[itzul] Phishing Alert! [[KANPOKO MEZUA] gidoietako aditz formak]

Juan Luis Zabala jaulis62 a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 9, 02:32:06, CEST 2026


Eskerrik asko, Asier.
"Normalean, geroaldian ematen dira" diozunean, ETBrako direnei buruz ari
zara ala zinemakoei buruz ere bai?
Tamalez, aktore ez garenok edo grabazioetan lan egiten ez dugunok ez
daukagu gidoi asko eskura.
Niri arraroa, eta harrigarria, egiten zait geroaldiaren erabilera,
antzerkian eta inguruko erdaretako gidoietan orainaldi burutugabea
erabiltzen delako ia beti.
Beraz, horrela jarraituko dut oraingoz, orainaldi burutugabea erabiltzen
("MIRENek danbateko batez ixten du atea eta gelatik ateratzen da", baina ez
dut baztertzen aurrerago aldatzea.


El vie, 8 may 2026 a la(s) 10:31 a.m., LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER ,
ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) escribió:

> [image: EITB] <https://www.eitb.eus/>
>
>
>
> Gidoietako akotazioei buruz ari zara, Juan Luis?
>
>
>
> Normalean, geroaldian ematen dira:
>
>
>
> «MAITANEk goitik behera begiratuko dio outfita, baina oso azkar. NAROAk
> segituan erreakzionatuko du eta hitza hartuko LILI ohar ez dadin gertatzen
> ari denaz».
>
>
>
> Egoeraren deskribapenean, "ari" eta orainaldi puntukaria ager daitezke.
>
>
>
> «XABIER leihotik begira dago nola LURrek motoa aparkatzen duen, motxila
> hartzen, etab. Atzetik hurbilduko zaio IDOIA kafe kikara batekin».
>
>
>
> Gertaera, txiste, pasadizo eta bestelakoen kontaketa, berriz, orainaldi
> burutuan edo burutugabean egin daiteke. Horretaz, UZTARO aldizkarian aritu
> nintzen.
>
>
>
> https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3840
>
>
>
> Niri neuri, burutua oso gustagarri egiten zait. Hona zelan joan den
> ONCEren azken kuñetako bat.
>
>
>
> «Aspaldiko lagun min bat topatu duzu, eta besarkada bat eman behar
> diozunean… eklipse bat hasi da. Eta zer egin dezakezu? Izan ere, laguna ez
> duzu aspaldi ikusi, baina eklipse bat ez duzu inoiz ikusi. Ez ikusiarena
> egin eta eklipseari begira jarriko zara? Baina berak, ikusi zaitu. Zerura
> begira besarkatuko duzu? Baina... agian, lepoak ez dizu emango».
>
>
>
> Hau da gaztelerazko bertsioa.
>
>
>
> «Justo cuando te encuentras a tu mejor amigo de hace años. En el momento
> que le vas a dar un abrazo… empieza un eclipse. Y claro, ¿qué haces? Porque
> a él hace mucho tiempo que no lo ves, pero un eclipse nunca lo has visto,
> ¿te haces el loco y miras el eclipse? pero ya te ha visto ¿le abrazas
> mirando al cielo? Pero… claro, no sé si te da el cuello».
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
> DATUAK BABESTEKO INFORMAZIOA. Mezu hori konfidentziala da, eta
> aurreikusitako hartzailearentzat bakarrik. Akatsen bat dela-eta jaso
> baduzu, mesedez, ezabatu zure sistematik berehala eta jakinarazi igorleari,
> eta ez kopiatu edo zabaldu haren edukia. EITBk bere datu pertsonalak
> tratatzen ditu komunikazio honen helburua eta kontaktuak kudeatzeko, Datuak
> Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluan jasotako
> interes legitimoan oinarrituta. Datuen tratamenduari buruzko eskubideak
> baliatzeko, gure kontaktuen pribatutasun-politika kontsulta dezakezu, hemen
> zehaztuta: https://www.eitb.eus/eu/pribatutasun-ataria/ eta/edo
> https://www.eitbtaldea.eus/pribatutasun.php INFORMACION EN PROTECCIÓN DE
> DATOS. Este mensaje es confidencial y solo para el destinatario previsto.
> Si lo ha recibido por error, rogamos lo elimine de su sistema de inmediato
> y notifique al remitente, absteniéndose de copiar o divulgar su contenido.
> EITB trata sus datos personales para gestionar la finalidad de esta
> comunicación y los contactos en base al interés legítimo contemplado en el
> artículo 6.1.f) del Reglamento General Europeo de Protección de Datos.
> Puede ejercer sus derechos relativos al tratamiento de datos consultando
> nuestra política de privacidad de contactos detallada en
> https://www.eitb.eus/es/portal-privacidad y/o en
> https://www.eitbtaldea.eus/es/privacidad.php
> <https://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <https://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260509/798c0d8f/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago