[itzul] Minaberri itzulpen-beka sortu du EIZIEk
EIZIE Elkartea
eizie a bildua eizie.eus
Ast, Maiatza 2, 09:26:46, CEST 2024
EIZIEk Minaberri itzulpen-beka sortu du, gazte-literatura euskaratzeko, mentoretza baten bitartez.
Iruņeko Udalarekin lankidetzan, Txalaparta argitaletxearen eta Cedroren laguntzaz.
Itzultzaile hasiberriei begira sortu da itzulpen-beka, eta bekaren hartzailea mentoretza baten bidez trebatuko da itzulpengintzan.
Txalaparta argitaletxeak argitaratuko ditu itzulpenak.
Zabalik da lehen deialdia <https://eizie.eus/eu/argitalpenak/minaberri_beka>.
Aurten, Laurie Halse Andersonen Speak lana izango da itzulgaia.
Gehiago, EIZIEren albistegian <https://eizie.eus/eu/albisteak/eizie-elkarteak-minaberri-beka-sortu-du>.
Egun on!
----
EIZIE
eizie a bildua eizie.eus
943 277 111
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240502/25d27009/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: PastedGraphic-2.tiff
Mota: image/tiff
Tamaina: 11294 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240502/25d27009/attachment-0001.tiff>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago