[itzul] «Puntuazioa: testuak antolatzeko giltza» ikastaroa (Donostia)

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Ost, Mar 19, 13:48:27, CET 2025


Helburuak: Lehen-lehenik, puntuazioaren garrantziaz ohartarazi nahi da; alegia, puntuazio txukuna erabiltzea ez dela luxua edo maisukeria, edozein testugilek irakurleari zor dion gutxieneko ahalegina baizik. Hori garbi dagoela, irakaskuntza formalak zoritxarrez oso alde batera utzia duen puntuazio-trebakuntza oinarrizkoa ematea (edo osatzea) dugu eginkizun zehatza. Jakina, oinarriok landuz testu egokiagoak eta irakurgarriagoak idazteko gaitzea da azken xedea.
Irakaslea: Juan Garzia <https://nordanor.eus/norda?id=32&tmp=1742385187514>
Non eta noiz: Donostian (Euskaltzaindian), 2025eko apirilaren 8tik 10era (3 saio)

Iraupena: 9 ordu

Ordutegia: 16:00 – 19:00

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2025/puntuazioa-testuak-antolatzeko-giltza-ikastaroa-2025>. 

EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250319/42c1df0e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago