<HTML>
<HEAD>
<TITLE>Re: [itzul] Carlos III, el Noble</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<FONT FACE="Times">Karlos II.a Gaiztoa izan zuen aita, Ingalaterraren eta Frantziaren arteko istiluetan maiz esku hartu zuena. Karlos IIIa.k, berriz, Parisko Ituna sinatu zuen Frantziarekin, eta haren erregealdia baketsua eta oparoa izan zen Nafarroako erresuman. Izena, segurutik, hortik etorriko zaio, eta ez du zerikusirik izango noblezia kontuekin; beraz, Karlos III.a Prestua, egokiago.</FONT>
</BODY>
</HTML>