<HTML>
<HEAD>
<TITLE>Re: [itzul] Kataluniako hizkuntzaren izena nola idazten da?</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
el 1/9/04 08:41, z-nikolas@ej-gv.es en z-nikolas@ej-gv.es escribió:<BR>
<BR>
<BLOCKQUOTE><FONT SIZE="2"><FONT FACE="Arial">Egun on, denoi:</FONT></FONT> <BR>
<BR>
<FONT SIZE="2"><FONT FACE="Arial"> <BR>
</FONT></FONT><BR>
<FONT SIZE="2"><FONT FACE="Arial"> Zalantza bat sortu zait Kataluniako herrien hizkuntzari buruz. Nola da? Katalana, katalanera, katalaniera. <BR>
</FONT></FONT><BR>
<FONT SIZE="2"><FONT FACE="Arial"> <BR>
</FONT></FONT><BR>
<FONT SIZE="2"><FONT FACE="Arial"> Euskaltzaindiko arauetatik katalana izan behar duela dirudi. Elhuyarrek ere horrela jasotzen du. Hala ere, Xuxen zuzentzaileak katalanera onartzen du eta Erabili. Com web-gunean, berriz, katalaniera ikusi dut. Laguntzerik, mesedez? Eskerrik asko. Zelai</FONT></FONT> <BR>
<BR>
</BLOCKQUOTE><BR>
"Katalana" ondo dago, eta nik horixe erabiliko nuke. "Katalanera" ere erabil liteke, zehazki hizkuntzaz ari zarela hobeki markatzeko, "katalan" hitzak herritarra (kataluniarra) edo bertako beste edozer ere izenda baitezake. "Katalaniera", berriz, edo errata da (kataluniera posible izan bailiteke) edo aldrebeskeria.<BR>
<BR>
XME
</BODY>
</HTML>