[itzul] socioeducativo
Alfontso Mujika Etxeberria
mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com
Ast, Uzt 2, 13:45:52, CEST 2026
Erabili ezinik ez dut ikusten. Egia da *sozio-* kultur erroa ez dugula
erabili ohi euskal oinarri bati lotua, baina beste batzuk arazorik gabe
sortu ditugu (*elektrohigadura, ekozerga, bioerregai, autoikaskuntza,
aerosorgailu, eurohiri, farmakozaintza, fotokazetaritza, geoingeniaritza,
heteroarau, hidrodisolbagarri*...). Eta Googlen ikusten da
*soziohezkuntza *erabili
dela (marratxorekin erabili da batzuetan, baina lotuta behar du,
zalantzarik gabe).
Eta *soziohezkuntzazko *litzateke adjektiboa, inoiz behar izanez gero (ez
"arlo socioeducativo" terminoa euskaratzeko, baina bai, beharbada, < esku
hartze soziohezkuntzazkoa eta psikosoziala > gisako konplexuetan).
El jue, 2 jul 2026 a las 13:07, Ana Martin , ItzuL-en bidez (<
itzul a bildua postaria.com>) escribió:
> Egun on:
> Sozioekonomia eta soziolinguistika dauden bezala, arlo *socioeducativoa *aipatzeko
> *soziohezkuntza* arloa erabiliko zenukete?
>
> Bai, "gizarte eta hezkuntza arloa" izan daiteke, baina forma labur eta
> operatiboago bat nahi nuen...
> Eskerrik asko
>
>
> --
>
>
>
>
>
> [image: alt_text]
>
>
> [image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus/>
> Ana Martin Urmeneta
> Itzultzailea
>
> 943 711 847 | ana a bildua emun.com
>
> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
> 20500 Arrasate
> www.emun.eus
>
> [image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
> <https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
> YOUTUBE] <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
> ------------------------------
> LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>
>
> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260702/5bcb8884/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago