<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 3.2//EN">
<HTML>
<HEAD>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=us-ascii">
<META NAME="Generator" CONTENT="MS Exchange Server version 5.5.2654.45">
<TITLE>RE: [itzul] itzulpen unitatea</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<P><FONT SIZE=2>Bizkaibusetan ageri den beste adibide bat:</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Geldialdi eskatua</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Parada solicitada</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Jezarrita zaudela botoia sakatu eta xoferrak kartel hori argituta ikusten du. Horrelakoetan itzuli duena ez da konturatu, nabarmena den arren, aditz elipsia dagoela: (la) parada (ha sido) solicitada, edo horrelako zerbait.</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Bestalde, Mikelek dio itzultzaileak ez daukala eskubiderik testua aldatzeko. Baina testua idatzi duenari galdetuz gero, ziur nago gehienetan baimena emango liokeela itzultzaileari ahalik eta kartelik txukunena egiteko, nahiz eta jatorrizkoa hitzez hitz ez bihurtu. Testua sortu duen erakunde berekoa denean, itzultzailea behartuta dago askatasun hori hartzera eta testua sortu duenarekin esanahian eta testuinguruan eta inguruabar guztietan sakontzera.</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Baina kanpoko norbait denean ere, profesionaltasunak agintzen du, ahal den guztian sakontze-lan hori egin behar dela. Ezin denean, hitzez hitzera jo eta kito, baina ahogozo mingotsa dugula, alegia, ez inola ere horrela egin "behar" dela sinetsita.</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Jon Agirre</FONT>
</P>
</BODY>
</HTML>