<HTML>
<HEAD>
<TITLE>Re: [itzul] Jarriozu</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<FONT FACE="Times">Kanpaina hori gazteentzat egin dute batik bat, eta horrelakoetan ezin alden bagaitezke ortodoxia zurrunetik, ez dakit inoiz egin ahalko den. Lehengoan buruan ibili nuen zorioneko "urrutiko agintea". Ingelesez, ustez, <I>remote</I> esaten diote, gaztelaniaz <I>mando</I>, eta euskaraz... Hizkuntzaren ekonomia du lege hizkuntzen bilakaerak; hizkuntza bizienak, jakina. Bizkaieratik datorren, ez datorren, uste dut horretan oker zaudela; bateko, <I>jarri</I> <I>eseri</I> da Mendebaldean, eta gipuzkoarrek esango dute halakoak erabiltzen dituzten, baina baiezkoan nago.<BR>
<BR>
Eman dezagun komiki bat egin behar dugula. Zer molde erabiliko ditugu? <BR>
- hartzazu, aizu, emaiozu, esazu<BR>
- har ezazu, adi ezazu, eman iezaiozu, esan ezazu</FONT>
</BODY>
</HTML>