[itzul] Blas de Oteroren poema batzuk euskaraz
Ane Lopez
anelpzdz a bildua gmail.com
As, Urt 9, 17:56:39, CET 2024
Kaixo:
Blas de Oterori buruzko erakusketan baten kartelak itzuli behar ditu,
erakusketako elementuen izenburuetan eta deskribapenetan Oteroren eta beste
olerkigile batzuen poemen izenburuak/bertsoak erabiltzen dira.
Ikusi dut 2020an Blas de Oteroren poemen antologia elebidun bat argitaratu
zela, Gerardo Markuletak itzulia, eta liburu horretan –edo besteren batean–
olerki zati hauek dauden jakin nahiko nuke, eta nola dauden itzulita:
*Muy lejos poematik*
"ciudad donde las almas son de barro y el barro embarra todas las estrellas"
"que sostiene mi mirada"
"sentido a mis pasos sobre la tierra"
*Madrid, divinamente poematik*
"Madrid, divinamente suenas"
*Ancia liburuko El tiempo poematik: *
"apuntalar las ruinas"
*Pido la paz y la palabra liburutik:*
"Con la inmensa mayoría"
*Hojas de Madrid en la galerna liburutik*
Hojas de Madrid
*Ez dakit zer poematatik/idazkitatik:*
"vender hasta la última silla"
"una revolución en castellano"
Beste olerki batzuk hemen aurkitu ditut, zorionez:
http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/74687.pdf
Bestalde, ba al daki inork Jaime Gil de Biedma-ren "*Paris, postal del
cielo*" euskaraturik dagoen (agian Bertzerenak antologian?) Eta Unamunoren "*El
mundo entero es un Bilbao más grande*"?
Mila esker aldez aurretik,
Ane
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240109/aa1a4481/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago