[itzul] Euskaltzaindian < BILERA IREKIA adimen artifizialari buruz, URRIAK 17 (17:00)

EIZIE elkartea eizie a bildua eizie.eus
Ost, Urr 15, 18:31:51, CEST 2025


Arratsalde on!
Piztu du interes pixka bat gaiak, eta, azkenean, Euskaltzaindiaren egoitzan izango da bilera, egun eta ordu berean. 
Helbidea: Almortza Kalea, 6, 20018 Donostia, Gipuzkoa
Mapan: https://maps.app.goo.gl/AamQPcsdShni65kh9 <https://maps.app.goo.gl/AamQPcsdShni65kh9>

Ondo-ondo ibili,

-----
EIZIE
eizie a bildua eizie.eus <mailto:eizie a bildua eizie.eus>
943 277 111



Adimen artifiziala eta itzulpengintza
Gogoeta saioa - 2025eko urriak 17 

Adimen Artifizialaren inguruko kontuak iristen zaizkigu EIZIEra handik eta hemendik: beste elkarte eta foro batzuetan sortzen diren eztabaidak, hartu diren erabakiak eta posizionamenduak, adierazpenetarako atxikimendu-eskeak, formakuntza-proposamenak... Eta elkartean nahiko galduta gabiltza (guztiok bezala, bestalde). Horregatik, gaiaren inguruan gogoeta egiten hasteko baliabideren bat abiaraztea pentsatu dugu. 

Hala, bilera ireki bat egitea erabaki dugu, gaian interesa izan dezakeen edonorentzat. Bilera horretan, parte-hartzaileek konpartituko dute zer aukera, erronka, aldaketa, arrisku, kezka ikusten duten ekar dezakeela edo ekartzen ari dela dagoeneko AA itzulpengintzari eta interpretazioari lotuta. Eta ateratakoaren arabera, beharra ikusiz gero, etorkizunerako pausoren bat pentsa genezake: dela trebakuntzari begira, dela itzultzaileen eta interpreteen lan-baldintzak babesteko neurri-proposamenen bat, edo sor litekeena. 

Elkarrekin pentsatzen hastea da asmoa, eta informazioa eta ezagutza trukatzea. Bileran esaten dugunaren berri jaso eta barne txosten bat prestatuko dugu.

Gaia nola edo hala ezagutzen duten edo horretaz gogoeta egiten hasi diren pertsona batzuk gonbidatu ditugu parte hartzera, eta zeuk edo zeure ingurukoren batek parte hartu nahiko balu, zabalik ditu ateak.

NOIZ: 2025eko urriaren 17an  |  17:00 - 19:00.

NON: Donostian, EIZIEren egoitzan (Zemoria, 25) > Euskaltzaindiaren egoitzan

Etortzekoa bazara, eman izena hemen <https://forms.gle/yurDkJsALvUkVrwf6>, urriaren 13a baino lehen. 

Mila esker,

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251015/ce129deb/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago