[itzul] Nafarroako Gobernuaren kontratazio beharrak nola beteko diren hurrengo hilabeteetan

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
As, Api 23, 09:32:52, CEST 2024


Kaixo:
Nafarroako Gobernuak, hurrengo hilabeteetan, Euskarabideko Itzulpen Atalean sortzen diren kontratazio beharrak enplegu zerbitzuaren bidez beteko ditu. Erkidego bakoitzak bere enplegu zerbitzua badu ere, izena ematean (bai lana aurkitzeko, bai lana hobetzeko) adieraz omen daiteke prest zaudela zeure erkidegoan ez ezik beste erkidego batean ere lan egiteko.
Baldintzak hauek dira:

-          Enplegu zerbitzuan izena emanda egotea (Nafarroako Lansaren edo EAEko Lanbiden), bai lana aurkitzeko edo bai lana hobetzeko.

-          Adierazia izatea itzultzaile nahiz itzultzaile-interprete aritzeko prest zaudela.

-          Edozein gradu edo lizentzia izatea.

-          Euskarako C1 titulua izatea (titulua, eta ez ikasketak euskaraz egiteagatik EAEn baliagarria den ziurtagiria).
Beste ohar batzuk:

-          Izangaien ordena ezartzeko, kontuan hartzen da izangaiek zenbat denbora daramaten izena emanda enplegu zerbitzuan.

-          Ezohiko bidea da hau, egonkortzeko prozesuak irauten duen bitartean erabiltzen ahalko duguna.
Denen jakinerako.
Ander Irizar Apaolaza
Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria / Director del Servicio de Recursos Lingüísticos
Euskarabidea
airizara a bildua navarra.es<mailto:airizara a bildua navarra.es>
848 42 67 79 / 619 45 29 20

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240423/acb51de8/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago