[itzul] Erlojugintzaren inguruko hiztegirik bai, dibulgazio-libururik, antzekorik....?
Mario Unamuno
munamuno7 a bildua gmail.com
Ost, Aza 5, 15:46:17, CET 2025
Kaixoi lankideok, egun on:
Erloju monumentalei buruzko testu tekniko samar bat dugu esku artean,
eta premia dezentekoa gainera.
Tartean termino hauek agertzen dira, besteak beste:
tren de la marcha elevado
escape de áncora con reposo
escape de áncora con retroceso
estructura de jaula
ruedas imperiales en línea
trenes de rodaje
Interneten euskarazko informazio bila ibili gara, baina apenas!
Zestoako zenbait erlojuri buruzko informazioa aurkitu dugu, lagungarria,
baina apur hori besterik ez.
Termino horien esangura aurkitzen dugu gaztelaniaz, baina euskal
ordainak ez, edo nekez.
Zuetako inork ba ote daki non aurkitu horien berri?
Eskerrik asko aldez aurretik.
Mario Unamuno
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251105/2a2bcfc8/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago