From pjorge a bildua basauri.eus Wed Sep 2 10:52:39 2026 From: pjorge a bildua basauri.eus (PATRICIA JORGE KUARTANGO) Date: Wed, 2 Sep 2026 08:52:39 +0000 Subject: [itzul] Arquitectura de Guerrilla Message-ID: Kaixo! Lanbide-heziketako zentro baten barne-erregelamendua itzultzen nabil, eta, 2. artikuluan, hauxe dio testuak: El presente Reglamento tiene por objeto regular la organización y el funcionamiento del Centro, promover la participación de todas las personas que lo forman y dotar de seguridad a las relaciones, de manera que todas las personas conozcan los derechos y deberes, así como sus funciones y responsabilidades. La organización del Centro se rige por la Arquitectura de Guerrilla, una metodología proactiva orientada a generar un Escudo Legal que desplace la responsabilidad individual ante incidentes hacia el protocolo institucional. Esta operativa se fundamenta en el Sistema de los Tres Engranajes: El Radar (personal de taller y aula), La Brújula (Coordinación de Bienestar y Protección) y El Paraguas (Dirección). Zelan eman «Arquitectura de Guerrilla» hori? Sarean bila ibili naiz, baina ez dut ezer aurkitu. Ondo-ondo izan! Patricia Jorge Kuartango Itzultzailea eta euskara-teknikaria Euskara Atala Basauriko Udala pjorge a bildua basauri.eus 944666312 (3635) Gurekin? [cid:image001.png a bildua 01DB14C1.DD66D830] -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image.png Mota: image/png Tamaina: 11600 bytes Azalpena: image.png URL : From koldom5 a bildua gmail.com Wed Sep 2 12:46:08 2026 From: koldom5 a bildua gmail.com (koldo morales) Date: Wed, 2 Sep 2026 12:46:08 +0200 Subject: [itzul] Arquitectura de Guerrilla In-Reply-To: References: Message-ID: Kaixo, neuk ez dut arazorik ikusten Gerrilla Arkitektura jartzeko, besterik gabe El mié, 2 sept 2026 a las 10:53, PATRICIA JORGE KUARTANGO () escribió: > Kaixo! > > Lanbide-heziketako zentro baten barne-erregelamendua itzultzen nabil, eta, > 2. artikuluan, hauxe dio testuak: > > El presente Reglamento tiene por objeto regular la organización y el > funcionamiento del Centro, promover la participación de todas las personas > que lo forman y dotar de seguridad a las relaciones, de manera que todas > las personas conozcan los derechos y deberes, así como sus funciones y > responsabilidades. > La organización del Centro se rige por la *Arquitectura de Guerrilla*, > una metodología proactiva orientada a generar un Escudo Legal que desplace > la responsabilidad individual ante incidentes hacia el protocolo > institucional. Esta operativa se fundamenta en el Sistema de los Tres > Engranajes: El Radar (personal de taller y aula), La Brújula (Coordinación > de Bienestar y Protección) y El Paraguas (Dirección). > > Zelan eman «Arquitectura de Guerrilla» hori? Sarean bila ibili naiz, baina > ez dut ezer aurkitu. > > Ondo-ondo izan! > > > > > *Patricia Jorge Kuartango* > > Itzultzailea eta euskara-teknikaria > > Euskara Atala > > Basauriko Udala > > pjorge a bildua basauri.eus > > 944666312 (3635) > > > > > > *Gurekin?* > > *[image: cid:image001.png a bildua 01DB14C1.DD66D830]* > > > > > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image.png Mota: image/png Tamaina: 11600 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : From itzuliz01 a bildua gmail.com Fri Sep 4 19:43:21 2026 From: itzuliz01 a bildua gmail.com (Itzuliz Itzulpen Zerbitzua) Date: Fri, 4 Sep 2026 19:43:21 +0200 Subject: [itzul] Wordfast Message-ID: Kaixo. Sarri gertatzen zait sorburu hizkuntzako eta xede hizkuntzako laukiak (biak) zuriz agertzea. Badakizue Word 2010ean nola jar ditzaket ohiko urdin eta gris koloretan? Mila esker, aurrez Joxemari -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Wed Sep 9 10:58:20 2026 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Wed, 9 Sep 2026 10:58:20 +0200 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA Message-ID: Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: *bizia* egitate biologikoa litzateke (*ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? *galderaren zentzuan, alegia), eta *bizitza*, ordea, norbaiten edo zerbaiten bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu egiten dizkiela bai *bizi*ri bai *bizitza*ri. Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain nengoen-eta nire ustean ziur. Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren nolabaiteko kontzientziarik. Eskerrik asko, eta egun ona pasa. Xabier Aristegieta -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From gilen.mejuto a bildua bizkaia.eus Wed Sep 9 11:10:32 2026 From: gilen.mejuto a bildua bizkaia.eus (MEJUTO GARCIA, Gilen) Date: Wed, 9 Sep 2026 09:10:32 +0000 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA In-Reply-To: References: Message-ID: Egun on, Argigarria izan daiteke Euskaltzaindiaren Hiztegiko bi sarren adierak parekatuta ikustea. bizi bizitza 1 iz. Izaki organikoen oinarrizko nolakotasuna, hazteko, eraberritzeko eta ugaltzeko ahalmena ematen diena. Bizia barkatu. Bizia bihurtu. Gogoratu bizia zor diezula; zer itzuliko diezu zuregatik egin dutenaren ordainetan? Azkenean juduek bizia edeki zioten. Idoki iezadazu, arren, bizia. Biziaren eta heriotzaren artean. Bizia itsasoan sortu omen zen. Landare-bizia. Ez da gizonarentzat maitasuna baino gai nagusiagorik, ez bizi oinarriei atxikiagorik. Bizi arnasa. Aldaketa hauek eragin handia izan zuten biziaren eboluzioan. 4 iz. Bizia, landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna. Hondatu zituen Jainkoak bizitza zuten izaki guztiak. 2 iz. Bizirik dagoen pertsona. Biziak eta hilak epaitzera. 3 iz. Bizitza, bizialdia. Neure bizian beste emazterik ez hartzeko. Ez zarela zeure bizian etxe honetatik aterako. Bere bizi guztian. Bere bizian eta heriotzan. Ehun urteko bizi zoriontsua. Bizia laburtu. Mila bizi banitu ere. 1 iz. Izaki baten jaiotzatik heriotzara doan denbora-bitartea. Ik. bizialdi; bizi 3. Bizitza heriotzan amaitzen da. Bizitzako egun guztietan. Bizitzan igarotako nekeak. Bizitza guztia iraun behar duena. Bere bizitzako gertaera guztiak. Bizitza labur honetan. Bizitza honetan eta gero bestean. 4 iz. Gauza batek bizirik irauten duen denbora, gauza bat sortzetik desagertzera doan denbora-bitartea. Linguistek garaietan banatu ohi dute hizkuntza baten bizia. Baserriaren bizia bermatzeko. 5 iz. Bizitza, bizimodua. Bizi berri hau ez zait gustatzen. Bizi on bat egiteko. Honela iraungo balu, hauxe da, bai, bizia! Eta, jakina, kanpaina iraunkorrak behar dira, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko. Jendearen bizi estilora egokitzeko. 130 pertsonatik gora daude Errekaleorren bestelako bizi-eredu bat posible dela erakusten. 3 iz. Bizimodua. Bizitza gaiztoa utzirik. Bekatuari uko eginik, bizitza berri bat hasteko. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa. Haur ginelarik, geure bizitza bestek zuzentzen zuen. 2 iz. Izaki baten bizialdiko egintzen eta gertakarien multzoa. Istorioak Catherine Johnson idazlearen bizitza kontatzen du. Jesusen bizitza agerikoa. Napoleonen bizitza. 5 iz. Etxe batean, solairu bakoitza; bereziki, etxebizitza. Lehen, etxeetan, solairu bakoitzean bizitza bakarra zegoen. Gure goiko bizitzan bizi den emakumea. Launa bizitza solairuko. Hamar bizitzako etxea, etxola artean bezain nabarmena. Hogei bizitzako bizitegiak. Ondo izan [cid:image001.png a bildua 01DD404B.D38422C0] Gilen Mejuto García Euskara-ingelesa-gaztelania itzultzailea Rekalde zumarkalea 30, 5 ? 48009 Bilbo - 946086191 Hemendik: Xabier Aristegieta Bidaltze-data: 2026(e)ko irailaren 9(a), asteazkena 10:58 Hona: ItzuL Gaia: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: bizia egitate biologikoa litzateke (ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? galderaren zentzuan, alegia), eta bizitza, ordea, norbaiten edo zerbaiten bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu egiten dizkiela bai biziri bai bizitzari. Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain nengoen-eta nire ustean ziur. Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren nolabaiteko kontzientziarik. Eskerrik asko, eta egun ona pasa. Xabier Aristegieta -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image001.png Mota: image/png Tamaina: 9835 bytes Azalpena: image001.png URL : From mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com Wed Sep 9 11:13:32 2026 From: mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com (Alfontso Mujika Etxeberria) Date: Wed, 9 Sep 2026 11:13:32 +0200 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA In-Reply-To: References: Message-ID: *Euskara Batuaren Eskuliburua*k hau dakar: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&lang=eu&id=351 ---------------------------------------------------------------------- *bizi/bizitza/bizimodu* Hiru izen hauen adieraren muga-ertzak zedarritzea ez da erraza eta erabatekoa askotan. *Bizia* kontzeptu biologikoa da gehienbat: *bizia galdu, bizia kendu, bizia eman, bizia barkatu*... *Noiz agertu zen bizia Lurrean?* Baina ez da biologiko hutsa*,* ?bizitza? (?bizialdia?) adiera ere badu-eta tradizioan: *Bere bizi guztian. Ehun urteko bizi zoriontsua*. *Bizitza *kontzeptu kronologikoa da batez ere (?bizialdia?): *Bizitzan igarotako nekeak. Napoleonen bizitza. Jaiotzatik heriotzara, bizitzako egun guztietan, zintzo jokatu zuen.*..; baina baditu beste adiera hauek ere: a) ?bizia?: *Bizitza jokoan jarri*; b) ?bizimodua?: *Bizitza gaiztoa utzirik*; c) ?etxebizitza?: *Lehen, etxeetan, solairu bakoitzean bizitza bana zegoen*. *Bizimodu* hitzak bizitzeko modu edo bizibidea adierazten du: *Eguneroko bizimodua iluna eta tristea iruditzen zaio. Bizimodua irabazteko, lan egin behar izan zuen*. ---------------------------------------------------------------------- El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta () escribió: > Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: *bizia* egitate > biologikoa litzateke (*ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? *galderaren > zentzuan, alegia), eta *bizitza*, ordea, norbaiten edo zerbaiten > bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. > > Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, > Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu > egiten dizkiela bai *bizi*ri bai *bizitza*ri. > > Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain > nengoen-eta nire ustean ziur. > > Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi > nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren > nolabaiteko kontzientziarik. > > Eskerrik asko, eta egun ona pasa. > > > Xabier Aristegieta > > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From freyesca a bildua gmail.com Wed Sep 9 11:17:32 2026 From: freyesca a bildua gmail.com (FERNANDO REY ESCALERA) Date: Wed, 9 Sep 2026 11:17:32 +0200 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA In-Reply-To: References: Message-ID: Egun on, Xabier. Ni ere zure uste berekoa nintzen, baina badira urte batzuk erreparatu niola zuk diozun horri, alegia, bi esanahiak onartzen zaizkiela bi hitzei. Hori hala izanik ere, nik bereizketa hori egiten jarraitzen dut, iruditzen baitzait nire hurbileko hizkeretan aski modu naturalean egiten dela bereizketa hori. Hiztegigintzan, jakina, dena jaso beharra dago. Ez du horrek esan nahi, ordea, joerak eta tradizioak ez dutenik beren garrantzia. Beste adibide bat jarriko dizut. Nire hurbileko euskaretan, oso ongi bereizten genituen "beranduago" eta "geroago". "Anaia 7etan hasten da lanean, eta ni geroago" (eta ez beranduago, anaia ez baita berandu sartzen). Segur aski, kalko hori (yo más tarde, más después) sartuz joan da toki askotan, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartu egiten du "beranduago" geroago esateko. Hiztegia aintzat hartuta, ez da "orain" kalko desegokitzat hartzen. Laburbilduz, zuzenketa-lanean segur aski ez naiz ausartuko "beranduago" zuzentzera, baina nahiago diot eutsi beste formari, eta bultzatu eginen nuke, bultzatzen dut, iradokizun gisara behinik behin. Ongi izan. Fernando El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta () escribió: > Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: *bizia* egitate > biologikoa litzateke (*ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? *galderaren > zentzuan, alegia), eta *bizitza*, ordea, norbaiten edo zerbaiten > bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. > > Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, > Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu > egiten dizkiela bai *bizi*ri bai *bizitza*ri. > > Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain > nengoen-eta nire ustean ziur. > > Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi > nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren > nolabaiteko kontzientziarik. > > Eskerrik asko, eta egun ona pasa. > > > Xabier Aristegieta > > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From pello.agirre.sarasola a bildua navarra.es Wed Sep 9 13:22:51 2026 From: pello.agirre.sarasola a bildua navarra.es (Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea)) Date: Wed, 9 Sep 2026 11:22:51 +0000 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA In-Reply-To: References: Message-ID: Egun on guztioi! Fernandok proposatu duen haritik tira egin nahi nuke. Ukaezina da ?beranduago? morfologikoki ?berandu?ren indargarria dela, baina semantikoki askotan ez da hala. Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta, ikusi dut ?beranduago/berantago = geroago? erabat nagusi dela tradizioan. Egiategiren testu batean (1785) dokumentatu dute lehen aldiz, eta gero euskalki eta hizkera ia guztietako adibideak agertzen dira testuetan; hango eta hemengo hiztegietan ere jaso dute (Duvoisin, Larrasquet, Azkue). Gainera, erabat errotuta dago: ?goizago edo beranduago?, ?lehenago edo beranduago?, ?20 segundo beranduago iritsi zen?, ?egun batzuk beranduago, berak ezin antz eman zion nolatan hil ez zan?? (OEHko adibideak). ?(Todavía) más tarde?, aldiz, oso-oso gutxitan dokumentatu dute OEHkoek: bakarrik lau adibide aurkitu dituzte corpusean; eta hiztegigileek ez dute jaso. Elkanoko Lizarragaren testu batean aurkitu dute estreinakoz (1797-1813). Beraz, bi adierak garai berean atzeman dituzte lehen aldiz. Esango nuke nik gehien ezagutzen dudan euskaran (Goierrikoan) (ia) erabatekoa dela ?beranduago = geroago? parekotasuna. Adibidez, ?Joxe hamabitan etorri (d)a, eta Mikel be(r)andugo?. Horrekin ez dugu esan nahi Joxe berandu etorri denik; Mikel geroago etorri dela, besterik ez. Fernandoren azalpenak balio izan dit hausnartzeko, eta konturatzeko hitzen morfologia (jatorria) eta semantika ez direla beti elkarren eskutik ibiltzen. Eskerrik asko, beraz. Ondo izan! Pello Agirre Sarasola De: FERNANDO REY ESCALERA Enviado el: miércoles, 9 de septiembre de 2026 11:18 Para: ItzuL Asunto: Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA Egun on, Xabier. Ni ere zure uste berekoa nintzen, baina badira urte batzuk erreparatu niola zuk diozun horri, alegia, bi esanahiak onartzen zaizkiela bi hitzei. Hori hala izanik ere, nik bereizketa hori egiten jarraitzen dut, iruditzen baitzait nire hurbileko hizkeretan aski modu naturalean egiten dela bereizketa hori. Hiztegigintzan, jakina, dena jaso beharra dago. Ez du horrek esan nahi, ordea, joerak eta tradizioak ez dutenik beren garrantzia. Beste adibide bat jarriko dizut. Nire hurbileko euskaretan, oso ongi bereizten genituen "beranduago" eta "geroago". "Anaia 7etan hasten da lanean, eta ni geroago" (eta ez beranduago, anaia ez baita berandu sartzen). Segur aski, kalko hori (yo más tarde, más después) sartuz joan da toki askotan, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartu egiten du "beranduago" geroago esateko. Hiztegia aintzat hartuta, ez da "orain" kalko desegokitzat hartzen. Laburbilduz, zuzenketa-lanean segur aski ez naiz ausartuko "beranduago" zuzentzera, baina nahiago diot eutsi beste formari, eta bultzatu eginen nuke, bultzatzen dut, iradokizun gisara behinik behin. Ongi izan. Fernando El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta (>) escribió: Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: bizia egitate biologikoa litzateke (ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? galderaren zentzuan, alegia), eta bizitza, ordea, norbaiten edo zerbaiten bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu egiten dizkiela bai biziri bai bizitzari. Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain nengoen-eta nire ustean ziur. Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren nolabaiteko kontzientziarik. Eskerrik asko, eta egun ona pasa. Xabier Aristegieta -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From traditzul1 a bildua gmail.com Wed Sep 9 17:14:17 2026 From: traditzul1 a bildua gmail.com (Beatrice ARDOIN) Date: Wed, 9 Sep 2026 17:14:17 +0200 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA In-Reply-To: References: Message-ID: Arratsalde on, nire ustez 2 hitzak berdinak dira. Ipar Euskal Herrian "bizia" erabiltzen da, aldiz "bizitza" ez. Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2026 ira. 9(a), az. (10:58)): > Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: *bizia* egitate > biologikoa litzateke (*ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? *galderaren > zentzuan, alegia), eta *bizitza*, ordea, norbaiten edo zerbaiten > bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. > > Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, > Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu > egiten dizkiela bai *bizi*ri bai *bizitza*ri. > > Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain > nengoen-eta nire ustean ziur. > > Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi > nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren > nolabaiteko kontzientziarik. > > Eskerrik asko, eta egun ona pasa. > > > Xabier Aristegieta > > -- *Bea ARDOINItzulpenak - Traductions - TraduccionesEuskara - Français - Español+33(0)607102291* *bea a bildua ezi.eus * *traditzul1 a bildua gmail.com * *www.ezi.eus * -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From musdeh a bildua gmail.com Wed Sep 9 21:01:48 2026 From: musdeh a bildua gmail.com (Mikel) Date: Wed, 9 Sep 2026 21:01:48 +0200 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA In-Reply-To: References: Message-ID: <95c55615-ee3f-4e59-ad95-c2dd325d86d6@gmail.com> Gabon, jende ona: Zein urtetan dokumentatu diren bata eta bestea (hizketan zenbatetan erabili behar izaten ditugun bata eta bestea) alde batera utzirik, neronek duda eginen nuke Axularrek bere Gero liburuari inoiz ere Berandu izenburua paratuko ote zion... (nahiz eta liburuan berandu ibiltzearen gaitzaz ari den). Bizia eta bizitza; ez al da gorpu eta gorputza, sasi eta sasitza, herio eta heriotza bikoteen parekoa, esate baterako? Nire pertzepzioan, -tza gabekoak kontzeptualagoak dira, eta -tzadunak, kontzeptua gauzatuta. Horrela, azal daiteke zergatik etxebizitza (eta ez etxebizia), eta bizitza solairuz solairuko bizitoki gisa. Barka atrebentzia! Ongi izan Mikel 26/9/9 13:22(e)an, Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) igorleak idatzi zuen: > > Egun on guztioi! > > Fernandok proposatu duen haritik tira egin nahi nuke. Ukaezina da > ?beranduago? morfologikoki ?berandu?ren indargarria dela, baina > semantikoki askotan ez da hala. Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta, > ikusi dut ?beranduago/berantago = geroago? erabat nagusi dela > tradizioan. Egiategiren testu batean (1785) dokumentatu dute lehen > aldiz, eta gero euskalki eta hizkera ia guztietako adibideak agertzen > dira testuetan; hango eta hemengo hiztegietan ere jaso dute (Duvoisin, > Larrasquet, Azkue). Gainera, erabat errotuta dago: ?goizago edo > beranduago?, ?lehenago edo beranduago?, ?20 segundo beranduago iritsi > zen?, ?egun batzuk beranduago, berak ezin antz eman zion nolatan hil > ez zan?? (OEHko adibideak). > > ?(Todavía) más tarde?, aldiz, oso-oso gutxitan dokumentatu dute > OEHkoek: bakarrik lau adibide aurkitu dituzte corpusean; eta > hiztegigileek ez dute jaso. Elkanoko Lizarragaren testu batean aurkitu > dute estreinakoz (1797-1813). Beraz, bi adierak garai berean atzeman > dituzte lehen aldiz. > > Esango nuke nik gehien ezagutzen dudan euskaran (Goierrikoan) (ia) > erabatekoa dela ?beranduago = geroago? parekotasuna. Adibidez, ?Joxe > hamabitan etorri (d)a, eta Mikel be(r)andugo?. Horrekin ez dugu esan > nahi Joxe berandu etorri denik; Mikel geroago etorri dela, besterik ez. > > Fernandoren azalpenak balio izan dit hausnartzeko, eta konturatzeko > hitzen morfologia (jatorria) eta semantika ez direla beti elkarren > eskutik ibiltzen. Eskerrik asko, beraz. > > Ondo izan! > > Pello Agirre Sarasola > > *De:*FERNANDO REY ESCALERA > *Enviado el:* miércoles, 9 de septiembre de 2026 11:18 > *Para:* ItzuL > *Asunto:* Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA > > Egun on, Xabier. > > Ni ere zure uste berekoa nintzen, baina badira urte batzuk erreparatu > niola zuk diozun horri, alegia, bi esanahiak onartzen zaizkiela bi hitzei. > > Hori hala izanik ere, nik bereizketa hori egiten jarraitzen dut, > iruditzen baitzait nire hurbileko hizkeretan aski modu naturalean > egiten dela bereizketa hori. Hiztegigintzan, jakina, dena jaso beharra > dago. Ez du horrek esan nahi, ordea, joerak eta tradizioak ez dutenik > beren garrantzia. > > Beste adibide bat jarriko dizut. Nire hurbileko euskaretan, oso ongi > bereizten genituen "beranduago" eta "geroago". "Anaia 7etan hasten da > lanean, eta ni geroago" (eta ez beranduago, anaia ez baita berandu > sartzen). Segur aski, kalko hori (yo más tarde, más después) sartuz > joan da toki askotan, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartu > egiten du "beranduago" geroago esateko. Hiztegia aintzat hartuta, ez > da "orain" kalko desegokitzat hartzen. Laburbilduz, zuzenketa-lanean > segur aski ez naiz ausartuko "beranduago" zuzentzera, baina nahiago > diot eutsi beste formari, eta bultzatu eginen nuke, bultzatzen dut, > iradokizun gisara behinik behin. > > Ongi izan. > > Fernando > > El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta > () escribió: > > Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien > artean: /bizia/ egitate biologikoa litzateke (/ba al dago > bizirik beste planeta batzuetan? /galderaren zentzuan, > alegia), eta /bizitza/, ordea, norbaiten edo zerbaiten > bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. > > Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu > zaigularik, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut > bi esanahi horiek onartu egiten dizkiela bai /bizi/ri bai > /bizitza/ri. > > Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, > hain nengoen-eta nire ustean ziur. > > Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu > nahi nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko > horren nolabaiteko kontzientziarik. > > Eskerrik asko, eta egun ona pasa. > > > Xabier Aristegieta > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From pello.agirre.sarasola a bildua navarra.es Thu Sep 10 09:28:42 2026 From: pello.agirre.sarasola a bildua navarra.es (Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea)) Date: Thu, 10 Sep 2026 07:28:42 +0000 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA In-Reply-To: <95c55615-ee3f-4e59-ad95-c2dd325d86d6@gmail.com> References: <95c55615-ee3f-4e59-ad95-c2dd325d86d6@gmail.com> Message-ID: <93fac45f4d854fc1982afe49fe43f1b7@navarra.es> Egun on, Mikel: Ai ene! ?Beranduago? eta ?geroago? genituen hizpide. ?Berandu? hitzak tradizioan ez du inoiz ?gero? adiera izan (OEH); hizketan ere ez du, noski, esanahi hori hartzen. Ondo-ondo izan, Pello Agirre Sarasola De: Mikel Enviado el: miércoles, 9 de septiembre de 2026 21:02 Para: itzul a bildua postaria.com Asunto: Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA Gabon, jende ona: Zein urtetan dokumentatu diren bata eta bestea (hizketan zenbatetan erabili behar izaten ditugun bata eta bestea) alde batera utzirik, neronek duda eginen nuke Axularrek bere Gero liburuari inoiz ere Berandu izenburua paratuko ote zion... (nahiz eta liburuan berandu ibiltzearen gaitzaz ari den). Bizia eta bizitza; ez al da gorpu eta gorputza, sasi eta sasitza, herio eta heriotza bikoteen parekoa, esate baterako? Nire pertzepzioan, -tza gabekoak kontzeptualagoak dira, eta -tzadunak, kontzeptua gauzatuta. Horrela, azal daiteke zergatik etxebizitza (eta ez etxebizia), eta bizitza solairuz solairuko bizitoki gisa. Barka atrebentzia! Ongi izan Mikel 26/9/9 13:22(e)an, Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) igorleak idatzi zuen: Egun on guztioi! Fernandok proposatu duen haritik tira egin nahi nuke. Ukaezina da ?beranduago? morfologikoki ?berandu?ren indargarria dela, baina semantikoki askotan ez da hala. Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta, ikusi dut ?beranduago/berantago = geroago? erabat nagusi dela tradizioan. Egiategiren testu batean (1785) dokumentatu dute lehen aldiz, eta gero euskalki eta hizkera ia guztietako adibideak agertzen dira testuetan; hango eta hemengo hiztegietan ere jaso dute (Duvoisin, Larrasquet, Azkue). Gainera, erabat errotuta dago: ?goizago edo beranduago?, ?lehenago edo beranduago?, ?20 segundo beranduago iritsi zen?, ?egun batzuk beranduago, berak ezin antz eman zion nolatan hil ez zan?? (OEHko adibideak). ?(Todavía) más tarde?, aldiz, oso-oso gutxitan dokumentatu dute OEHkoek: bakarrik lau adibide aurkitu dituzte corpusean; eta hiztegigileek ez dute jaso. Elkanoko Lizarragaren testu batean aurkitu dute estreinakoz (1797-1813). Beraz, bi adierak garai berean atzeman dituzte lehen aldiz. Esango nuke nik gehien ezagutzen dudan euskaran (Goierrikoan) (ia) erabatekoa dela ?beranduago = geroago? parekotasuna. Adibidez, ?Joxe hamabitan etorri (d)a, eta Mikel be(r)andugo?. Horrekin ez dugu esan nahi Joxe berandu etorri denik; Mikel geroago etorri dela, besterik ez. Fernandoren azalpenak balio izan dit hausnartzeko, eta konturatzeko hitzen morfologia (jatorria) eta semantika ez direla beti elkarren eskutik ibiltzen. Eskerrik asko, beraz. Ondo izan! Pello Agirre Sarasola De: FERNANDO REY ESCALERA Enviado el: miércoles, 9 de septiembre de 2026 11:18 Para: ItzuL Asunto: Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA Egun on, Xabier. Ni ere zure uste berekoa nintzen, baina badira urte batzuk erreparatu niola zuk diozun horri, alegia, bi esanahiak onartzen zaizkiela bi hitzei. Hori hala izanik ere, nik bereizketa hori egiten jarraitzen dut, iruditzen baitzait nire hurbileko hizkeretan aski modu naturalean egiten dela bereizketa hori. Hiztegigintzan, jakina, dena jaso beharra dago. Ez du horrek esan nahi, ordea, joerak eta tradizioak ez dutenik beren garrantzia. Beste adibide bat jarriko dizut. Nire hurbileko euskaretan, oso ongi bereizten genituen "beranduago" eta "geroago". "Anaia 7etan hasten da lanean, eta ni geroago" (eta ez beranduago, anaia ez baita berandu sartzen). Segur aski, kalko hori (yo más tarde, más después) sartuz joan da toki askotan, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartu egiten du "beranduago" geroago esateko. Hiztegia aintzat hartuta, ez da "orain" kalko desegokitzat hartzen. Laburbilduz, zuzenketa-lanean segur aski ez naiz ausartuko "beranduago" zuzentzera, baina nahiago diot eutsi beste formari, eta bultzatu eginen nuke, bultzatzen dut, iradokizun gisara behinik behin. Ongi izan. Fernando El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta (>) escribió: Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: bizia egitate biologikoa litzateke (ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? galderaren zentzuan, alegia), eta bizitza, ordea, norbaiten edo zerbaiten bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu egiten dizkiela bai biziri bai bizitzari. Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain nengoen-eta nire ustean ziur. Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren nolabaiteko kontzientziarik. Eskerrik asko, eta egun ona pasa. Xabier Aristegieta -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Thu Sep 10 11:42:21 2026 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Thu, 10 Sep 2026 11:42:21 +0200 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA In-Reply-To: <93fac45f4d854fc1982afe49fe43f1b7@navarra.es> References: <95c55615-ee3f-4e59-ad95-c2dd325d86d6@gmail.com> <93fac45f4d854fc1982afe49fe43f1b7@navarra.es> Message-ID: Eskerrik asko, benetan, erantzuteko lana hartu duzuen guztioi. Alde batetik, argi geratzen da ezen, ikuspegi "ofizial" batetik, ezin zaiola eragozpenik jarri bi hitz horiek, *bizia *eta *bizitza*, esanahi batekin (biologikoa) nahiz bestearekin (kronologikoa, nahiz eta nik nahiago nukeen "biografikoa" esan) erabiltzeari. Bestetik, baina, halaber argi geratzen da badagoela sentsibilitate mardul bat bereizketa biologiko/biografiko horren arabera bata ala bestea aukeratzeko, eta ni bereizketa horren aldekoa naiz, pentsatzen dudalako horrek ekarpena egiten diola testuen zehaztasunari. Kontuan hartu behar da, baita ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiak *bizialdi* hitza ere jasotzen duela, eta ez bagara berba hori erabide erredundante baten emaitzatzat jotzekoak, ondorioztatu beharrean gaudela *-aldi* hori esanahi biologikoko substantibo bati eransten zaiola. Eskerrik asko, berriro ere, guztioi. Xabier Aristegieta Hau idatzi du Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) ( pello.agirre.sarasola a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2026 ira. 10(a), og. (09:28)): > Egun on, Mikel: > > > > Ai ene! ?Beranduago? eta ?geroago? genituen hizpide. ?Berandu? hitzak > tradizioan ez du inoiz ?gero? adiera izan (OEH); hizketan ere ez du, noski, > esanahi hori hartzen. > > > > Ondo-ondo izan, > > Pello Agirre Sarasola > > > > *De:* Mikel > *Enviado el:* miércoles, 9 de septiembre de 2026 21:02 > *Para:* itzul a bildua postaria.com > *Asunto:* Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA > > > > Gabon, jende ona: > > Zein urtetan dokumentatu diren bata eta bestea (hizketan zenbatetan > erabili behar izaten ditugun bata eta bestea) alde batera utzirik, neronek > duda eginen nuke Axularrek bere Gero liburuari inoiz ere Berandu izenburua > paratuko ote zion... (nahiz eta liburuan berandu ibiltzearen gaitzaz ari > den). > > Bizia eta bizitza; ez al da gorpu eta gorputza, sasi eta sasitza, herio > eta heriotza bikoteen parekoa, esate baterako? Nire pertzepzioan, -tza > gabekoak kontzeptualagoak dira, eta -tzadunak, kontzeptua gauzatuta. > Horrela, azal daiteke zergatik etxebizitza (eta ez etxebizia), eta bizitza > solairuz solairuko bizitoki gisa. > > Barka atrebentzia! > > Ongi izan > > Mikel > > 26/9/9 13:22(e)an, Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) igorleak idatzi > zuen: > > > > Egun on guztioi! > > > > Fernandok proposatu duen haritik tira egin nahi nuke. Ukaezina da > ?beranduago? morfologikoki ?berandu?ren indargarria dela, baina semantikoki > askotan ez da hala. Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta, ikusi dut > ?beranduago/berantago = geroago? erabat nagusi dela tradizioan. Egiategiren > testu batean (1785) dokumentatu dute lehen aldiz, eta gero euskalki eta > hizkera ia guztietako adibideak agertzen dira testuetan; hango eta hemengo > hiztegietan ere jaso dute (Duvoisin, Larrasquet, Azkue). Gainera, erabat > errotuta dago: ?goizago edo beranduago?, ?lehenago edo beranduago?, ?20 > segundo beranduago iritsi zen?, ?egun batzuk beranduago, berak ezin antz > eman zion nolatan hil ez zan?? (OEHko adibideak). > > > > ?(Todavía) más tarde?, aldiz, oso-oso gutxitan dokumentatu dute OEHkoek: > bakarrik lau adibide aurkitu dituzte corpusean; eta hiztegigileek ez dute > jaso. Elkanoko Lizarragaren testu batean aurkitu dute estreinakoz > (1797-1813). Beraz, bi adierak garai berean atzeman dituzte lehen aldiz. > > > > Esango nuke nik gehien ezagutzen dudan euskaran (Goierrikoan) (ia) > erabatekoa dela ?beranduago = geroago? parekotasuna. Adibidez, ?Joxe > hamabitan etorri (d)a, eta Mikel be(r)andugo?. Horrekin ez dugu esan nahi > Joxe berandu etorri denik; Mikel geroago etorri dela, besterik ez. > > > > Fernandoren azalpenak balio izan dit hausnartzeko, eta konturatzeko hitzen > morfologia (jatorria) eta semantika ez direla beti elkarren eskutik > ibiltzen. Eskerrik asko, beraz. > > > > Ondo izan! > > Pello Agirre Sarasola > > > > > > *De:* FERNANDO REY ESCALERA > *Enviado el:* miércoles, 9 de septiembre de 2026 11:18 > *Para:* ItzuL > *Asunto:* Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA > > > > Egun on, Xabier. > > Ni ere zure uste berekoa nintzen, baina badira urte batzuk erreparatu > niola zuk diozun horri, alegia, bi esanahiak onartzen zaizkiela bi hitzei. > > Hori hala izanik ere, nik bereizketa hori egiten jarraitzen dut, iruditzen > baitzait nire hurbileko hizkeretan aski modu naturalean egiten dela > bereizketa hori. Hiztegigintzan, jakina, dena jaso beharra dago. Ez du > horrek esan nahi, ordea, joerak eta tradizioak ez dutenik beren garrantzia. > > Beste adibide bat jarriko dizut. Nire hurbileko euskaretan, oso ongi > bereizten genituen "beranduago" eta "geroago". "Anaia 7etan hasten da > lanean, eta ni geroago" (eta ez beranduago, anaia ez baita berandu > sartzen). Segur aski, kalko hori (yo más tarde, más después) sartuz joan da > toki askotan, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartu egiten du > "beranduago" geroago esateko. Hiztegia aintzat hartuta, ez da "orain" kalko > desegokitzat hartzen. Laburbilduz, zuzenketa-lanean segur aski ez naiz > ausartuko "beranduago" zuzentzera, baina nahiago diot eutsi beste formari, > eta bultzatu eginen nuke, bultzatzen dut, iradokizun gisara behinik behin. > > Ongi izan. > > Fernando > > > > > > El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta () > escribió: > > Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: *bizia* egitate > biologikoa litzateke (*ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? *galderaren > zentzuan, alegia), eta *bizitza*, ordea, norbaiten edo zerbaiten > bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. > > Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, > Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu > egiten dizkiela bai *bizi*ri bai *bizitza*ri. > > Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain > nengoen-eta nire ustean ziur. > > Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi > nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren > nolabaiteko kontzientziarik. > > Eskerrik asko, eta egun ona pasa. > > > Xabier Aristegieta > > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From bittorhidalgo1 a bildua gmail.com Thu Sep 10 15:39:58 2026 From: bittorhidalgo1 a bildua gmail.com (bittorhidalgo1 a bildua gmail.com) Date: Thu, 10 Sep 2026 15:39:58 +0200 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA In-Reply-To: <93fac45f4d854fc1982afe49fe43f1b7@navarra.es> References: <95c55615-ee3f-4e59-ad95-c2dd325d86d6@gmail.com> <93fac45f4d854fc1982afe49fe43f1b7@navarra.es> Message-ID: Baina "beranduago - berantago" bikoteak bai izan du eta du tradizioan eta hizketan ?geroago? adiera, ez? OEHek ala dio, ez?, BERANDUAGO, BERANTAGO v(ide) GEROAGO dioenean, adibide pilaz (BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt; Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394. Después, más tarde, posteriormente. "Plus tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A. "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v. GEROAGO.: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria &task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&definizioak=0&query=berandu&mota=sarrera): BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt; Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394. Después, más tarde, posteriormente. "Plus tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A. "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v. GEROAGO. Franko bezütian ezi sortzepenaren legarrak dirade dütügün min güziak ta herioa zorren pakazalia, batzütan lehenago, berzetan berantago. Egiat 239. Esperánza kunplibedi, / ez espéra berantágo. LE Kop 213. Badira gazte guraso onen umeak, ondo aziak, doktrina ederki dakitenak zortzigarren urterako, oek komulgatu bear dute. Beste batzuek dira beranduago ere doktrina ez dakitenak. Mg CC 214. Eta sartzen dana goizago edo beranduago loitua geratuko da. AA III 567. Etxia urrinago daukeenak, urteten dabee, oidanez, leenago plazati. Urraago daukeenak, berandubago. fB Olg 72. Idortzekotzat, lore bethean ebaki nahi du, eta ez berantago. Dv Lab 96. Berantago Jainkoak manatu zion Abrahami har zezala Isaak. Jnn SBi 6. Berantago hamabigerren mentian Besta horren zelebratzen hasi ziren Angleterran, Franzian, Españan eta Italietan. Ip Hil 17. Txili, ori beranduago; ez esan ori orain. A BeinB 60. Edo ez bagra eltan xuntatra, berantago oilten dazkad al dokedan obekienaz. Mdg 142. Lehenikan Orriagako abadea izana zen [...]. Berantago Erromarat joan zen, eta han ere kargu haundienak ukan zituen. Zub 46. Ortan nagonean, gogo dutena ekarriazi nai dut, eta olako berela datorkit, beste olako berantago, gordagu izkutuagotik letozen gisan. Or Aitork 253. Berantago Frankua zen / herri orotan hedatzen. Casve SGrazi 128. Beranduago erdietsi zuen [gizonak], nekazaritza eta abelzaintza sortu ondoren batez ere, lanbide bereziak hautatzeko astia. MIH 285. (Con término de comparación explícito, o con cuantificador). " 30 segundo beranduago (V-m, G-azp), berantago (BN-arb), 30 segundo geroago (V-arr-m)" Gte Erd 279s. Apirillaren ogei ta bosta bañan berandubago. Sor Bar 70. Zortzi egun berantago [...] urkhatu zuten. Elsb Fram 79. Billaldira besteak baño beranduago eldu zan atsotxu batek. Ag Kr 134. Ordulauren beranduago eldu izan bazan Bermeoko txalupea, danak ittoko zirean. Echta Jos 92. Hanitzez berantago egina izan omen du aitzinalde hura, dena ere ez garaitikoari eman zen molde beretan. JE Ber 22. Burdinori-aldia berriz bosteun urtez beranduago asi eta milla urtean iraun zuan. JMB ELG 63. Esaiozu, datorren ostegunean, toki ontantxe bertan, illun-aurrean, itxogingo diodala; baña ez dedilla etorri iñolaz ere zortzirak baño beranduago. TAg Uzt 254. Egun batzuek beranduago, berak eziñ antz eman zion nolatan ill ez zan. JAIraz Bizia 58. Beren hizkuntzan dute Irlandarrek kultura hori mintzerazi nahi ukan, Europako erresuma erran delako "argituek" asko berantago segitu behar zuten bide bat horrela erakusten zutelarik. Mde Pr 226. Handik askoz, askoz beranduago, laztantze hori amaitu zuenean. Mde HaurB 73. Andik eta ordu batzuetara beranduago, Kosepantoñineko txalupetxean ba-zan autua ta berbotsa baiño etzana. Erkiag Arran 29. Andre karraxiak eta tranbearen frenu negarrak geroxiago etorri ziran; askoz beranduago ez, bañan geroxeago. Ugalde Iltz 53. Urthe asko beranduago "aspaldia" gogoratzen digunean. Osk Kurl 81. Behar zen hil hura baino hogoita-hamalau urte berantago, 1586 urtean. Ardoy SFran 57. Frantses baino hogoita hamalau urte berantago. Ib. 148. Besteak baino beranduago heldua nintzan armadarat. Larre ArtzainE 275. Ba ote zen, ordea, orduan eta puska bat beranduago, frankista ez zen Diputaziorik? MEIG I 255. Oihenartek, berriz, ehunka urtez beranduago Arana Goirik egin zuen gisan, bere legeak sartu nahi ditu. MEIG IV 118. (Con zenbat eta o en construcción equivalente). Berandurik berandura baño konfesetan eztanari, guztiz astun, eta garratz egiten jaka konfesetia, eta zenbat eta berandubago, ainbat eta astunago. Astar II 222. Xara berantago eta aphalago helduko da. Dv Lab 370. Zenbait kristauk zerua bezala; hara joan nahi, baina zenbat eta beranduago, hobe. MIH 363. Más tarde (de lo habitual, de lo debido, de lo convenido, etc.). Jaiki bortz orenetan, non edo osasun eskasak, edo arduran baino berantago etzan izanak, edo bertze zenbait arrazoin onek eztuen pixka bat berant-arazten. Dh 48. Segurago da hori, bainan arbola gibelatzen da; berantago heltzen da gero. Dv Lab 380. Eguzkiak kemen gutxiago idukitzeaz gañera, bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten zituen. Arr GB 61. Biurtu zan bere etxera, bearbada zerbait beranduago beste egunetan baño. Itz Azald 90. Iñoiz baño beranduago jagi zan egun atan. Ag Kr 201. Afalondoa luzatzen dute / oi dan baiño berantago. Or Eus 94. Ba, beranduago apaldu bearra ere egokitzen duk makiña bat aldiz. Etxde JJ 6. Gabian amarrak edo amaikak aldera, sarritan beranduago ere bai. Ib. 88. Goiz-aldean bestetan baño beranduago argitu. Anab Poli 60. Aurrez-aurre bildu giñanean, bearnetarrak ordu erdi batez beranduago zetozela bota zien. Anab Aprika 82. Beti, esandako orduan ez dira etorten, naikoa beranduago baiño. Etxabu Kontu 33. (Todavía) más tarde. Beránt áski dá, ta ez útzi / ez nazála berantágo, / ezi ez iltzeas iltzen nágo. LE Kop 214. Nagusia berandu jaikitzen zan, / beranduago morroia. Urruz Urz 36. Ai amalau legua! Zuk dituzu kulpak. Ez gera beñere alleatuko, burnizko bidian ez jartzeko seta orrekin. --Bai; lepo ezurra austeko eta berandubago alleatzeko. Sor AuOst 73. Amaika bidar gau beranduan uritik bota zituen nekazariak asi oi ziran Lokatzan, beranduago, enbidoka ta ordagoka. Ag G 324. BERANDUAGOKO. Posterior, más tardío. Zein hizkuntzatan agertu dira gure antzinako eta beranduagoko balentriak zabaldu zituzten irakurgaiak. MEIG IV 125. Iruñean, Iruñeko eta abar, baita Iruñea ere, beraz, askozaz beranduagokoak dira. MEIG VII 114. BERANDUAGORA, BERANTAGORA (H). "Au plus tard" H. Ikasi bear da ipui onekin ebakitzen auziak mugonez, beranduagora larga gabe. VMg 5. Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan, ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak ================================== Bittor Hidalgo Eizagirre Buztintxulo 72, behea 20015 Donostia (Gipuzkoa) Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-) Tfnoa: 655728290 posta-e (hobea): bittorhidalgo1 a bildua gmail.com posta-e (zahartua): bittorhidalgo a bildua euskalnet.net ================================== Hemendik: Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) Bidaltze-data: 2026(e)ko irailaren 10(a), osteguna 09:29 Hona: ItzuL Gaia: Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA Egun on, Mikel: Ai ene! ?Beranduago? eta ?geroago? genituen hizpide. ?Berandu? hitzak tradizioan ez du inoiz ?gero? adiera izan (OEH); hizketan ere ez du, noski, esanahi hori hartzen. Ondo-ondo izan, Pello Agirre Sarasola De: Mikel > Enviado el: miércoles, 9 de septiembre de 2026 21:02 Para: itzul a bildua postaria.com Asunto: Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA Gabon, jende ona: Zein urtetan dokumentatu diren bata eta bestea (hizketan zenbatetan erabili behar izaten ditugun bata eta bestea) alde batera utzirik, neronek duda eginen nuke Axularrek bere Gero liburuari inoiz ere Berandu izenburua paratuko ote zion... (nahiz eta liburuan berandu ibiltzearen gaitzaz ari den). Bizia eta bizitza; ez al da gorpu eta gorputza, sasi eta sasitza, herio eta heriotza bikoteen parekoa, esate baterako? Nire pertzepzioan, -tza gabekoak kontzeptualagoak dira, eta -tzadunak, kontzeptua gauzatuta. Horrela, azal daiteke zergatik etxebizitza (eta ez etxebizia), eta bizitza solairuz solairuko bizitoki gisa. Barka atrebentzia! Ongi izan Mikel 26/9/9 13:22(e)an, Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) igorleak idatzi zuen: Egun on guztioi! Fernandok proposatu duen haritik tira egin nahi nuke. Ukaezina da ?beranduago? morfologikoki ?berandu?ren indargarria dela, baina semantikoki askotan ez da hala. Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta, ikusi dut ?beranduago/berantago = geroago? erabat nagusi dela tradizioan. Egiategiren testu batean (1785) dokumentatu dute lehen aldiz, eta gero euskalki eta hizkera ia guztietako adibideak agertzen dira testuetan; hango eta hemengo hiztegietan ere jaso dute (Duvoisin, Larrasquet, Azkue). Gainera, erabat errotuta dago: ?goizago edo beranduago?, ?lehenago edo beranduago?, ?20 segundo beranduago iritsi zen?, ?egun batzuk beranduago, berak ezin antz eman zion nolatan hil ez zan?? (OEHko adibideak). ?(Todavía) más tarde?, aldiz, oso-oso gutxitan dokumentatu dute OEHkoek: bakarrik lau adibide aurkitu dituzte corpusean; eta hiztegigileek ez dute jaso. Elkanoko Lizarragaren testu batean aurkitu dute estreinakoz (1797-1813). Beraz, bi adierak garai berean atzeman dituzte lehen aldiz. Esango nuke nik gehien ezagutzen dudan euskaran (Goierrikoan) (ia) erabatekoa dela ?beranduago = geroago? parekotasuna. Adibidez, ?Joxe hamabitan etorri (d)a, eta Mikel be(r)andugo?. Horrekin ez dugu esan nahi Joxe berandu etorri denik; Mikel geroago etorri dela, besterik ez. Fernandoren azalpenak balio izan dit hausnartzeko, eta konturatzeko hitzen morfologia (jatorria) eta semantika ez direla beti elkarren eskutik ibiltzen. Eskerrik asko, beraz. Ondo izan! Pello Agirre Sarasola De: FERNANDO REY ESCALERA Enviado el: miércoles, 9 de septiembre de 2026 11:18 Para: ItzuL Asunto: Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA Egun on, Xabier. Ni ere zure uste berekoa nintzen, baina badira urte batzuk erreparatu niola zuk diozun horri, alegia, bi esanahiak onartzen zaizkiela bi hitzei. Hori hala izanik ere, nik bereizketa hori egiten jarraitzen dut, iruditzen baitzait nire hurbileko hizkeretan aski modu naturalean egiten dela bereizketa hori. Hiztegigintzan, jakina, dena jaso beharra dago. Ez du horrek esan nahi, ordea, joerak eta tradizioak ez dutenik beren garrantzia. Beste adibide bat jarriko dizut. Nire hurbileko euskaretan, oso ongi bereizten genituen "beranduago" eta "geroago". "Anaia 7etan hasten da lanean, eta ni geroago" (eta ez beranduago, anaia ez baita berandu sartzen). Segur aski, kalko hori (yo más tarde, más después) sartuz joan da toki askotan, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartu egiten du "beranduago" geroago esateko. Hiztegia aintzat hartuta, ez da "orain" kalko desegokitzat hartzen. Laburbilduz, zuzenketa-lanean segur aski ez naiz ausartuko "beranduago" zuzentzera, baina nahiago diot eutsi beste formari, eta bultzatu eginen nuke, bultzatzen dut, iradokizun gisara behinik behin. Ongi izan. Fernando El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta ( >) escribió: Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: bizia egitate biologikoa litzateke (ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? galderaren zentzuan, alegia), eta bizitza, ordea, norbaiten edo zerbaiten bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu egiten dizkiela bai biziri bai bizitzari. Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain nengoen-eta nire ustean ziur. Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren nolabaiteko kontzientziarik. Eskerrik asko, eta egun ona pasa. Xabier Aristegieta -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image001.jpg Mota: image/jpeg Tamaina: 4975 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image002.jpg Mota: image/jpeg Tamaina: 545 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image003.jpg Mota: image/jpeg Tamaina: 857 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : From mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com Fri Sep 11 15:29:39 2026 From: mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com (Alfontso Mujika Etxeberria) Date: Fri, 11 Sep 2026 15:29:39 +0200 Subject: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA In-Reply-To: References: <95c55615-ee3f-4e59-ad95-c2dd325d86d6@gmail.com> <93fac45f4d854fc1982afe49fe43f1b7@navarra.es> Message-ID: Bai, hala da. Eta gauza bera dio *Euskara Batuaren Eskuliburua*k ere: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1715&task=bilaketa&lang=eu&id=296&highlight=beranduago *berandu(ago) ? gero(ago)* *Berandu* eta *gero* bi gauza dira: *berandu*k atzerapena adierazten du, *goiz* eta *sasoiz* hitzen kontrakoa (Jon berandu heldu da); *gero*k ?beste zerbaiten ondoren? adierazten du (ez du inolako zerikusirik puntualitatearekin edo garaiz ibiltzearekin; segida kronologiko hutsa adierazten du): ?*lehenengo*..., *gero*..., *geroago*? da sekuentzia (Zu iritsi zara lehenengo, eta ni gero). Gauzak ez dira hain zorrotz hartzekoak, ordea, *beranduago* eta *geroago* direnean, *beranduago* izatea *geroago* izatea ere bada eta. *Orotariko Euskal Hiztegi*aren arabera, *beranduago*k bi adierak ditu. Batetik, atzerapenarena (*beranduago*rena, alegia): Berandu afaltzen du beti, hamaikak aldera; sarritan beranduago ere bai. Eguzkiak kemen gutxiago edukitzeaz gainera, bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten zituen. Bestetik, segidarena (*geroago*rena, alegia): Sartzen dena goizago edo beranduago lohitua geratuko da. Berantago Jainkoak manatu zion Abrahami har zezala Isaak. Ba ote zen, ordea, orduan eta puska bat beranduago, frankista ez zen Diputaziorik? *[EH ]* El jue, 10 sept 2026 a las 16:32, escribió: > Baina "beranduago - berantago" bikoteak bai izan du eta du tradizioan eta > hizketan ?geroago? adiera, ez? OEHek ala dio, ez?, BERANDUAGO, BERANTAGO > v(ide) GEROAGO dioenean, adibide pilaz (BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt; > Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394. Después, más tarde, posteriormente. "Plus > tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A. "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v. > GEROAGO.: > https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&definizioak=0&query=berandu&mota=sarrera > ): > > BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt; Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394. > Después, más tarde, posteriormente. "Plus tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A. > "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v. GEROAGO. > Franko bezütian ezi sortzepenaren legarrak dirade dütügün min güziak ta > herioa zorren pakazalia, batzütan lehenago, berzetan berantago. Egiat 239. > Esperánza kunplibedi, / ez espéra berantágo. LE Kop 213. Badira gazte > guraso onen umeak, ondo aziak, doktrina ederki dakitenak zortzigarren > urterako, oek komulgatu bear dute. Beste batzuek dira beranduago ere > doktrina ez dakitenak. Mg CC 214. Eta sartzen dana goizago edo beranduago > loitua geratuko da. AA III 567. Etxia urrinago daukeenak, urteten dabee, > oidanez, leenago plazati. Urraago daukeenak, berandubago. fB Olg 72. > Idortzekotzat, lore bethean ebaki nahi du, eta ez berantago. Dv Lab 96. > Berantago Jainkoak manatu zion Abrahami har zezala Isaak. Jnn SBi 6. > Berantago hamabigerren mentian Besta horren zelebratzen hasi ziren > Angleterran, Franzian, Españan eta Italietan. Ip Hil 17. Txili, ori > beranduago; ez esan ori orain. A BeinB 60. Edo ez bagra eltan xuntatra, > berantago oilten dazkad al dokedan obekienaz. Mdg 142. Lehenikan Orriagako > abadea izana zen [...]. Berantago Erromarat joan zen, eta han ere kargu > haundienak ukan zituen. Zub 46. Ortan nagonean, gogo dutena ekarriazi nai > dut, eta olako berela datorkit, beste olako berantago, gordagu izkutuagotik > letozen gisan. Or Aitork 253. Berantago Frankua zen / herri orotan > hedatzen. Casve SGrazi 128. Beranduago erdietsi zuen [gizonak], nekazaritza > eta abelzaintza sortu ondoren batez ere, lanbide bereziak hautatzeko astia. > MIH 285. > > (Con término de comparación explícito, o con cuantificador). " 30 segundo > beranduago (V-m, G-azp), berantago (BN-arb), 30 segundo geroago (V-arr-m)" > Gte Erd 279s. > Apirillaren ogei ta bosta bañan berandubago. Sor Bar 70. Zortzi egun > berantago [...] urkhatu zuten. Elsb Fram 79. Billaldira besteak baño > beranduago eldu zan atsotxu batek. Ag Kr 134. Ordulauren beranduago eldu > izan bazan Bermeoko txalupea, danak ittoko zirean. Echta Jos 92. Hanitzez > berantago egina izan omen du aitzinalde hura, dena ere ez garaitikoari eman > zen molde beretan. JE Ber 22. Burdinori-aldia berriz bosteun urtez > beranduago asi eta milla urtean iraun zuan. JMB ELG 63. Esaiozu, datorren > ostegunean, toki ontantxe bertan, illun-aurrean, itxogingo diodala; baña ez > dedilla etorri iñolaz ere zortzirak baño beranduago. TAg Uzt 254. Egun > batzuek beranduago, berak eziñ antz eman zion nolatan ill ez zan. JAIraz > Bizia 58. Beren hizkuntzan dute Irlandarrek kultura hori mintzerazi nahi > ukan, Europako erresuma erran delako "argituek" asko berantago segitu behar > zuten bide bat horrela erakusten zutelarik. Mde Pr 226. Handik askoz, askoz > beranduago, laztantze hori amaitu zuenean. Mde HaurB 73. Andik eta ordu > batzuetara beranduago, Kosepantoñineko txalupetxean ba-zan autua ta > berbotsa baiño etzana. Erkiag Arran 29. Andre karraxiak eta tranbearen > frenu negarrak geroxiago etorri ziran; askoz beranduago ez, bañan > geroxeago. Ugalde Iltz 53. Urthe asko beranduago "aspaldia" gogoratzen > digunean. Osk Kurl 81. Behar zen hil hura baino hogoita-hamalau urte > berantago, 1586 urtean. Ardoy SFran 57. Frantses baino hogoita hamalau urte > berantago. Ib. 148. Besteak baino beranduago heldua nintzan armadarat. > Larre ArtzainE 275. Ba ote zen, ordea, orduan eta puska bat beranduago, > frankista ez zen Diputaziorik? MEIG I 255. Oihenartek, berriz, ehunka urtez > beranduago Arana Goirik egin zuen gisan, bere legeak sartu nahi ditu. MEIG > IV 118. > > (Con zenbat eta o en construcción equivalente). > Berandurik berandura baño konfesetan eztanari, guztiz astun, eta garratz > egiten jaka konfesetia, eta zenbat eta berandubago, ainbat eta astunago. > Astar II 222. Xara berantago eta aphalago helduko da. Dv Lab 370. Zenbait > kristauk zerua bezala; hara joan nahi, baina zenbat eta beranduago, hobe. > MIH 363. > > Más tarde (de lo habitual, de lo debido, de lo convenido, etc.). > Jaiki bortz orenetan, non edo osasun eskasak, edo arduran baino berantago > etzan izanak, edo bertze zenbait arrazoin onek eztuen pixka bat > berant-arazten. Dh 48. Segurago da hori, bainan arbola gibelatzen da; > berantago heltzen da gero. Dv Lab 380. Eguzkiak kemen gutxiago idukitzeaz > gañera, bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten zituen. Arr GB > 61. Biurtu zan bere etxera, bearbada zerbait beranduago beste egunetan > baño. Itz Azald 90. Iñoiz baño beranduago jagi zan egun atan. Ag Kr 201. > Afalondoa luzatzen dute / oi dan baiño berantago. Or Eus 94. Ba, beranduago > apaldu bearra ere egokitzen duk makiña bat aldiz. Etxde JJ 6. Gabian > amarrak edo amaikak aldera, sarritan beranduago ere bai. Ib. 88. > Goiz-aldean bestetan baño beranduago argitu. Anab Poli 60. Aurrez-aurre > bildu giñanean, bearnetarrak ordu erdi batez beranduago zetozela bota zien. > Anab Aprika 82. Beti, esandako orduan ez dira etorten, naikoa beranduago > baiño. Etxabu Kontu 33. > > (Todavía) más tarde. > Beránt áski dá, ta ez útzi / ez nazála berantágo, / ezi ez iltzeas iltzen > nágo. LE Kop 214. Nagusia berandu jaikitzen zan, / beranduago morroia. > Urruz Urz 36. Ai amalau legua! Zuk dituzu kulpak. Ez gera beñere alleatuko, > burnizko bidian ez jartzeko seta orrekin. --Bai; lepo ezurra austeko eta > berandubago alleatzeko. Sor AuOst 73. Amaika bidar gau beranduan uritik > bota zituen nekazariak asi oi ziran Lokatzan, beranduago, enbidoka ta > ordagoka. Ag G 324. > > BERANDUAGOKO. > Posterior, más tardío. > Zein hizkuntzatan agertu dira gure antzinako eta beranduagoko balentriak > zabaldu zituzten irakurgaiak. MEIG IV 125. Iruñean, Iruñeko eta abar, baita > Iruñea ere, beraz, askozaz beranduagokoak dira. MEIG VII 114. > > BERANDUAGORA, BERANTAGORA (H). > "Au plus tard" H. > Ikasi bear da ipui onekin ebakitzen auziak mugonez, beranduagora larga > gabe. VMg 5. > > > > > > > > > > > > Ikurraz eta *Euskaldun Bihotzekoak* kanpainaren inguruan, > ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak > ================================== > Bittor Hidalgo Eizagirre > Buztintxulo 72 > , > behea > 20015 Donostia (Gipuzkoa) > Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-) > Tfnoa: 655728290 > posta-e (hobea): bittorhidalgo1 a bildua gmail.com > posta-e (zahartua): bittorhidalgo a bildua euskalnet.net > ================================== > > > > > > *Hemendik:* Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) < > pello.agirre.sarasola a bildua navarra.es> > *Bidaltze-data:* 2026(e)ko irailaren 10(a), osteguna 09:29 > *Hona:* ItzuL > *Gaia:* Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA > > > > Egun on, Mikel: > > > > Ai ene! ?Beranduago? eta ?geroago? genituen hizpide. ?Berandu? hitzak > tradizioan ez du inoiz ?gero? adiera izan (OEH); hizketan ere ez du, noski, > esanahi hori hartzen. > > > > Ondo-ondo izan, > > Pello Agirre Sarasola > > > > *De:* Mikel > *Enviado el:* miércoles, 9 de septiembre de 2026 21:02 > *Para:* itzul a bildua postaria.com > *Asunto:* Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA > > > > Gabon, jende ona: > > Zein urtetan dokumentatu diren bata eta bestea (hizketan zenbatetan > erabili behar izaten ditugun bata eta bestea) alde batera utzirik, neronek > duda eginen nuke Axularrek bere Gero liburuari inoiz ere Berandu izenburua > paratuko ote zion... (nahiz eta liburuan berandu ibiltzearen gaitzaz ari > den). > > Bizia eta bizitza; ez al da gorpu eta gorputza, sasi eta sasitza, herio > eta heriotza bikoteen parekoa, esate baterako? Nire pertzepzioan, -tza > gabekoak kontzeptualagoak dira, eta -tzadunak, kontzeptua gauzatuta. > Horrela, azal daiteke zergatik etxebizitza (eta ez etxebizia), eta bizitza > solairuz solairuko bizitoki gisa. > > Barka atrebentzia! > > Ongi izan > > Mikel > > 26/9/9 13:22(e)an, Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) igorleak idatzi > zuen: > > > > Egun on guztioi! > > > > Fernandok proposatu duen haritik tira egin nahi nuke. Ukaezina da > ?beranduago? morfologikoki ?berandu?ren indargarria dela, baina semantikoki > askotan ez da hala. Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta, ikusi dut > ?beranduago/berantago = geroago? erabat nagusi dela tradizioan. Egiategiren > testu batean (1785) dokumentatu dute lehen aldiz, eta gero euskalki eta > hizkera ia guztietako adibideak agertzen dira testuetan; hango eta hemengo > hiztegietan ere jaso dute (Duvoisin, Larrasquet, Azkue). Gainera, erabat > errotuta dago: ?goizago edo beranduago?, ?lehenago edo beranduago?, ?20 > segundo beranduago iritsi zen?, ?egun batzuk beranduago, berak ezin antz > eman zion nolatan hil ez zan?? (OEHko adibideak). > > > > ?(Todavía) más tarde?, aldiz, oso-oso gutxitan dokumentatu dute OEHkoek: > bakarrik lau adibide aurkitu dituzte corpusean; eta hiztegigileek ez dute > jaso. Elkanoko Lizarragaren testu batean aurkitu dute estreinakoz > (1797-1813). Beraz, bi adierak garai berean atzeman dituzte lehen aldiz. > > > > Esango nuke nik gehien ezagutzen dudan euskaran (Goierrikoan) (ia) > erabatekoa dela ?beranduago = geroago? parekotasuna. Adibidez, ?Joxe > hamabitan etorri (d)a, eta Mikel be(r)andugo?. Horrekin ez dugu esan nahi > Joxe berandu etorri denik; Mikel geroago etorri dela, besterik ez. > > > > Fernandoren azalpenak balio izan dit hausnartzeko, eta konturatzeko hitzen > morfologia (jatorria) eta semantika ez direla beti elkarren eskutik > ibiltzen. Eskerrik asko, beraz. > > > > Ondo izan! > > Pello Agirre Sarasola > > > > > > *De:* FERNANDO REY ESCALERA > *Enviado el:* miércoles, 9 de septiembre de 2026 11:18 > *Para:* ItzuL > *Asunto:* Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA > > > > Egun on, Xabier. > > Ni ere zure uste berekoa nintzen, baina badira urte batzuk erreparatu > niola zuk diozun horri, alegia, bi esanahiak onartzen zaizkiela bi hitzei. > > Hori hala izanik ere, nik bereizketa hori egiten jarraitzen dut, iruditzen > baitzait nire hurbileko hizkeretan aski modu naturalean egiten dela > bereizketa hori. Hiztegigintzan, jakina, dena jaso beharra dago. Ez du > horrek esan nahi, ordea, joerak eta tradizioak ez dutenik beren garrantzia. > > Beste adibide bat jarriko dizut. Nire hurbileko euskaretan, oso ongi > bereizten genituen "beranduago" eta "geroago". "Anaia 7etan hasten da > lanean, eta ni geroago" (eta ez beranduago, anaia ez baita berandu > sartzen). Segur aski, kalko hori (yo más tarde, más después) sartuz joan da > toki askotan, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartu egiten du > "beranduago" geroago esateko. Hiztegia aintzat hartuta, ez da "orain" kalko > desegokitzat hartzen. Laburbilduz, zuzenketa-lanean segur aski ez naiz > ausartuko "beranduago" zuzentzera, baina nahiago diot eutsi beste formari, > eta bultzatu eginen nuke, bultzatzen dut, iradokizun gisara behinik behin. > > Ongi izan. > > Fernando > > > > > > El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta () > escribió: > > Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: *bizia* egitate > biologikoa litzateke (*ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? *galderaren > zentzuan, alegia), eta *bizitza*, ordea, norbaiten edo zerbaiten > bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia. > > Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, > Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu > egiten dizkiela bai *bizi*ri bai *bizitza*ri. > > Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain > nengoen-eta nire ustean ziur. > > Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi > nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren > nolabaiteko kontzientziarik. > > Eskerrik asko, eta egun ona pasa. > > > Xabier Aristegieta > > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image001.jpg Mota: image/jpeg Tamaina: 4975 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image002.jpg Mota: image/jpeg Tamaina: 545 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL : -------------- hurrengo zatia -------------- Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da... Izena: image003.jpg Mota: image/jpeg Tamaina: 857 bytes Azalpena: ez dago erabilgarri URL :