<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 3.2//EN">
<HTML>
<HEAD>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=iso-8859-1">
<META NAME="Generator" CONTENT="MS Exchange Server version 5.5.2654.45">
<TITLE>RE: [itzul] Re: Nork itzuli behar du Europako Konstituzioa? (2)</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<P><FONT SIZE=2>Kaixo, lagunok:</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>"Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Ituna" da, antza, euskaratu beharko dena. Ez du, halabaina, inongo euskal erakundek erabakiko, Espainiako Gobernuak baizik. Hona zer dion "IV-10 artikuluko 2. idatz-zatiari buruzko Adierazpenak", bigarren paragrafoan:</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>"Biltzarrak gomendioa egiten du IV-10 artikuluko 2. idatz-zatian aitortzen den aukera erabili nahi duten estatu kideek, Ituna izenpetutako egunean hasitako sei hilabeteko epean, jakinarazi diezaiotela Kontseiluari Ituna zein hizkuntzatara itzuliko den."</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Espainiako Gobernuak erabakiko du zein hizkuntzatara itzuli, berak enkargatuko du itzulpena eta berak bidaliko du Bruselara.</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Zer esanik ez, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialean prest gaude itzulpena egiteko, gure bezero den Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eskatzen badigu ete, noski, indarrean dagoen tarifaren arabera kobratuko diogu, beti bezala.</FONT></P>
<BR>
<P><FONT SIZE=2>Eneko Oregi</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>IZO-IVAP</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>e-oregi@ej-gv.es</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>34-945.017647</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>-----Mensaje original-----</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>De: Luistxo Fernandez [<A HREF="mailto:LFernandez@codesyntax.com">mailto:LFernandez@codesyntax.com</A>] </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Enviado el: asteazkena, 2004.eko ekainak 30 09:47</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Para: itzul@postaria.com</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Asunto: [itzul] Re: Nork itzuli behar du Europako Konstituzioa? (2)</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Karlos del Olmo:</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>>Euskaltzaindiak bere burua eskaini omen dio Paulino Luesmari Europako</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>>Konstituzioa itzultzeko (...) Euskaltzaindiak, gainera, ezin dio,</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>>itzulpenari "legezkotasunik" erantsi.</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>>(...)</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>>Zer gerta ere, Euskaltzaindia baino gutxiago bagara ere, EIZIE ere prest</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>>dago kontsitutzioa itzultzeko. Ala ez? Nori berea da zuzenbidea (eta</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>>konstituzioa)!</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Beste pentsakizun atzeratu bat honen haritik.</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Benetan negargarria iruditzen zait, euskarari Europako instituzioetan </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>emango zaion tokia konstituzioa behin itzuli izanarekin beteta egongo dela </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>jakitea. Iraingarria ere bada, eta ez Euskaltzaindiak ez EIZIEk ez lukete </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>bere burua ESKAINI behar nere ustez. Del Olmok erdi txantxetan bota du </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>berea, eta ni ez naiz EIZIEkide, baina, Karlos, egitekotan, mesedez, </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>ordainduta gomendatutako tarifarik zorrotzenean ahal bada, edo inola ere ez </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>bestela.</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Horrez gain, konstituzioaren itzulpen euskaldun horrekin egin behar dutena </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>ere aipatzeko modukoa da. Ale bat eroan behar omen da instituzio zentralera </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>(ez dakit Brusela, Estrasburgo ala Salamancako artxiboa den hori), eta han </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>gorde.</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Erdi-aroan egiten zen hori, Europan hain zuzen. Inprentarik ez zegoen </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>garaian, legeak-eta kopiaz kopia edo ahoz aho zabaldu ahala, edukia guztiz </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>aldatzeko arriskuan egoten ziren, zer esanik ez interpretazioan. </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Horregatik, lege bakoitzak bere kopia ORIJINALA zeukan, BAKARRA eta ondo </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>gordea errege-jauregiko kutxaren batean. Carta Magna haiek, hortaz, zehatz </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>karta bat eta bakarra izan ohi ziren. Eta legearen letra edo izpirituaz </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>zalantza zegoenean, metodoa izaten zen zalantza argitzekoa kutxa ireki eta </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>gutun demontreko hark zehazki zer esaten zuen irakurtzea. Kopia bakar </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>sakratu eta gordearen izaera zen legearen zehaztasunaren bermea.</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Orain ere, horretan gaudela ematen du. Europako jauntxo feudalek horrela </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>tratatzen dituztela, gu, euskaldun jopuon eskubideak. Ale sakratua gordeko </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>da Bruselan gure eskubideak euskaraz idatzirik izango direlarik! ooooooo! </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>eskerrik asko, hau da ohorea!</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Ameriketan duela bi mende beste modu batean pentsatzen hasi ziren. 1778 </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>inguruan Estatu Batuen sorrera erabaki eta beren konstituzio propioa egitea </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>erabaki zutenean hango batzuek, justo kontrako estrategia erabili zuten: </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>konstituzioa inprenta bidez masiboki banatu, batetik independentismoaren </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>propaganda gisa, eta bestetik, egiazki, kopia masiboa zelako, kopia bakarra </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>baino gehiago, zalantza faltaren bermea. Estatu Batuetan, zailagoa izan </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>zen, orduanik bertatik, inork herritarrari esatea, "aizu, legeak hau eta </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>hau dio", herritarrak ere bere kopia eskura eduki zuelako, eta bere kopia </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>beste mila kopiaren berdina zela ere jakin bazekielako, eta testuaren </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>literaltasuna zein zen ondo zekielako herritarrak...</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Baina hemen, mediabelenek ere Internet darabiltenean (buru-mozketak web </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>bidez transmititzen omen dituzte), Europa teknokratiko honek jopu </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>feudaltzat hartzen gaitu.</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Zaldi Eroak Berrian hain ederki marrazten duen Laugarren Xedapen </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>mediebalaren mendean daude Txosten eta Emendakiņa, euskal super-zeozer edo </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>super-heroiak.</FONT>
</P>
<BR>
<P><FONT SIZE=2>Luistxo Fernandez</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>LFernandez@codesyntax.com - 652 750 362</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>CodeSyntax - <A HREF="http://www.codesyntax.com/" TARGET="_blank">http://www.codesyntax.com/</A></FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Azitaingo Industrialdea 3K</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>E-20600 EIBAR</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Tel: (+34) 943 82 17 80</FONT>
</P>
</BODY>
</HTML>