<html>
<head>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=us-ascii">
<meta name=Generator content="Microsoft Word 10 (filtered)">
<style>
<!--
/* Style Definitions */
p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal
{margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
font-size:12.0pt;
font-family:"Times New Roman";}
a:link, span.MsoHyperlink
{color:blue;
text-decoration:underline;}
a:visited, span.MsoHyperlinkFollowed
{color:purple;
text-decoration:underline;}
span.EstiloCorreo17
{font-family:Arial;
color:windowtext;}
@page Section1
{size:595.3pt 841.9pt;
margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm;}
div.Section1
{page:Section1;}
-->
</style>
</head>
<body lang=EU link=blue vlink=purple>
<div class=Section1>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'>Oporren ostean irakurri dut ekainaren 23ko mezu hark
izandako erantzunen katea (kostata; etsita geratu naiz, zein zaila egin zaidan
postaria erabiltzea: oraindik ez dakit mezu bati erantzuten, eta mezu barri bat
idazten dut, nire ezjakintasunak behartuta).</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'>Harira etorrita, aditz trinkoak, direnak dira, eta, euskara
batuan, Euskaltzaindiaren paradigmetan agertzen direnak dira. Hortaz, 'jarri',
'hartu' eta 'heldu' aditzak, esate baterako, trinkorik
gabeak dira, 'eman', 'esan' eta 'ezagutu',
adibidez, forma trinkodunak diran bezala, hots, 'jarriozu', 'hartzazu'
eta 'banel' ez daude, 'jar(ri) iezaiozu', 'har(tu)
ezazu' eta 'heltzen naiz' baino (lehen biak ahoz badaude,
baina ahoz laburtu izanaren ondorioz soilik, ez dira beren kabuz bizi diren
aditz formak), 'emazu', 'esaguzu' eta 'badazagugu'
ordea badaude aditz trinko moduan, burujabe, inori ezer zor ez diotela.</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'>Euskaltzaindiak aditz trinkoak erabaki zituenean forma
horiek ('jarriozu', 'hartzazu' edo 'hartuizu'
eta abar) erabakitzea izan zuen, eta badauka, oraindik ere, baina ez zituen
batasunerako onartu. Ez nik, Euskaltzaindiak. Ahozkorako edo euskalki-mailarako
utzi zituela dirudi. Ez nabil erabaki horren alde egiten. Hala erabaki zuela
jasota uzten ari naiz, iritzirik eman gabe.</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'>Beraz, ezin ditugu zaku berean sartu 'hartzazu'
eta 'emazu'. Batak 'aditz nagusia + aditz laguntzaile
laburtua' egitura dauka eta bestea aditz trinkoa da. Bata 'har
ezazu' sinkopatua da, eta bestea 'emazu' da, hala onartua,
hala erabilia eta hala idazten dena. Lan Kide Aurrezkiak edo Euskadiko Kutxak "hartzazu
zure txartela eta dirua" (edo horrelako zerbait) esaten dizunean, oso
ondo esaten du, baina gipuzkeraz esaten du, ez euskara batu gaztean. Euskara
batu gazterako ('Jarriozu' kanpaina gazteentzat ei dela eta) hika
erabiltzea dago, nire ustez egokiago. Kontua izango litzateke, orduan, kanpainaz
esan dena (nori zuzendua, mutilei ala neskei edo biei) euskarazkoak argituko
ligukeela, kartel bi egin beharko bailirateke bestela: "Jar iezaiok",
"Jar iezaion".</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'>Baina nik planteatzen nuena horrek ere ez du konpontzen. Mahairatu
nuena eta dudana zera da:</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'>1.- Gure burua engainatzen dugula 'jarriozu' eta
'hartzazu' idatzirik euskara batuan gabiltzala uste badugu.</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'>2.- Forma horiek euskara batuan idazteko (gazte kutsua
emateko edo nik dakit zertarako), zerbait ezabatu dugula adierazten duen ikurren
bat erabili behar dugula.</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'>3.- Ikur hori komatxoa (') dela.</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'>Ondorioz, kutxazainak "har ezazu..." esan
beharko luke eta hiesaren kanpainakoak ("jarriozu" gustukoago badut
ere, nori axola dio nire gustuak?!), "Jar iezaiozu" edo "Jar
i'ozu" gazte askoa. Edo euskalkiak erabiltzen hasi, orain arte
baino gehiago.</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'>Jon Agirre</span></font></p>

font-family:Arial'>Jar i'ozu</span></font></p>
</div>
</body>
</html>