From jaulis62 a bildua gmail.com Fri May 8 08:54:21 2026 From: jaulis62 a bildua gmail.com (Juan Luis Zabala) Date: Fri, 8 May 2026 08:54:21 +0200 Subject: [itzul] gidoietako aditz formak Message-ID: Zalantza bat daukat aspalditik, ea argitzerik badagoen. Gidoi bat euskaraz idaztean edo euskarara itzultzean, kontaketa egiteko zer aditz-forma erabitzen da, erabli behar da edo erabiltzen duzue? Nik orain artean lehena erabili izan dut (burutugabea), baina beste bi aukera ere ikusi ditut: 1) indikatibo burutugabea: Anek atea danbateko batez ixten du atea. 2) indikatibo burutua: Anek atea danbateko batez itxi du atea. 3) geroaldia: Anek atea danbateko batez itxiko du atea. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Fri May 8 09:58:44 2026 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Fri, 8 May 2026 09:58:44 +0200 Subject: [itzul] gidoietako aditz formak In-Reply-To: References: Message-ID: Momentu horretan egiten ari dena edo egiten duena azaltzen ari bazara, ez dakit zergatik erabili beharko zenukeen lehenaldia edo geroaldia: orainaldia dagokio. Xabier Aristegieta Hau idatzi du Juan Luis Zabala (jaulis62 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2026 mai. 8(a), or. (08:54)): > Zalantza bat daukat aspalditik, ea argitzerik badagoen. > Gidoi bat euskaraz idaztean edo euskarara itzultzean, kontaketa egiteko > zer aditz-forma erabitzen da, erabli behar da edo erabiltzen duzue? > > Nik orain artean lehena erabili izan dut (burutugabea), baina beste bi > aukera ere ikusi ditut: > > 1) indikatibo burutugabea: Anek atea danbateko batez ixten du atea. > 2) indikatibo burutua: Anek atea danbateko batez itxi du atea. > 3) geroaldia: Anek atea danbateko batez itxiko du atea. > > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From larrinaga_asier a bildua eitb.eus Fri May 8 10:30:56 2026 From: larrinaga_asier a bildua eitb.eus (LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER) Date: Fri, 8 May 2026 08:30:56 +0000 Subject: [itzul] Phishing Alert! [[KANPOKO MEZUA] gidoietako aditz formak] In-Reply-To: References: Message-ID: [EITB] Gidoietako akotazioei buruz ari zara, Juan Luis? Normalean, geroaldian ematen dira: «MAITANEk goitik behera begiratuko dio outfita, baina oso azkar. NAROAk segituan erreakzionatuko du eta hitza hartuko LILI ohar ez dadin gertatzen ari denaz». Egoeraren deskribapenean, "ari" eta orainaldi puntukaria ager daitezke. «XABIER leihotik begira dago nola LURrek motoa aparkatzen duen, motxila hartzen, etab. Atzetik hurbilduko zaio IDOIA kafe kikara batekin». Gertaera, txiste, pasadizo eta bestelakoen kontaketa, berriz, orainaldi burutuan edo burutugabean egin daiteke. Horretaz, UZTARO aldizkarian aritu nintzen. https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3840 Niri neuri, burutua oso gustagarri egiten zait. Hona zelan joan den ONCEren azken kuñetako bat. «Aspaldiko lagun min bat topatu duzu, eta besarkada bat eman behar diozunean... eklipse bat hasi da. Eta zer egin dezakezu? Izan ere, laguna ez duzu aspaldi ikusi, baina eklipse bat ez duzu inoiz ikusi. Ez ikusiarena egin eta eklipseari begira jarriko zara? Baina berak, ikusi zaitu. Zerura begira besarkatuko duzu? Baina... agian, lepoak ez dizu emango». Hau da gaztelerazko bertsioa. «Justo cuando te encuentras a tu mejor amigo de hace años. En el momento que le vas a dar un abrazo... empieza un eclipse. Y claro, ¿qué haces? Porque a él hace mucho tiempo que no lo ves, pero un eclipse nunca lo has visto, ¿te haces el loco y miras el eclipse? pero ya te ha visto ¿le abrazas mirando al cielo? Pero... claro, no sé si te da el cuello». Asier Larrinaga Larrazabal DATUAK BABESTEKO INFORMAZIOA. Mezu hori konfidentziala da, eta aurreikusitako hartzailearentzat bakarrik. Akatsen bat dela-eta jaso baduzu, mesedez, ezabatu zure sistematik berehala eta jakinarazi igorleari, eta ez kopiatu edo zabaldu haren edukia. EITBk bere datu pertsonalak tratatzen ditu komunikazio honen helburua eta kontaktuak kudeatzeko, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluan jasotako interes legitimoan oinarrituta. Datuen tratamenduari buruzko eskubideak baliatzeko, gure kontaktuen pribatutasun-politika kontsulta dezakezu, hemen zehaztuta: https://www.eitb.eus/eu/pribatutasun-ataria/ eta/edo https://www.eitbtaldea.eus/pribatutasun.php INFORMACION EN PROTECCIÓN DE DATOS. Este mensaje es confidencial y solo para el destinatario previsto. Si lo ha recibido por error, rogamos lo elimine de su sistema de inmediato y notifique al remitente, absteniéndose de copiar o divulgar su contenido. EITB trata sus datos personales para gestionar la finalidad de esta comunicación y los contactos en base al interés legítimo contemplado en el artículo 6.1.f) del Reglamento General Europeo de Protección de Datos. Puede ejercer sus derechos relativos al tratamiento de datos consultando nuestra política de privacidad de contactos detallada en https://www.eitb.eus/es/portal-privacidad y/o en https://www.eitbtaldea.eus/es/privacidad.php [https://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] [https://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From MEtxebarria a bildua araba.eus Fri May 8 12:05:42 2026 From: MEtxebarria a bildua araba.eus (Etxebarria Arana, Mikel) Date: Fri, 8 May 2026 10:05:42 +0000 Subject: [itzul] KAN/EXT: gidoietako aditz formak In-Reply-To: References: Message-ID: Kontatzailea bera non jartzen den horren arabera kontatu behar; baina, txisteak, pasadizoak, xelebrekeriak eta abar euskaraz kontatzeko zure bigarren aukera erabili ohi dugu. Hemendik: Juan Luis Zabala Bidaltze-data: viernes, 08 de mayo de 2026 8:54 Hona: ItzuL Gaia: KAN/EXT:[itzul] gidoietako aditz formak Kanpoko mezu elektronikoa: kontuz ibili estekekin eta fitxategi erantsiekin. Correo externo: extrema las precauciones en los enlaces y archivos adjuntos que pudiera contener Zalantza bat daukat aspalditik, ea argitzerik badagoen. Gidoi bat euskaraz idaztean edo euskarara itzultzean, kontaketa egiteko zer aditz-forma erabitzen da, erabli behar da edo erabiltzen duzue? Nik orain artean lehena erabili izan dut (burutugabea), baina beste bi aukera ere ikusi ditut: 1) indikatibo burutugabea: Anek atea danbateko batez ixten du atea. 2) indikatibo burutua: Anek atea danbateko batez itxi du atea. 3) geroaldia: Anek atea danbateko batez itxiko du atea. ________________________________ Konfidentzialtasuna: Jakinarazpen honen edukia eta eduki lezakeen dokumentazio guztia konfidentzialak dira eta jakinarazpenaren hartzailearentzat baino ez dira. Hartzailea ez bazara, eskatzen dizugu igorleari jakinarazteko eta haren edukia berehala ezabatu eta hirugarren pertsonei ez zabaltzeko. Confidencialidad: El contenido de esta comunicación, así como el de toda la documentación que pudiera contener, es confidencial y está dirigido únicamente a la persona destinataria del mismo. En caso de que usted no lo fuera, le solicitamos que así lo informe al remitente y no difunda su contenido a terceras personas, procediendo a su inmediata eliminación. Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada No imprima este mensaje si no es imprescindible -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From jaulis62 a bildua gmail.com Sat May 9 01:29:45 2026 From: jaulis62 a bildua gmail.com (Juan Luis Zabala) Date: Sat, 9 May 2026 01:29:45 +0200 Subject: [itzul] oraingoz, gidioetan, lehen bezala Message-ID: Ikus-entzunezko gidoietako akotazioetako aditzei buruzko nire zalantza argitu dudalakooan nago, inork kontrakoaz konbentzitzen nauen arte, bederen. Hiru aukera aipatu nituen nire mezuan, adibideak gaizki idatzita. Hauek ziren adibideak, orain zuzen idatzita: 1) orainaldi burutugabea: Anek danbateko batez ixten du atea. 2) orainaldi burutua: Anek danbateko batez itxi du atea. 3) geroaldia: Anek danbateko batez itxiko du atea. Lehenengoa erabili izan dut orain arte, eta horixe erabiltzen jarraituko dut, inguruko hizkuntzetako erabilerarekin bat datorrelako, eta euskarazko antzerkigintzan ere horixe erabiltzen delako. Beste aukera batzuk ere planteatu dituzue plaza honetan, baina ez naute konbentzitu. Txiste kontaketa ere aipatu izan didazue, baina hori beste genero bat dela uste dut, eta bestelako aditz formak eskatzen dituela. Eskerrik asko. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From jaulis62 a bildua gmail.com Sat May 9 02:32:06 2026 From: jaulis62 a bildua gmail.com (Juan Luis Zabala) Date: Sat, 9 May 2026 02:32:06 +0200 Subject: [itzul] Phishing Alert! [[KANPOKO MEZUA] gidoietako aditz formak] In-Reply-To: References: Message-ID: Eskerrik asko, Asier. "Normalean, geroaldian ematen dira" diozunean, ETBrako direnei buruz ari zara ala zinemakoei buruz ere bai? Tamalez, aktore ez garenok edo grabazioetan lan egiten ez dugunok ez daukagu gidoi asko eskura. Niri arraroa, eta harrigarria, egiten zait geroaldiaren erabilera, antzerkian eta inguruko erdaretako gidoietan orainaldi burutugabea erabiltzen delako ia beti. Beraz, horrela jarraituko dut oraingoz, orainaldi burutugabea erabiltzen ("MIRENek danbateko batez ixten du atea eta gelatik ateratzen da", baina ez dut baztertzen aurrerago aldatzea. El vie, 8 may 2026 a la(s) 10:31?a.m., LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) escribió: > [image: EITB] > > > > Gidoietako akotazioei buruz ari zara, Juan Luis? > > > > Normalean, geroaldian ematen dira: > > > > «MAITANEk goitik behera begiratuko dio outfita, baina oso azkar. NAROAk > segituan erreakzionatuko du eta hitza hartuko LILI ohar ez dadin gertatzen > ari denaz». > > > > Egoeraren deskribapenean, "ari" eta orainaldi puntukaria ager daitezke. > > > > «XABIER leihotik begira dago nola LURrek motoa aparkatzen duen, motxila > hartzen, etab. Atzetik hurbilduko zaio IDOIA kafe kikara batekin». > > > > Gertaera, txiste, pasadizo eta bestelakoen kontaketa, berriz, orainaldi > burutuan edo burutugabean egin daiteke. Horretaz, UZTARO aldizkarian aritu > nintzen. > > > > https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3840 > > > > Niri neuri, burutua oso gustagarri egiten zait. Hona zelan joan den > ONCEren azken kuñetako bat. > > > > «Aspaldiko lagun min bat topatu duzu, eta besarkada bat eman behar > diozunean? eklipse bat hasi da. Eta zer egin dezakezu? Izan ere, laguna ez > duzu aspaldi ikusi, baina eklipse bat ez duzu inoiz ikusi. Ez ikusiarena > egin eta eklipseari begira jarriko zara? Baina berak, ikusi zaitu. Zerura > begira besarkatuko duzu? Baina... agian, lepoak ez dizu emango». > > > > Hau da gaztelerazko bertsioa. > > > > «Justo cuando te encuentras a tu mejor amigo de hace años. En el momento > que le vas a dar un abrazo? empieza un eclipse. Y claro, ¿qué haces? Porque > a él hace mucho tiempo que no lo ves, pero un eclipse nunca lo has visto, > ¿te haces el loco y miras el eclipse? pero ya te ha visto ¿le abrazas > mirando al cielo? Pero? claro, no sé si te da el cuello». > > > > > > Asier Larrinaga Larrazabal > > > DATUAK BABESTEKO INFORMAZIOA. Mezu hori konfidentziala da, eta > aurreikusitako hartzailearentzat bakarrik. Akatsen bat dela-eta jaso > baduzu, mesedez, ezabatu zure sistematik berehala eta jakinarazi igorleari, > eta ez kopiatu edo zabaldu haren edukia. EITBk bere datu pertsonalak > tratatzen ditu komunikazio honen helburua eta kontaktuak kudeatzeko, Datuak > Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluan jasotako > interes legitimoan oinarrituta. Datuen tratamenduari buruzko eskubideak > baliatzeko, gure kontaktuen pribatutasun-politika kontsulta dezakezu, hemen > zehaztuta: https://www.eitb.eus/eu/pribatutasun-ataria/ eta/edo > https://www.eitbtaldea.eus/pribatutasun.php INFORMACION EN PROTECCIÓN DE > DATOS. Este mensaje es confidencial y solo para el destinatario previsto. > Si lo ha recibido por error, rogamos lo elimine de su sistema de inmediato > y notifique al remitente, absteniéndose de copiar o divulgar su contenido. > EITB trata sus datos personales para gestionar la finalidad de esta > comunicación y los contactos en base al interés legítimo contemplado en el > artículo 6.1.f) del Reglamento General Europeo de Protección de Datos. > Puede ejercer sus derechos relativos al tratamiento de datos consultando > nuestra política de privacidad de contactos detallada en > https://www.eitb.eus/es/portal-privacidad y/o en > https://www.eitbtaldea.eus/es/privacidad.php > > > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From juliamarinart a bildua gmail.com Sat May 9 09:25:28 2026 From: juliamarinart a bildua gmail.com (juliamarinart a bildua gmail.com) Date: Sat, 9 May 2026 09:25:28 +0200 Subject: [itzul] Phishing Alert! [[KANPOKO MEZUA] gidoietako aditz formak] In-Reply-To: References: Message-ID: <008601dcdf85$034dd870$09e98950$@gmail.com> Kaixo, Juan Luis: «? antzerkian eta inguruko erdaretako gidoietan orainaldi burutugabea erabiltzen delako ia beti.» «Beraz, horrela jarraituko dut oraingoz, orainaldi burutugabea erabiltzen ("MIRENek danbateko batez ixten du atea eta gelatik ateratzen da")» Ados. Antzezlanetan-eta halaxe idatzi/itzuli ohi ditugu akotazioak. Julia De: Juan Luis Zabala Enviado el: sábado, 9 de mayo de 2026 2:32 Para: ItzuL Asunto: Re: [itzul] Phishing Alert! [[KANPOKO MEZUA] gidoietako aditz formak] Eskerrik asko, Asier. "Normalean, geroaldian ematen dira" diozunean, ETBrako direnei buruz ari zara ala zinemakoei buruz ere bai? Tamalez, aktore ez garenok edo grabazioetan lan egiten ez dugunok ez daukagu gidoi asko eskura. Niri arraroa, eta harrigarria, egiten zait geroaldiaren erabilera, antzerkian eta inguruko erdaretako gidoietan orainaldi burutugabea erabiltzen delako ia beti. Beraz, horrela jarraituko dut oraingoz, orainaldi burutugabea erabiltzen ("MIRENek danbateko batez ixten du atea eta gelatik ateratzen da", baina ez dut baztertzen aurrerago aldatzea. El vie, 8 may 2026 a la(s) 10:31?a.m., LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com ) escribió: Gidoietako akotazioei buruz ari zara, Juan Luis? Normalean, geroaldian ematen dira: «MAITANEk goitik behera begiratuko dio outfita, baina oso azkar. NAROAk segituan erreakzionatuko du eta hitza hartuko LILI ohar ez dadin gertatzen ari denaz». Egoeraren deskribapenean, "ari" eta orainaldi puntukaria ager daitezke. «XABIER leihotik begira dago nola LURrek motoa aparkatzen duen, motxila hartzen, etab. Atzetik hurbilduko zaio IDOIA kafe kikara batekin». Gertaera, txiste, pasadizo eta bestelakoen kontaketa, berriz, orainaldi burutuan edo burutugabean egin daiteke. Horretaz, UZTARO aldizkarian aritu nintzen. https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3840 Niri neuri, burutua oso gustagarri egiten zait. Hona zelan joan den ONCEren azken kuñetako bat. «Aspaldiko lagun min bat topatu duzu, eta besarkada bat eman behar diozunean? eklipse bat hasi da. Eta zer egin dezakezu? Izan ere, laguna ez duzu aspaldi ikusi, baina eklipse bat ez duzu inoiz ikusi. Ez ikusiarena egin eta eklipseari begira jarriko zara? Baina berak, ikusi zaitu. Zerura begira besarkatuko duzu? Baina... agian, lepoak ez dizu emango». Hau da gaztelerazko bertsioa. «Justo cuando te encuentras a tu mejor amigo de hace años. En el momento que le vas a dar un abrazo? empieza un eclipse. Y claro, ¿qué haces? Porque a él hace mucho tiempo que no lo ves, pero un eclipse nunca lo has visto, ¿te haces el loco y miras el eclipse? pero ya te ha visto ¿le abrazas mirando al cielo? Pero? claro, no sé si te da el cuello». Asier Larrinaga Larrazabal DATUAK BABESTEKO INFORMAZIOA. Mezu hori konfidentziala da, eta aurreikusitako hartzailearentzat bakarrik. Akatsen bat dela-eta jaso baduzu, mesedez, ezabatu zure sistematik berehala eta jakinarazi igorleari, eta ez kopiatu edo zabaldu haren edukia. EITBk bere datu pertsonalak tratatzen ditu komunikazio honen helburua eta kontaktuak kudeatzeko, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluan jasotako interes legitimoan oinarrituta. Datuen tratamenduari buruzko eskubideak baliatzeko, gure kontaktuen pribatutasun-politika kontsulta dezakezu, hemen zehaztuta: https://www.eitb.eus/eu/pribatutasun-ataria/ eta/edo https://www.eitbtaldea.eus/pribatutasun.php INFORMACION EN PROTECCIÓN DE DATOS. Este mensaje es confidencial y solo para el destinatario previsto. Si lo ha recibido por error, rogamos lo elimine de su sistema de inmediato y notifique al remitente, absteniéndose de copiar o divulgar su contenido. EITB trata sus datos personales para gestionar la finalidad de esta comunicación y los contactos en base al interés legítimo contemplado en el artículo 6.1.f) del Reglamento General Europeo de Protección de Datos. Puede ejercer sus derechos relativos al tratamiento de datos consultando nuestra política de privacidad de contactos detallada en https://www.eitb.eus/es/portal-privacidad y/o en https://www.eitbtaldea.eus/es/privacidad.php -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From juliamarinart a bildua gmail.com Sat May 9 10:11:19 2026 From: juliamarinart a bildua gmail.com (juliamarinart a bildua gmail.com) Date: Sat, 9 May 2026 10:11:19 +0200 Subject: [itzul] Phishing Alert! [[KANPOKO MEZUA] gidoietako aditz formak] In-Reply-To: <008601dcdf85$034dd870$09e98950$@gmail.com> References: <008601dcdf85$034dd870$09e98950$@gmail.com> Message-ID: <000001dcdf8b$6b56efa0$4204cee0$@gmail.com> Aurreko mezua idatzi eta gero gogoratu naiz Euskara Batuaren Eskuliburuak aipatzen duela kontu hori. ?Aditzaren aspektua eta kalkoak? https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe &view=bilaketa&Itemid=1715&task=bilaketa&lang=eu&id=34 «Euskaltzaindiak horri buruz ezer arautu ez badu ere, komeni da espresuki zehaztea euskal literatura-tradiziokoak direla, eta, beraz, egokiak, aspektuaren jokamolde hauek: a) -t(z)en forma burutugabearen erabilera puntukaria (zein geroaldikoa): ? Filmak-eta kontatzean ere, modu nahasian erabiltzen ditugu trinkoa eta burutugabea, balio berarekin: ?Mutila hasieran zalantzan dago. Gero, neskarekin ezkontzen da, baina ez da lasai geratzen... Badoa...?.» Julia De: juliamarinart a bildua gmail.com Enviado el: sábado, 9 de mayo de 2026 9:25 Para: 'ItzuL' Asunto: RE: [itzul] Phishing Alert! [[KANPOKO MEZUA] gidoietako aditz formak] Kaixo, Juan Luis: «? antzerkian eta inguruko erdaretako gidoietan orainaldi burutugabea erabiltzen delako ia beti.» «Beraz, horrela jarraituko dut oraingoz, orainaldi burutugabea erabiltzen ("MIRENek danbateko batez ixten du atea eta gelatik ateratzen da")» Ados. Antzezlanetan-eta halaxe idatzi/itzuli ohi ditugu akotazioak. Julia De: Juan Luis Zabala > Enviado el: sábado, 9 de mayo de 2026 2:32 Para: ItzuL > Asunto: Re: [itzul] Phishing Alert! [[KANPOKO MEZUA] gidoietako aditz formak] Eskerrik asko, Asier. "Normalean, geroaldian ematen dira" diozunean, ETBrako direnei buruz ari zara ala zinemakoei buruz ere bai? Tamalez, aktore ez garenok edo grabazioetan lan egiten ez dugunok ez daukagu gidoi asko eskura. Niri arraroa, eta harrigarria, egiten zait geroaldiaren erabilera, antzerkian eta inguruko erdaretako gidoietan orainaldi burutugabea erabiltzen delako ia beti. Beraz, horrela jarraituko dut oraingoz, orainaldi burutugabea erabiltzen ("MIRENek danbateko batez ixten du atea eta gelatik ateratzen da", baina ez dut baztertzen aurrerago aldatzea. El vie, 8 may 2026 a la(s) 10:31?a.m., LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com ) escribió: Gidoietako akotazioei buruz ari zara, Juan Luis? Normalean, geroaldian ematen dira: «MAITANEk goitik behera begiratuko dio outfita, baina oso azkar. NAROAk segituan erreakzionatuko du eta hitza hartuko LILI ohar ez dadin gertatzen ari denaz». Egoeraren deskribapenean, "ari" eta orainaldi puntukaria ager daitezke. «XABIER leihotik begira dago nola LURrek motoa aparkatzen duen, motxila hartzen, etab. Atzetik hurbilduko zaio IDOIA kafe kikara batekin». Gertaera, txiste, pasadizo eta bestelakoen kontaketa, berriz, orainaldi burutuan edo burutugabean egin daiteke. Horretaz, UZTARO aldizkarian aritu nintzen. https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3840 Niri neuri, burutua oso gustagarri egiten zait. Hona zelan joan den ONCEren azken kuñetako bat. «Aspaldiko lagun min bat topatu duzu, eta besarkada bat eman behar diozunean? eklipse bat hasi da. Eta zer egin dezakezu? Izan ere, laguna ez duzu aspaldi ikusi, baina eklipse bat ez duzu inoiz ikusi. Ez ikusiarena egin eta eklipseari begira jarriko zara? Baina berak, ikusi zaitu. Zerura begira besarkatuko duzu? Baina... agian, lepoak ez dizu emango». Hau da gaztelerazko bertsioa. «Justo cuando te encuentras a tu mejor amigo de hace años. En el momento que le vas a dar un abrazo? empieza un eclipse. Y claro, ¿qué haces? Porque a él hace mucho tiempo que no lo ves, pero un eclipse nunca lo has visto, ¿te haces el loco y miras el eclipse? pero ya te ha visto ¿le abrazas mirando al cielo? Pero? claro, no sé si te da el cuello». Asier Larrinaga Larrazabal DATUAK BABESTEKO INFORMAZIOA. Mezu hori konfidentziala da, eta aurreikusitako hartzailearentzat bakarrik. Akatsen bat dela-eta jaso baduzu, mesedez, ezabatu zure sistematik berehala eta jakinarazi igorleari, eta ez kopiatu edo zabaldu haren edukia. EITBk bere datu pertsonalak tratatzen ditu komunikazio honen helburua eta kontaktuak kudeatzeko, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluan jasotako interes legitimoan oinarrituta. Datuen tratamenduari buruzko eskubideak baliatzeko, gure kontaktuen pribatutasun-politika kontsulta dezakezu, hemen zehaztuta: https://www.eitb.eus/eu/pribatutasun-ataria/ eta/edo https://www.eitbtaldea.eus/pribatutasun.php INFORMACION EN PROTECCIÓN DE DATOS. Este mensaje es confidencial y solo para el destinatario previsto. Si lo ha recibido por error, rogamos lo elimine de su sistema de inmediato y notifique al remitente, absteniéndose de copiar o divulgar su contenido. EITB trata sus datos personales para gestionar la finalidad de esta comunicación y los contactos en base al interés legítimo contemplado en el artículo 6.1.f) del Reglamento General Europeo de Protección de Datos. Puede ejercer sus derechos relativos al tratamiento de datos consultando nuestra política de privacidad de contactos detallada en https://www.eitb.eus/es/portal-privacidad y/o en https://www.eitbtaldea.eus/es/privacidad.php -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From pjorge a bildua basauri.eus Mon May 11 08:58:32 2026 From: pjorge a bildua basauri.eus (PATRICIA JORGE KUARTANGO) Date: Mon, 11 May 2026 06:58:32 +0000 Subject: [itzul] Nola idatzi programen izenak eta fitxategi-formatuak? Message-ID: Egun on: Aspaldiko zalantza dut hori. Agian, lehenago ere agertu da gaia itzuL-en (edo beste nonbait), baina ez dut ezer aurkitu. Alde batetik, programen izenak zelan idatzi, larriz ala xehez? «Word» behar du, ala «word»? Lehenengoaren alde egingo nuke, baina ez dakit ea zuzena den... Beste alde batetik, testu barruan fitxategi-formatuak aipatu behar baditugu, zelan idatzi behar ditugu? Zer dira, «docx fitxategiak» ala «.docx fitxategiak»? PDFen kasuan, siglak direnez, «PDF fitxategiak» beharko luke, ezta? Animo astearekin! Patricia Jorge Kuartango Itzultzailea eta euskara-teknikaria Euskara Atala Basauriko Udala pjorge a bildua basauri.eus 944666312 (3635) Gurekin? [cid:image001.png a bildua 01DB14C1.DD66D830] -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: Outlook-cid_image0.png Mota: image/png Tamaina: 11600 bytes Azalpena: Outlook-cid_image0.png URL : From ngallastegi a bildua araba.eus Mon May 11 09:10:35 2026 From: ngallastegi a bildua araba.eus (Gallastegi Camara, Nerea) Date: Mon, 11 May 2026 07:10:35 +0000 Subject: [itzul] Nola idatzi programen izenak eta fitxategi-formatuak? In-Reply-To: References: Message-ID: Euskaraz ez dut horren inguruko gomendio edo araurik topatu; hortaz, RAEk Libro de estilo de la lengua española eskuliburuan gaztelaniarako arautzen duena bete ohi dut nik euskaraz ere: Nombres de directorios, carpetas, archivos y sus formatos y extensiones de archivos: * Cuando el nombre de una aplicación se emplea como aposición, lo indicado es mantener el uso de la mayúscula inicial que le corresponde como nombre registrado: en formato Word, una tabla Excel, una presentación PowerPoint... Ahora bien, si se emplea como nombre común para designar los distintos documentos o archivos generados por ella, lo indicado sería el uso de la minúscula: ¿Puedes enviarme los powerpoints de tus intervenciones? Este mismo criterio es aplicable en el caso de denominaciones de redes sociales o aplicaciones de mensajería, cuando su nombre se emplea para designar cada uno de los mensajes enviados a través de ellas. En este caso, además de emplear la minúscula, su escritura se adapta a la ortografía del español: un guasap [= un mensaje enviado por WhatsApp] * En aquellos casos en los que tanto el formato como el archivo respondan a una sigla, deberá mantenerse su escritura característica: Envíame el PDF. Te lo mando en PDF. * Cuando lo que se emplea es estrictamente la extensión del fichero, debe aparecer precedida de punto y en minúscula: Mueve todos los archivos .doc a este directorio. Nahi baduzu, aurrerantzean euskaraz egingo dugu gure artean Nerea Gallastegi Cámara Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko itzultzailea Telefonoa: 945181818 Luzapena: 52297 Emaila: ngallastegi a bildua araba.eus Hemendik: PATRICIA JORGE KUARTANGO Bidaltze-data: 2026(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena 08:59 Hona: ItzuL Gaia: KAN/EXT:[itzul] Nola idatzi programen izenak eta fitxategi-formatuak? Kanpoko mezu elektronikoa: kontuz ibili estekekin eta fitxategi erantsiekin. Correo externo: extrema las precauciones en los enlaces y archivos adjuntos que pudiera contener Egun on: Aspaldiko zalantza dut hori. Agian, lehenago ere agertu da gaia itzuL-en (edo beste nonbait), baina ez dut ezer aurkitu. Alde batetik, programen izenak zelan idatzi, larriz ala xehez? «Word» behar du, ala «word»? Lehenengoaren alde egingo nuke, baina ez dakit ea zuzena den... Beste alde batetik, testu barruan fitxategi-formatuak aipatu behar baditugu, zelan idatzi behar ditugu? Zer dira, «docx fitxategiak» ala «.docx fitxategiak»? PDFen kasuan, siglak direnez, «PDF fitxategiak» beharko luke, ezta? Animo astearekin! Patricia Jorge Kuartango Itzultzailea eta euskara-teknikaria Euskara Atala Basauriko Udala pjorge a bildua basauri.eus 944666312 (3635) Gurekin... [cid:image001.png a bildua 01DCE126.05C9CB70] ________________________________ Konfidentzialtasuna: Jakinarazpen honen edukia eta eduki lezakeen dokumentazio guztia konfidentzialak dira eta jakinarazpenaren hartzailearentzat baino ez dira. Hartzailea ez bazara, eskatzen dizugu igorleari jakinarazteko eta haren edukia berehala ezabatu eta hirugarren pertsonei ez zabaltzeko. Confidencialidad: El contenido de esta comunicación, así como el de toda la documentación que pudiera contener, es confidencial y está dirigido únicamente a la persona destinataria del mismo. En caso de que usted no lo fuera, le solicitamos que así lo informe al remitente y no difunda su contenido a terceras personas, procediendo a su inmediata eliminación. Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada No imprima este mensaje si no es imprescindible -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image001.png Mota: image/png Tamaina: 11600 bytes Azalpena: image001.png URL : From mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com Mon May 11 10:20:17 2026 From: mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com (Alfontso Mujika Etxeberria) Date: Mon, 11 May 2026 10:20:17 +0200 Subject: [itzul] Nola idatzi programen izenak eta fitxategi-formatuak? In-Reply-To: References: Message-ID: Euskaraz, hau dago arautua: -------------------------------------------------------------- *200. araua *(*Letra larriak eta letra xeheak*) 2.3.18.2 Markak, serieak eta modeloak (?) Zerbitzu-enpresen produktuen izenak eta software-produktuak ere letra larriz hasita idazten dira, izen komertzialak baitira; baita sare sozialen eta Interneteko bilatzaileen izenak ere. Kutxabanken Visa Classic txartela Euskaltelen Osoa Infinity tarifa Microsoften Excel kalkulu(-)orria eta Mozilla Fundazioaren Firefox web(-)nabigatzailea --------------------------------------------------------------- El lun, 11 may 2026 a las 10:02, Gallastegi Camara, Nerea () escribió: > Euskaraz ez dut horren inguruko gomendio edo araurik topatu; hortaz, RAEk *Libro > de estilo de la lengua española* eskuliburuan gaztelaniarako arautzen > duena bete ohi dut nik euskaraz ere: > > > > *Nombres de directorios, carpetas, archivos y sus formatos y extensiones > de archivos**:* > > > > - Cuando el nombre de una aplicación se emplea como aposición, lo > indicado es mantener el uso de la *mayúscula inicial que le > corresponde como nombre registrado*: > > en formato Word, una tabla Excel, una presentación PowerPoint? > > > > Ahora bien, si se emplea como *nombre común para designar los distintos > documentos o archivos* generados por ella, lo indicado sería el uso de la > *minúscul*a: > > > > ¿Puedes enviarme los *powerpoints* de tus intervenciones? > > > > Este mismo criterio es aplicable en el caso de denominaciones de redes > sociales o aplicaciones de mensajería, cuando su nombre se emplea para > designar cada uno de los mensajes enviados a través de ellas. En este caso, > además de emplear la minúscula, su escritura se adapta a la ortografía del > español: > > > > un guasap [= un mensaje enviado por WhatsApp] > > > > - En aquellos casos en los que tanto el formato como el archivo > respondan a una sigla, deberá mantenerse su escritura característica: > > > > Envíame el PDF. > > > > Te lo mando en PDF. > > > > - *Cuando lo que se emplea es estrictamente la extensión del fichero, > debe aparecer precedida de punto y en minúscula*: > > > > Mueve todos los archivos .doc a este directorio. > > > > > > > > *Nahi baduzu, aurrerantzean euskaraz egingo dugu gure artean* > > > > Nerea Gallastegi Cámara > > *Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko itzultzailea* > > Telefonoa: 945181818 Luzapena: 52297 > > Emaila: ngallastegi a bildua araba.eus > > > > *Hemendik:* PATRICIA JORGE KUARTANGO > *Bidaltze-data:* 2026(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena 08:59 > *Hona:* ItzuL > *Gaia:* KAN/EXT:[itzul] Nola idatzi programen izenak eta > fitxategi-formatuak? > > > > > > *Kanpoko mezu elektronikoa:* kontuz ibili estekekin eta fitxategi > erantsiekin. > > *Correo externo:* extrema las precauciones en los enlaces y archivos > adjuntos que pudiera contener > > > > Egun on: > > > > Aspaldiko zalantza dut hori. Agian, lehenago ere agertu da gaia itzuL-en > (edo beste nonbait), baina ez dut ezer aurkitu. > > > > Alde batetik, programen izenak zelan idatzi, larriz ala xehez? > «Word» behar du, ala «word»? Lehenengoaren alde egingo nuke, baina ez dakit > ea zuzena den... > > > > Beste alde batetik, testu barruan fitxategi-formatuak aipatu behar > baditugu, zelan idatzi behar ditugu? Zer dira, «docx fitxategiak» ala > «.docx fitxategiak»? PDFen kasuan, siglak direnez, «PDF > fitxategiak» beharko luke, ezta? > > > > Animo astearekin! > > > > > > > > > > *Patricia Jorge Kuartango* > > Itzultzailea eta euskara-teknikaria > > Euskara Atala > > Basauriko Udala > > pjorge a bildua basauri.eus > > 944666312 (3635) > > > > > > *Gurekin?* > > > > > > ------------------------------ > > Konfidentzialtasuna: > Jakinarazpen honen edukia eta eduki lezakeen dokumentazio guztia > konfidentzialak dira eta jakinarazpenaren hartzailearentzat baino ez dira. > Hartzailea ez bazara, eskatzen dizugu igorleari jakinarazteko eta haren > edukia berehala ezabatu eta hirugarren pertsonei ez zabaltzeko. > > Confidencialidad: > El contenido de esta comunicación, así como el de toda la documentación > que pudiera contener, es confidencial y está dirigido únicamente a la > persona destinataria del mismo. En caso de que usted no lo fuera, le > solicitamos que así lo informe al remitente y no difunda su contenido a > terceras personas, procediendo a su inmediata eliminación. > > Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada > No imprima este mensaje si no es imprescindible > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image001.png Mota: image/png Tamaina: 11600 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : From pjorge a bildua basauri.eus Mon May 11 11:36:29 2026 From: pjorge a bildua basauri.eus (PATRICIA JORGE KUARTANGO) Date: Mon, 11 May 2026 09:36:29 +0000 Subject: [itzul] Nola idatzi programen izenak eta fitxategi-formatuak? In-Reply-To: References: Message-ID: Eskerrik asko, Nerea eta Alfontso. Orduan, «Word», «.docx» eta «PDF». Ondo-ondo izan! Patricia Jorge Kuartango Itzultzailea eta euskara-teknikaria Euskara Atala Basauriko Udala pjorge a bildua basauri.eus 944666312 (3635) Gurekin? [cid:image001.png a bildua 01DB14C1.DD66D830] ________________________________ Nork: Alfontso Mujika Etxeberria Bidaltze-data: 2026(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena 10:20 Nori: ItzuL Gaia: Re: [itzul] Nola idatzi programen izenak eta fitxategi-formatuak? Euskaraz, hau dago arautua: -------------------------------------------------------------- 200. araua (Letra larriak eta letra xeheak) 2.3.18.2 Markak, serieak eta modeloak (?) Zerbitzu-enpresen produktuen izenak eta software-produktuak ere letra larriz hasita idazten dira, izen komertzialak baitira; baita sare sozialen eta Interneteko bilatzaileen izenak ere. Kutxabanken Visa Classic txartela Euskaltelen Osoa Infinity tarifa Microsoften Excel kalkulu(-)orria eta Mozilla Fundazioaren Firefox web(-)nabigatzailea --------------------------------------------------------------- El lun, 11 may 2026 a las 10:02, Gallastegi Camara, Nerea () escribió: Euskaraz ez dut horren inguruko gomendio edo araurik topatu; hortaz, RAEk Libro de estilo de la lengua española eskuliburuan gaztelaniarako arautzen duena bete ohi dut nik euskaraz ere: Nombres de directorios, carpetas, archivos y sus formatos y extensiones de archivos: * Cuando el nombre de una aplicación se emplea como aposición, lo indicado es mantener el uso de la mayúscula inicial que le corresponde como nombre registrado: en formato Word, una tabla Excel, una presentación PowerPoint? Ahora bien, si se emplea como nombre común para designar los distintos documentos o archivos generados por ella, lo indicado sería el uso de la minúscula: ¿Puedes enviarme los powerpoints de tus intervenciones? Este mismo criterio es aplicable en el caso de denominaciones de redes sociales o aplicaciones de mensajería, cuando su nombre se emplea para designar cada uno de los mensajes enviados a través de ellas. En este caso, además de emplear la minúscula, su escritura se adapta a la ortografía del español: un guasap [= un mensaje enviado por WhatsApp] * En aquellos casos en los que tanto el formato como el archivo respondan a una sigla, deberá mantenerse su escritura característica: Envíame el PDF. Te lo mando en PDF. * Cuando lo que se emplea es estrictamente la extensión del fichero, debe aparecer precedida de punto y en minúscula: Mueve todos los archivos .doc a este directorio. Nahi baduzu, aurrerantzean euskaraz egingo dugu gure artean Nerea Gallastegi Cámara Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko itzultzailea Telefonoa: 945181818 Luzapena: 52297 Emaila: ngallastegi a bildua araba.eus Hemendik: PATRICIA JORGE KUARTANGO Bidaltze-data: 2026(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena 08:59 Hona: ItzuL > Gaia: KAN/EXT:[itzul] Nola idatzi programen izenak eta fitxategi-formatuak? Kanpoko mezu elektronikoa: kontuz ibili estekekin eta fitxategi erantsiekin. Correo externo: extrema las precauciones en los enlaces y archivos adjuntos que pudiera contener Egun on: Aspaldiko zalantza dut hori. Agian, lehenago ere agertu da gaia itzuL-en (edo beste nonbait), baina ez dut ezer aurkitu. Alde batetik, programen izenak zelan idatzi, larriz ala xehez? «Word» behar du, ala «word»? Lehenengoaren alde egingo nuke, baina ez dakit ea zuzena den... Beste alde batetik, testu barruan fitxategi-formatuak aipatu behar baditugu, zelan idatzi behar ditugu? Zer dira, «docx fitxategiak» ala «.docx fitxategiak»? PDFen kasuan, siglak direnez, «PDF fitxategiak» beharko luke, ezta? Animo astearekin! Patricia Jorge Kuartango Itzultzailea eta euskara-teknikaria Euskara Atala Basauriko Udala pjorge a bildua basauri.eus 944666312 (3635) Gurekin? [cid:ii_19e161b818c4cff311] ________________________________ Konfidentzialtasuna: Jakinarazpen honen edukia eta eduki lezakeen dokumentazio guztia konfidentzialak dira eta jakinarazpenaren hartzailearentzat baino ez dira. Hartzailea ez bazara, eskatzen dizugu igorleari jakinarazteko eta haren edukia berehala ezabatu eta hirugarren pertsonei ez zabaltzeko. Confidencialidad: El contenido de esta comunicación, así como el de toda la documentación que pudiera contener, es confidencial y está dirigido únicamente a la persona destinataria del mismo. En caso de que usted no lo fuera, le solicitamos que así lo informe al remitente y no difunda su contenido a terceras personas, procediendo a su inmediata eliminación. Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada No imprima este mensaje si no es imprescindible -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image001.png Mota: image/png Tamaina: 11600 bytes Azalpena: image001.png URL : -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: Outlook-cid_image0.png Mota: image/png Tamaina: 11600 bytes Azalpena: Outlook-cid_image0.png URL : From eizie a bildua eizie.eus Wed May 13 12:44:45 2026 From: eizie a bildua eizie.eus (EIZIE Elkartea) Date: Wed, 13 May 2026 12:44:45 +0200 Subject: [itzul] Arkaitz Uranga Urbietak irabazi du III. Minaberri itzulpen-beka References: <6DBDBA7C-9B81-4443-B061-22824B39409D@eizie.eus> Message-ID: EIZIEk Minaberri bekaren hirugarren edizioa antolatu du aurtengo udaberrian Iruñeko Udalarekin, Txalaparta argitaletxearekin eta CEDROrekin lankidetzan. Mentoretza baten bitartez, nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratuko du bekaren irabazleak: Jürg Schubiger idazlearen Als die Welt noch jung war. Sei gazte aurkeztu dira bekaren deialdira, eta, guztien lanak azterturik, epaimahaiak erabaki du Arkaitz Uranga Urbietari esleitzea beka, liburua osorik itzultzeko. Naroa Zubillaga Gomez itzultzaile eta irakaslea izango du mentore itzulpen-prozesuan laguntzeko, eta Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du liburua. Epaimahaiaren iritziz, «ahozkotasuna eta elkarrizketatik gertuko erregistroa izan dira aurtengo itzulgaiaren berezitasunak. Jürg Schubiger-en lana ipuinek osatzen dute eta kontalariaren eta entzulearen arteko solasa gertukoa eta bizia da. Itzultzaileak bikain jaso du hori dena alemanetik euskararako itzulpenean, euskararen adierazkortasunaz baliatuz horretarako. Erritmoa errespetatu eta naturaltasunez ondu du testua, hizkuntza sinesgarri nahiz freskoan». Ainhoa Mendiluze Ormaetxeak, Ibai Sarasua Garciak eta Naroa Zubillaga Gomezek osatu dute epaimahaia. Informazio gehiago, EIZIEren albistegian . EIZIE eizie a bildua eizie.eus 943 277 111 Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia. -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: PastedGraphic-2.tiff Mota: image/tiff Tamaina: 11294 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : From eizie a bildua eizie.eus Tue May 19 11:23:05 2026 From: eizie a bildua eizie.eus (EIZIE Elkartea) Date: Tue, 19 May 2026 11:23:05 +0200 Subject: [itzul] Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa. Esleipena Message-ID: <5ABE721B-FD2C-4729-8BF1-CC85926C7262@eizie.eus> Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, itzultzaile hauei esleitu zaie Literatura Unibertsala bildumarako liburuen itzulpena: Joannes Jauregi Benavides. La passió segons Renée Vivien (Maria Mercè Marçal) Santi Leoné Puncel. Nach Mitternacht (Irmgard Keun) Irene Barrio Solé. Misk al-ghazal (Hanan al-Xaikh) Honako hauek osatu dute epaimahaia: Juan Garzia Garmendiak, Joxe Mari Berasategi Zurutuzak eta Inazio Mujika Iraolak (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren). Ikus albistea . Eskerrik asko. EIZIE -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From eizie a bildua eizie.eus Fri May 22 11:24:39 2026 From: eizie a bildua eizie.eus (EIZIE Elkartea) Date: Fri, 22 May 2026 11:24:39 +0200 Subject: [itzul] =?utf-8?q?=C2=ABEuskararen_=27erlojua=27=3A_aditz-aspekt?= =?utf-8?q?ua=C2=BB_ikastaroa_=28online=29?= Message-ID: <5D9E071D-024F-440A-9F31-AC7AA9B15056@eizie.eus> Helburua: Aditza perpausaren motorra da, baina, sarritan, erdaren kalkoen ondorioz, euskarak dituen ñabardurak galdu eta sistema «erraztu» eta kamuts bat erabiltzen dugu. Ikastaro honetan, bertze hizkuntzen interferentziez ohartu eta forma jatorrak «berreskuratzen» saiatuko gara. Honako hauek landuko ditugu: puntukaritasuna vs ohitura, aspektu-jauzi okerrak, kalkoak, bazter utzitako forma jatorrak? Irakaslea: Amaia Lasheras Noiz: 2026ko ekainak 10 (asteazkena) Non: Zoom plataforma Ordutegia: 16:30 ? 18:30 Prezioa: EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da) Bazkide ez direnak: 30 euro Izena emateko azken eguna: 2026ko ekainak 1 Eman izena hemen . EIZIE -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From itzuliz01 a bildua gmail.com Thu May 28 19:07:27 2026 From: itzuliz01 a bildua gmail.com (Itzuliz Itzulpen Zerbitzua) Date: Thu, 28 May 2026 19:07:27 +0200 Subject: [itzul] Baile de sociedad Message-ID: Kaixo. Nola ematen duzue "baile(s) de sociedad" horiek? Mila esker, aurrez Joxemari -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: