[itzul] Zalantza
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Ira 6, 22:54:52, CEST 2024
Ez dakit zergatik gauza hauek hainbestetan planteatzen ditugun esakeretako
batek ezinbestean gaizki egon behar izango balu bezala…
Bi moduak guztiz egokiak iruditzen zaizkit niri.
Ezer esatekotan, infinitiboaren erabilerari pittin bat
“agintzaileago”-kutsua hartzen diot.
Xabier Aristegieta
Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com> erabiltzaileak hau idatzi
du (2024 ira. 6(a), or. (22:45)):
> Gau on.
>
> Erabat zalantzak hartuta nago.
>
> Aktetan eta bestelakoetan, gai-zerrenda garatzen hasten garenean,
> honelakoak ageri dira
>
> 1.- Aurrekoo akta irakurri eta onartzea
> 2.- Datorren urteko aurrekontua eztabaidatu eta onartzea
>
> Niri behintzat naturalago ateratzen zaizkit "irakurri eta onartu",
> "eztabaidatu eta onartu".
>
> Gero zerrenda batean...
>
> Realizar proyectos sostenibles
> Proponer materiales naturales
> Selecionar metodos... (nik zer dakit zer)
>
> Horiek zer dira -tzea ala -tu (niri azken horiek ateratzen zaizkit)
>
> Betiere, horiek helburu ez badira.
>
> Enpin...
>
> Joxemari
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240906/e1c0ff55/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago