[itzul] "Honako legea"
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Eka 20, 12:15:17, CEST 2024
Normala da IVAPek bere itzulpenetarako gomendioak ematea eta estilo bat
ezartzea. Estilo horren barruan, kataforak emateko molde bat hobetsi du.
Estilo horretan, okertzat jo du < *honako (+ izena) + mugatzailea* >
egitura, eta < *honako+izena+erakuslea* > erabili beharra ezarri du.
Irizpide zuhurra dirudi, hori baita, alde handiz, erabilera nagusia eta
errotuen dagoena (*Euskararen Gramatika* obran bertan, hirurehun eta
gehiago aldiz ageri da *honako*, eta badakigu obra hori korala dela, hau
da, ez dela esku bakar batek idatzia. Obra horretan *honako + erakuslea*
[edo plural hurbila, horrelakoak oso gutxi badira ere] moldekoak dira
agerraldien % 91 eta % 9 baino ez dira erakuslerik gabekoak.
Euskaltzaindiak berak, Jagoneten, hau dio:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=182
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Lexikoa: *honako *(*honako erabakiekin / honako erabakiokin / honako
erabaki hauekin*)
Egoki egina al dago adibideokin egin dugun *zuzen/oker* sailkapena?
honako erabakiekin (oker?)
honako erabakiokin (zuzen)
honako erabaki hauekin (zuzen)
Hirugarren graduko erakusletik datorren artikulua, -*a*, aspaldi gailendu
zitzaien gainerakoei, eta gogorregia da *honako erabakiekin* oker dagoela
esatea. Besterik da beste egitura batzuk ere badirela esatea (hor ageri
diren biak, esaterako) edo *honako*rekin askotan lehen graduko erakuslea
erabiltzen dela esatea (*honako… hau*). Beste hitz batzuetan esanda, *honako
erabaki hauekin* hobets daiteke, lehena okerra dela esan gabe.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
*Euskara Batuaren Eskuliburua*k ere, antzera:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1715&task=bilaketa&lang=eu&id=1228
*---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------*
*(...)*
*Plural hurbila eta erreferentzia kataforikoak* *(→ eranskinak/glosarioa*
(katafora)*)*
<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=pdf&Itemid=1161&atala=eranskinak&orria=9>.
Zalantza sor daiteke zein artikulu (*-o-* ala *-e-*) ote den egokiagoa
*honako* erakuslea erabiliz gero, adibide hauen gisakoetan*:* *honako
erabakiEkin* / *honako erabakiOkin* / *honako erabaki hauekin*.
Lehenengo adibidea zuzena bada ere, bigarrenaren eta hirugarrenaren alde
egiten dute estilo-liburuek: h*onako erabaki hauekin / honako erabakiokin*.
*---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------*
Beraz, IVAPek estilo-gomendio gisa erakuslerik gabeko moldea okertzat
jotzea egokia iruditzen zait. Estilo-gomendioa denez, uste dut nahikoa dela
"okerra" idaztea eta ez dela beharrezkoa "erabat" jartzea.
Hau idatzi du Ibarrako udala, Itzultzailea (itzultzailea a bildua ibarra.eus)
erabiltzaileak (2024 eka. 20(a), og. (11:15)):
> Bai, ni ere erabat konforme.
>
>
>
> *De:* Dionisio Amundarain [mailto:itsasondo9 a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* jueves, 20 de junio de 2024 10:36
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* Re: [itzul] "Honako legea"
>
>
>
> Honakoa / Honako hau: Ez dut azalpen zientifikorik; soil-soilk, belarriak
> ematen didana. Niretzat beti "honako hau" da zuzena eta egokia. DIONISIO
> AMUNDARAIN
>
>
>
> El mié, 19 jun 2024 a las 17:32, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
> IVAPek argitaratu berri duen "Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak.
> Erabakiak eta gomendioak" dokumentuan, ezin bipilago esaten da ezen, zentzu
> kataforikoa adierazteko, "erabat okerra" dela *honako (+ izena) +
> mugatzailea *egitura. Eskaintzen dituen adibide hauetakoa, alegia:
>
>
>
> **(...) Errege Dekretua, (...), honako errege-dekretua aldatzen duena*
>
> **Gorte Nagusiek honako legea onetsi dutela eta nik berretsi egiten
> dudala.*
>
>
>
> Halaber esaten da ezen, "honako" erabiliz gero, izenaren ondoren
> "hau/hauek" erakuslea behar dela nahitaez erabili. Alegia, goiko
> adibideetan "honako errege-dekretu hau" eta "honako lege hau" erabili
> beharko zirela.
>
>
>
> Gaitzespen horrek txundituta utzi nau.
>
>
>
> Batetik, ez dudalako ikusten gramatikako zer arrazoik debekatzen duen
> "honako" den izenlagun horrek zeri lagun egitea eta jarraian
> mugatzailearekin doan izen bati. Beraz, ez dirudi gaitzespenaren arrazoia
> gramatikala denik.
>
>
>
> Bestetik, *honako+izena+mugatzailea *egituraren erabilera
> *honako+izena+erakuslea *egiturarena bezain ugaria ez izateak ez diolako
> ezer kentzen egituraren zuzentasunari. Bidenabar esanda: nahi duenak
> Googlen bilaketa egin dezake, esate baterako "honakoa"ri
> esan/erantzun/entzun/ikusi... aditzak gehituta (*honakoa esan*, *honakoa
> entzun*, eta abar) eta emaitza polit askoak aurki ditzake.
>
>
>
> Eta Euskaltzaindiak? Zer dio "honako esaldia"ren tankerakoez?
>
>
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian "honako" begiratuta, ikus zer dioen bigarren
> adieran:
>
>
>
> 2 adj. Hau, hemengo hau. (Dagokion izen sintagmaren ezkerrean ezartzen da,
> artikuluak edo erakusle batek, gehienetan *hau*-k, mugatzen duela
> sintagma).
>
>
>
> Irakurri duzue, ezta? "*ARTIKULU *edo erakusle batek, *gehienetan hau*-k
> [azken zertzelada hori ez du inork zalantzan jartzen], mugatzen duela
> sintagma"
>
>
>
> Halaber, bururatu zait Euskaltzaindiaren "Euskararen Gramatika"n "honakoa"
> edo "honako + izena + mugatzailea" zenbat aldiz agertzen den bilatzea.
> Erantzuna: bederatzi aldiz. Nork eta Euskaltzaindiak zertaz eta Euskararen
> Gramatikaz idatzitako obra goren horretan.
>
>
>
> Hori guztia horrela, IVAPeko lan horren arduradunei jendaurrean egiten
> diedan galdera da: zertan oinarritu zarete aipatu egitura "erabat okerra"
> dela esateko?
>
>
>
> Esker mila.
>
>
--
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
--
--
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager
baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan,
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu,
haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko
araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi
goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240620/7d83d426/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago