urr. 10(a), ar. (14:27)):
> Lukreziok ere badarabil "mugimen" hitza, X. Amurizak itzulita: "Eta
> irakatsi ondoren gauza guztien lehenkiak nolakoak eta zein forma
> ezberdinekoak diren eta nola hegatzen diren berez, mugimen eternalak
> eraginda, eta nola euretatik gauza guztiak sor daitezkeen, orain nire
> bertsoei gogoaren eta arimaren izaera argitzea dagokiela uste dut eta
> Akerontearen beldur amilgarri hura erauztea, zeinak giza bizitza
> barren-barrenetik asaldatzen duen, dena heriotzaren beltzean bilduz, eta
> inolako atsegin garden eta garbirik izaten uzten ez duen"
>
> El mar, 10 oct 2023 a las 14:12, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Asko eskertzen dizut informazioa, Aitor, ez zaidalako inoiz suertatu
>> "mugimen" hitzarekin topo egitea eta, zure ekarpenari esker, hitz horretan
>> lehenago pentsatu duenik badagoela ikusten dudalako.
>> Ea "mugimen"aren alderantz pixka bat onbideratzen dugun egoera!
>> Ondo-ondo izan.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Aitor Salaberria (trslbrr a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2023
>> urr. 9(a), al. (19:37)):
>>
>>> Kaixo, Xabier:
>>>
>>> Hor dago, baina, antza, ez da ia erabiltzen, zoritxarrez. Gehienez jota,
>>> zientzia arloan. Berreskuratu beharko!
>>>
>>> https://www.ehu.eus/etc/gordean?bila=mugimen
>>>
>>>
>>> https://www.mindomo.com/es/mindmap/mugimen-portaerak-haurtzaroan-eta-nerabezaroan-612439ae2c4807ff74b87e7b7dea42d7
>>>
>>> Ongi izan,
>>> Aitor
>>>
>>> El lun., 9 oct. 2023 13:57, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>>> escribió:
>>>
>>>> Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela,
>>>> tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe.
>>>>
>>>> Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen
>>>> dizkiola "mugikor" adjektiboari:
>>>>
>>>> 1.- Mugitzeko joera duena.
>>>> 2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena.
>>>> 3.- Telefono mugikorra
>>>>
>>>> Baina honakoetarako:
>>>>
>>>> Movilidad eléctrica
>>>> Movilidad ciudadana
>>>> Director/a de movilidad
>>>>
>>>> egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza,
>>>> gauzak egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun
>>>> bezala:
>>>>
>>>> Ikusmena
>>>> Entzumena
>>>> Ahalmena
>>>> Bereizmena
>>>>
>>>> Horixe besterik ez.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20231010/12fbaf99/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago