[itzul] Arkaitz Uranga Urbietak irabazi du III. Minaberri itzulpen-beka

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Ost, Maiatza 13, 12:44:45, CEST 2026


EIZIEk Minaberri bekaren hirugarren edizioa antolatu du aurtengo udaberrian Iruñeko Udalarekin, Txalaparta argitaletxearekin eta CEDROrekin lankidetzan. Mentoretza baten bitartez, nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratuko du bekaren irabazleak: Jürg Schubiger idazlearen Als die Welt noch jung war.

Sei gazte aurkeztu dira bekaren deialdira, eta, guztien lanak azterturik, epaimahaiak erabaki du Arkaitz Uranga Urbietari esleitzea beka, liburua osorik itzultzeko. Naroa Zubillaga Gomez itzultzaile eta irakaslea izango du mentore itzulpen-prozesuan laguntzeko, eta Txalaparta argitaletxeak kaleratuko du liburua.

Epaimahaiaren iritziz, «ahozkotasuna eta elkarrizketatik gertuko erregistroa izan dira aurtengo itzulgaiaren berezitasunak. Jürg Schubiger-en lana ipuinek osatzen dute eta kontalariaren eta entzulearen arteko solasa gertukoa eta bizia da. Itzultzaileak bikain jaso du hori dena alemanetik euskararako itzulpenean, euskararen adierazkortasunaz baliatuz horretarako. Erritmoa errespetatu eta naturaltasunez ondu du testua, hizkuntza sinesgarri nahiz freskoan». Ainhoa Mendiluze Ormaetxeak, Ibai Sarasua Garciak eta Naroa Zubillaga Gomezek osatu dute epaimahaia. 

Informazio gehiago, EIZIEren albistegian <https://eizie.eus/eu/albisteak/arkaitz-uranga-urbietak-irabazi-du-iii-minaberri-itzulpen-beka>.


EIZIE
eizie a bildua eizie.eus <mailto:eizie a bildua eizie.eus>
943 277 111




Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260513/c62a267e/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: PastedGraphic-2.tiff
Mota: image/tiff
Tamaina: 11294 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260513/c62a267e/attachment.tiff>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago