<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.0 Transitional//EN">
<HTML><HEAD><TITLE>RE: [itzul] Ciudades -región</TITLE>
<META http-equiv=Content-Type content="text/html; charset=iso-8859-1">
<META content="MSHTML 6.00.2800.1106" name=GENERATOR>
<STYLE></STYLE>
</HEAD>
<BODY bgColor=#ffffff>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Barkatu lehenago ez erantzun izana, Xabier, baina 
ezin denean, ezin da. Gai zabala da hitz-elkartearena, eta agian eransten dudan 
Senez aldizkariko zatitxoa lagungarria izan liteke. Kontuak kontu, bi 
buruko sintagma bizigabeak direnez, niri egokiagoa iruditzen zait 
hiri-erregioa, baina pasartea irakurrita ere ez du hartara behartzen. 
Baliagarria bazaizu...</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV>
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1>b.2) Koordinazio-elkartea</FONT></FONT> 
<P><I><FONT face=Verdana><FONT size=-1>makina-erreminta<B> 
</B></FONT></FONT></I><FONT face=Verdana><FONT size=-1>modukoak: 
<I>bidazti-olerkari, errege-profeta, erretor-bikario, konde-duke, 
hargin-meatzari, alkate-idazkari, armario-biblioteka, irrati-iratzargailu...</I> 
Buru biko sintagmak dira.</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1>Euskaltzaindiak berak aitortzen duenez, 
askotan zaila izaten da zein elkarte-mota erabili behar dugun erabakitzea edo, 
alderantziz, hainbat sintagmaren esanahi zehatza zein den jakitea. Barkatuko 
didazue aipu honen luzea, baina uste dut interesgarria dela "el profeta rey" 
nola euskaratu behar dugun argitzeko:</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1>"Ez da askotan erraza izen elkartu jakin 
bat, Atributu elkarte edo Koordinaziozko elkarte den erabakitzea. 
<I>Alkate-idazkaria, </I>esaterako, Koordinazio elkartea dela esan dezakegu, 
pertsona berak bi eginkizunak, alkatearena eta idazkariarena, betetzen 
dituelako. Era berean, Atributu elkarteen artean sartu dugun 
<I>artzipreste-pintore </I>hemen (koordinazio elkarteen sailean) koka zitekeen, 
pertsona beraren bi alderdi adierazten dituela esanez. Baina 'artzipreste'az 
gainera 'pintore' ere badenaz ari garela ulertzen badugu, Atributu elkarteen 
artean utziko genuke. Halaber, <I>armario-biblioteka</I> zer da: 'armarioa, 
biblioteka ere badena' ala 'bi eginkizunak aldi berean betetzen dituen 
haltzaria'? Eta <I>kapitain pilotu</I> ez ote 'norbait' aldi berean kapitain eta 
pilotu, bi lanbideak bereganatzen dituena, eta horrenbestez, Koordinaziozko 
elkarte?</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1>Eta, alderantziz, <I>sack-bar</I>, ezin ote 
daiteke pentsa 'bar' denik, 'snack' ere badena, Atributu elkartea beraz? Beste 
horrenbeste esan daiteke <I>napar euskaldun, napar erdaldun </I>edo <I>prantses 
euskaldun </I>izenez.</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1>Guzti honen ondorioa honakoa izan daiteke: 
Atributu elkarteak eta Koordinaziozkoak, teorian, definizio mailan, bereiztea ez 
da zaila. Adibide jakinak sailkatzerakoan, bi osagaien arteko erlazioa nolakoa 
den (biak maila bereko, ala bata nagusi) erabakitzean egon daitezke (eta egon 
ohi dira) ikuspuntu desberdinak. Eta hortik sortzen dira zalantzak". 
(<I>Hitz-elkarketa/3</I>. 84. or.).</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1>Eta, zalantzak zalantza, itzul gaitezen 
harira: nola esan euskaraz "el profeta rey"? Villasantek dio <I>errege 
profeta</I> behar duela. Hori al da modurik egokiena eta, batez ere, argiena? 
Ahantz dezagun, une batez, Villasantek dioena eta saia gaitezen beste bi izen 
arrunt bizidunekin. Har ditzagun, esaterako, <I>errege</I> eta <I>idazle 
</I>hitzak, eta elkar ditzagun: <I>errege idazlea</I>. Hori irakurrita, zer 
datorkizue burura? Niri, "liburuak idazten dituen errege bat" edo "errege 
izateaz gain idazle ere baden errege bat".<I> </I>Hala ere, <I>errege profeta 
</I>"el profeta rey" bada (aposizioa), <I>errege idazlea </I>"el escritor rey" 
da. Baina inor gutxik interpretatuko luke horrela. Aposizioaren bidetik baztertu 
eta hitz-elkartearena harturik, hiru aukera ditugu "el rey escritor" 
itzultzeko:</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1><I>- idazle-erregea </I>(<I>baserri-etxe</I> 
moduko atributu-elkartea, alegia). Baina badirudi elkarketa hori izen 
bizigabeekin erabiltzen dela batez ere. Bazter dezagun, beraz.</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1><I>- errege idazlea </I>(<I>harri 
zilindro</I> moduko atributu-elkartea). Horixe da ohikoena izen 
bizidunekin.</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1><I>- errege-idazlea </I>(<I>makina-erreminta 
</I>moduko koordinazio-elkartea).</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1>Ñabardura kontua da azken bi horien arteko 
aldea. <I>Errege idazlea </I>esaten badugu, nagusitasuna ematen diogu errege 
izateari. <I>Errege-idazlea </I>esaten badugu, aldiz, maila berean jartzen 
ditugu biak.</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1>Halatan, bide horri jarraiki, <I>idazle 
erregea </I>"el escritor rey" da. (Aposizioaren bidetik joz gero, ordea, "el rey 
escritor" litzateke).</FONT></FONT> 
<P><FONT face=Verdana><FONT size=-1>Horrenbestez, gaztelaniazko aposizio horiek 
itzultzeko orduan, gehienetan (batez ere bi izenak bizidunak badira) hobe da 
aposizioen bidetik baztertzea eta hitz-elkarketara jotzea. Eta, Villasantek 
dioenaz bestera, "el profeta rey" <I>profeta erregea </I>esan beharko genuke, 
edo, aukeran, <I>profeta-erregea</I> (edo <I>errege-profeta,</I> biek pisu 
berbera izanik ez baitu garrantzirik aurrean bata edo bestea 
jartzeak).</FONT></FONT> </P></DIV>
<BLOCKQUOTE 
style="PADDING-RIGHT: 0px; PADDING-LEFT: 5px; MARGIN-LEFT: 5px; BORDER-LEFT: #000000 2px solid; MARGIN-RIGHT: 0px">
  <DIV style="FONT: 10pt arial">----- Original Message ----- </DIV>
  <DIV 
  style="BACKGROUND: #e4e4e4; FONT: 10pt arial; font-color: black"><B>From:</B> 
  <A title=xabier-pascual@ej-gv.es 
  href="mailto:xabier-pascual@ej-gv.es">xabier-pascual@ej-gv.es</A> </DIV>
  <DIV style="FONT: 10pt arial"><B>To:</B> <A title=itzul@postaria.com 
  href="mailto:itzul@postaria.com">itzul@postaria.com</A> </DIV>
  <DIV style="FONT: 10pt arial"><B>Sent:</B> Thursday, June 10, 2004 11:32 
  AM</DIV>
  <DIV style="FONT: 10pt arial"><B>Subject:</B> RE: [itzul] Ciudades 
  -región</DIV>
  <DIV><BR></DIV>
  <P><FONT size=2>Bigarrenaz ari nintzen ni. Berez, kontua da "eskualde mailako 
  hiriak" edo eremu metropolitar oso bat direla. Txemaren proposamena izan da 
  burura etorri zaidan lehenengoa, baina zergatik ez alderantziz? Hain zuzen 
  ere, Euskal Hiria liburuan "eskualde-hiria" erabiltzen da.  </FONT></P>
  <P><FONT size=2>Beste iritzirik?</FONT> </P>
  <P><FONT size=2>Xabier Pascual Jimenez</FONT> <BR><FONT size=2>Ekonomia eta 
  Plangintza Zuzendaritza</FONT> <BR><FONT size=2>Eusko Jaurlaritza</FONT> 
  <BR><FONT size=2> </FONT> <BR><FONT size=2>Tel: 945 01 90 56</FONT> 
  <BR><FONT size=2>Fax: 945 01 90 62 </FONT></P><BR></BLOCKQUOTE></BODY></HTML>