[itzul] Servitizar
koldo morales
koldom5 a bildua gmail.com
Ast, Ira 5, 12:06:32, CEST 2024
Kaixo, orain dela urte pare bat horren inguruko kontsulta bat egin
nien UZEIkoei. Ez dut uste arazorik dagoenik hona ekartzeko. Ea
azalpena baliagarria zaizun.
servitización
Kontzeptu berri xamarra dugu, eta euskarak ez du bere lexikotik
sortutako formarik osatu oraingoz hori izendatzeko. Mailegua bere
horretan hartuko genuke, beraz: serbitizazio (ikusirik inguruko beste
hizkuntzak ere bide horretatik doazela fr servitisation/servicisation
/servicification en servitization/servicification ca
servitització,....)
Eztabaida liteke hasierako txistukariak S edo Z izan behar duen
(“zerbitzu” denez forma tradizionala eta arautua, eta ez “serbitzu”),
baina zalantzazkoa dirudi gaur egun mailegatzen den hitz bati
antzinako lege fonetikoa aplikatzea (“bake” forma tradizionalaren
ondoan “pazifismo” dugun bezala). Nolabaiteko hibrido ez-zuzena izango
litzateke, hartaz, “zerbitizazio” (besterik da “zerbitzu” edo
“zerbitzatu” euskal hitzetik abiatuta forma berri bat eratorriko
bagenu).
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago