[itzul] Cava de puros
Aitor Salaberria
aitor a bildua trasala.com
Ast, Aza 7, 11:13:42, CET 2024
Kaixo, Joxemari:
Nik ere ez dut ordainik aurkitu, beraz, bi gara, baina, aurkitu ezean,
eman egin behar. Bat edo bi ematekotan, betiere, arrazoipean,
"puru-kamera" edo "puru-ganbera" emango nuke.
RAEra jo dut, eta "cava" hitzak, bigarren adieran, sinonimotzat "cámara"
duela ikusi dut: https://dle.rae.es/cava
4. f. Ven. cámara frigorífica. <https://dle.rae.es/?id=6twACet#L8NWyqF>
Sin.:
* cámara.
Ez nago ziur euskarazko "koba" hitzak, adibidez, zentzu bera jasoa duen,
hau da, jadanik definiturik dauden "hotz-kamera" eta "hotz-ganbera"
(https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app3/eu/ac36aEuskaltermWar/publiko/fitxa?param=1204565&locale=eu)
hitzetan "kamera" eta "ganbera" hitzek duten berbera, baina, zentzu osoa
izango luke, kobazuloak edo zuloak baitziren lehengo hozkailuak.
Ekarpena lagungarria delakoan.
Izan ongi,
*Aitor Salaberria*
Skype <https://join.skype.com/invite/IfYKToYNYByb> | ProZ
<https://www.proz.com/profile/3637600> | LinkedIn
<https://www.linkedin.com/in/aitor-salaberria-11b06027b>
UTC +01:00
El 06/11/2024 a las 22:09, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua escribió:
> Irudi bat bidali dut, baina ez da ikusten. Hauxe da Interneten topatu
> dudan azalpena:
>
> Una cava de puros es un *humidor de gran tamaño que permite almacenar
> una enorme cantidad de cigarros*. Por ello, hace falta un espacio
> grande para tener una cava. Además de conservar cigarros, las cavas
> son espacios elegantes y que ofrecen mucha visibilidad de los cigarros
> que en ellas se guardan.
>
> Joxemari
>
> Sent with Spark <https://sparkmailapp.com/source?from=signature>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20241107/1921d2cd/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago