[itzul] "Erauzgailu"

FERNANDO REY ESCALERA freyesca a bildua gmail.com
Ast, Mar 27, 18:08:53, CET 2025


Ni ez naiz harritzen batere. Orain hiztegian -gailu dira gehienak. Zuk
emandako adibidearen modukoetan ere (erauzi aditzetik eratorria), -gailu
dago hauetan ere: bereizgailu, arnasgailu, hesgailu, ikusgailu, ikuzgailu,
irakurgailu, iratzargailu, itzalgailu, itzalgailu, nahasgailu, pizgailu,
puzgailu.
-kailu bakarrak hauek dira: euskailu, izozkailu, lokailu eta zorrozkailu.
Ongi izan, Xabier.

El jue, 27 mar 2025, 17:45, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
escribió:

> Inork ba al daki zer irizpideren arabera jasotzen den Euskaltzaindiaren
> Hiztegian "erauzgailu" forma, eta ez (nik behintzat espero izango nuen
> bezala) "erauzkailu"?
>
> Eskerrik asko.
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250327/503f37d2/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago