[itzul] «Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza» errezitaldia, Iruñean

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Ost, Mar 26, 09:48:48, CET 2025


Aurten, EIZIEren eguna bihurtu nahi izan du elkarteak urteroko batzar nagusia, eta batzarrak berezkoak dituen eginkizunen ondoren, festa-giroan jarraituko dute Euskaldunon Biltokira hurbiltzen diren bazkideek.

Ekitaldi kultural bat ere antolatu dute, publikoari irekia. Errezitaldi musikatu bat izango da bileraren ostean eta bazkalaurretik, eta gonbidatua da hurbildu nahi duen oro.

«Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza» emanaldian, Mohammed el-Kurd poeta palestinarraren poema itzuliak izango ditugu entzungai. Eider Beobide itzultzaileak errezitatuko ditu poemok, Xalba Ramirezen eta Peru Galbeteren musikaz lagundurik. 


Bazkariaren bueltan jarraituko dute bazkideek kontu-kontari (hori ez da irekia).

Eguna: 2025eko martxoak 29
Tokia: Iruñea, Euskaldunon Biltoki elkartea <https://ebiltoki.eus/non-gaude/> (Txantrea)
Ordua: 13:00 - 14:00
Ekar itzazue zuen lagunak ere!


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250326/302634fe/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIEeguna2025BN2.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 29367 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250326/302634fe/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago