[itzul] Ligero de Caballería
Iñaki Lopez de Luzuriaga
inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Ost, Mar 27, 22:13:36, CET 2024
Hara! Barka bioi nahasketa. Artilleria da, ez *caballería*, mezuaren gaian
jarri dudan ez bezala. Hala Anaren nola Alfontsoren ereduak onak
direlakoan. Kontua da... zein izango litzateke antzeko kidego militarren
(erregimentu) hitz ordena "ohikoena"? Elhuyarrek hau eskaintzen:
*infanteria-erregimentu* <https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/erregimentu>
eta, hala izanez gero, Anaren haritik jarriko nuke. Dena den, hirugarren
elementua sartuz (infanteria astuna/arina), beharbada, Alfontsoren eredua
lehenestea hobe?
Googlek ez du emaitzarik eskaintzen "infanteria-erregimentu arina" bilatuz
gero, ezta "infanteria arineko erregimentua" bilatuz gero ere. Beraz,
nahiko zabalik, antza. Goraintzi
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Hau idatzi du Ana Martin (ana a bildua emun.eus) erabiltzaileak (2024 mar. 27(a),
az. (21:26)):
> Kaixo:
> Birudi *regimiento *ligero de artillería dela...
> Bada, 9. zalditeria/artilleria (erregimentu) arin?
>
> Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2024 mar. 27(a), az. (15:34)):
>
>> Arratsalde on denoi:
>>
>> Badut armadako atal hori testuinguru honetan: "Todos ellos pertenecían al
>> 9º Ligero de Artillería y estaban destinados en el Cuartel Palafox de
>> Zaragoza". Ez dut "Ligero" horretarako itzulpenik aurkitu, eta ez nago
>> seguru ere haren esanahiaz. Itzuli egiten da?
>>
>> Iñaki Lopez de Luzuriaga
>>
>
>
> --
>
>
>
>
>
> [image: alt_text]
>
>
> [image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus/>
> Ana Martin Urmeneta
> Itzultzailea
>
> 943 711 847 | ana a bildua emun.com
>
> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
> 20500 Arrasate
> www.emun.eus
>
> [image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
> YOUTUBE] <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
> ------------------------------
> LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>
> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240327/b2bd4df9/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago