[itzul] boluminoso

Alfontso Mujika Etxeberria mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com
Or, Mar 7, 11:24:31, CET 2025


*Euskaltzaindiaren Hiztegia*n ez da boluminoso ageri.
Euskaltermen ere ez.
Gaztelania-euskara hiztegietan ere ez.
Euskal prentsan ere ez.
Corpusetan ikusten da ez dela erabiltzen eta ez dela erabili: Dabilena (0
agerraldi), Lexikoaren Behatokia (0 agerraldi), ETC (agerraldi bat); XX.
mendeko corpus estatistikoa: (0 agerraldi); EPG (0 agerraldi).
Googlen ikusten da euskarazko erabilera hutsaren hurrengoa dela.
Hiztegi elebidunek beste ordain batzuk ematen dituzte.

Badirudi garbi dagoela euskaldunok hitz hori gabe moldatzen garela. Esango
nuke hitz horren beharra edo ezinbestekotasuna inork aldezten badu haren
aldeko argudio sendoak eman beharko lituzkeela; hori ez dugun bitartean,
esango nuke ez dela egokia kartel batean jartzeko.

El vie, 7 mar 2025 a las 8:59, Ibarrako udala, Itzultzailea
(<itzultzailea a bildua ibarra.eus>) escribió:

>
>
>
>
> Egun on:
>
>
>
> “Boluminoso” hitza onar daiteke kartel batean jartzeko ala “Tamaina
> handiko” jarri behako genuke?
>
> Milesker.
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250307/40da4cea/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago